Bakardadea

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Duela urte asko, Steven Spielberg-en AA (Adimen Artifiziala) pelikula ikusi nuen. Pelikula hartan, AAz hitz egiterakoan ez zen eraginkortasunaz hainbeste ari, bakardadeaz baizik. Pelikulan bazen peluxezko hartz bat, bere baitan txatbot bat zuena, haurrek norekin jolastu, hitz egin, denbora pasa izan zezaten.

Panpinekin hitz egiten orduak eta orduak gogoratzen dut nire ahizpa, norekin jolastu ez zuenean. Jolasteko modu horri adituek jolas sinbolikoa deitzen omen diote. AA pelikulan hartzarekin jolasten zuen haurra jolas sinbolikoan zebilen?

Gure gizarteetan azken urteotan oso ohiko bilakatu da pertsona nagusiei Alexa moduko gailu adimentsuak oparitzea, horrela bakarrik sentitzen direnean eurekin hitz egin dezaketela argudiatuta. Pertsonekin beharrean, makinekin hitz egite horrek harreman moduak eraldatzeko gaitasuna du, eta horrekin kontsumo moduak. Zorionez, pertsona nagusi gehienak harreman modu askotariko dinamiketan bizi izan dira euren bizitza luzeetan, eta badute teknologiarekin ematen duten denbora eta modua mugatzeko eta bideratzeko nahia.

Aurreko astean nonbait irakurri nuen AA edonon txertatzeko joera hori gaur egun haurren jostailuetara heldu dela.  Eta pelikulan bezala, badirela jostailuzko hartz adimentsuak. Jostailu adimentsu horiek erosterakoan, zer bilatzen dute gurasoek? Zein ekarpen egiten diete haurrei orain arteko jostailuekiko? Zein jolas dinamika mota sortzen gabiltza? Zein eragin izango du jolas mota horrek haurra izango den pertsona helduan? Zelako gizarte eredua bultzatuko dute jostailu adimentsuekin txikitan jolastu zuten pertsonek?

AA pelikularen hartza gogoratzean, bakardadea datorkit burura. Batzuetan hain beharrezkoa dena, besteetan, nahigabean harrapatzen zaituena. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude