Zerbait hautsi, edo ireki, edo agertu

  • Literatur egiletasunari buruzko ikastaro batera joan nintzen azaroaren hondarrean. Kronika objektibo bat egin ezin, eta kronika zintzo bat egiten saiatu naiz. Nolakoa da euskal literaturen joko-zelaia, eta nola mugitzen gara horretan barrena?

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Neguan ere bada Udako Euskal Unibertsitaterik. Azaroaren 23an eta 24an, adibidez, ikastaro batera joan nintzen Eibarrera: “Egiletasuna eszenaratzeko moduak: hurbilketa bat literatur kritika feministatik”. UEUko Literatur Saileko kide Iratxe Retolazak eta Amaia Serranok antolatu zuten, eta aurkezpenean esan zutenez, beste ikastaro baten sokari jarraitu nahian prestatu zuten. Izan ere, 2017ko uztailean toki berean bildu ginen euskal literaturaz eta literatur kritika feministaz jarduteko asmoz eta, hara non, balorazio-orrietan parte-hartzaile ugarik aipatu zuten gehiago sakondu nahiko luketela gaian. Tartean, nik neuk.

Asmoak eta ezinak

Halako gogoa neukan ikastaro horretara joateko, halako bat zetorren nire azken urteotako kezkekin, izen-emate epea zabaldu bezain pronto eman bainuen izena –irailaren 3an, gogoan dut–. Eta ez hori bakarrik: ARGIAko jende jatorra konbentzitu bainuen kronika idatziko nuela eta haiek publikatuko zutela. Eta prest joan nintzen, bai: dena biltzeko eta ondoren txukun ordenatzeko eta adierazteko prest. Eta, lehen egunean, ostiral arratsaldean, normal samarrean zihoan guztia, sorpresarik ez: ohiko ikastaro bat, izugarri interesgarria eta paperera aldatzeko problemarik gabea. Eta hara non, ostera, bigarren egunean zerbait gertatu zen. Zerbait hautsi zen, edo ireki, edo agertu. Ez dakit zehatz esaten zer eta ez dakit zehatz esaten nola, baina, eguerdiko ordu bietan, ikastaroa amaitu zenean, ez geunden aurreko egunean abiatu ginenean bezala. Pikutara, beraz, kronika-egile zoli jarduteko nire asmoak. Kronika-egile zintzo jardutea beste erremediorik ez nuen.

Ikastaroari buruz objektiboki esan ditzakedanak

Eta zer egin dezake, bada, kronika-egile zintzoak? Bada, lehenik, zehatz azaldu zertan zetzan bi eguneko egitarauak. Hasteko, lehen egunean, Ibon Egañak hitzaldia eskaini zuen egiletasunaren eta egileen gorputzen inguruan. Halako errepaso historiko bat, zenbait ohar teoriko: historian egiletasunak zer toki izan duen eta nola aldatu diren horri buruzko ikuspegiak eta eztabaidak, Roland Barthesek autoreari hilotz iritzi eta 50 urte geroago bero baitago oraindik gorpua.

Ondoren, Retolazak gidaturik, testu-lantegia, egiletasunari buruzkoak azaltzen dituzten euskaraz idatzitako testuekin: Bizenta Mogelenak, Itxaro Bordarenak, Ur Apalategirenak… Egañak aipaturiko joerak hezur-haragitan ikusteko aukera.

Biharamunean, lehenik, kasu praktiko eta paradigmatiko bat aztertu zuen, xehe, Serranok: Xabier Montoiaren Golgota (Elkar, 2008). Josefina Lambertoren historia gordin eta zirraragarria du aipagai nobelak –Maravillasen ahizpa gaztea hura–, eta oso irakurgai aproposa da memoriaz, testigantzaz eta autoretzaz hitz egiteko. Aintzat hartu behar da, gainera, Montoiak, luzaroan, ez dituela bere liburuak jendaurrean promozionatu: horra hor egiletasuna eszenaratzeko beste modu bat.

Serranoren ondoren, Eider Rodriguezen txanda: oraindik ez dut horrela zuzen adierazi baina testu-lantegian eta hitzaldietan argi entzun genuen genero-eraikuntzak baduela eraginik egile gisa plazara agertzeko moduan. Eta horixe aztertu du Rodriguezek. Elkarrizketa sakonak egin dizkie, aurtengo udaberrian eta udan, lau emakume idazleri: Arantxa Urretabizkaiari, Laura Mintegiri, Karmele Jaiori eta Uxue Alberdiri. Galdetu die ea zer izan den beraientzat emakume izatea literaturaren joko-zelaian. Lau autore horiek hautatzeko irizpideak, hauek: garai diferentetakoak dira, garai diferentetan hasi ziren publikatzen, lurralde diferentetakoak dira, eta seme-alabak dituzte denek. Amatasuna abiapuntu gisa hartu du Rodriguezek lehen hurbilketa honetan.

UEUren ikastaroak ez zituen hotz utzi parte-hartzaileak (argazkia: UEU).

Rodriguezek bildutako testigantzetan bazegoen alderik, ñabardurarik, baina bazegoen antzekotasunik; badago, orobat, lau idazleek, nork bere erara, konpartitu duten bizipenik. Patroi horiek identifikatu ditu Rodriguezek, eta multzotan sailkatu, eta horiexek aurkeztu zizkigun: besteak beste, idazleak bakarrik sentitu dira; pertzepzio apala izan dute beren posizioaz, munduak ere horixe bueltatu dielako; gizonen eskutik sartu dira sarri literaturaren joko-zelaira; saiatu dira, itxurari dagokionean, ahalik eta neutroen agertzen plazara, feminitate “nabarmenak” beren lanaren sinesgarritasuna eta zilegitasuna kaltetuko zuen beldurrez. Ikerketa paperean irakurtzeko aukera izango dugu datorren udaberrian, Susa argitaletxeko Lisipe bildumaren barruan.

Amaitzeko, egiletasunaren esperientzien inguruko mahai-inguruan mintzatu ziren Garazi Arrula Ruiz (idazlea eta itzultzailea), Uxue Alberdi Estibaritz (idazlea eta bertsolaria), Inazio Mujika Iraola (idazlea eta editorea) eta Hedoi Etxarte (idazlea eta liburu-saltzailea). Ibon Egañaren galderei erantzun zieten denek, eta parentesi artean ogibide bikoitza jarri diet, hain zuzen ere, horixe zelako haiek mahaiaren bueltara ekartzeko baldintzetako bat: idazketan ez ezik, beste alorren batean jardun izana.

Emakume eta gizon idazleek oso diferente bizi izan dute egiletasuna eta plaza, eta sistema baten eta gizarte-antolakunde baten eta botere-harreman batzuen ondorio da hori, eta ez, hutsean, autore indibidualaren idiosinkrasiaren fruitu

Egañak, besteak beste, halakoak galdetu zizkien: noiz eta nola bihurtu zineten idazle? Inoiz utzi diozue idazle izateari? Autore bihurtu zinetenean, generodun idazle gisa agertu zineten? Nork eta nola markatu zuen generoa eta zenbaterainoko pisua izan du horrek zuen egiletasunean? Gizon egile izateak eman dizue abantailarik? Uste duzue emakumeenak baino legitimitate handiagoa (izan) duela zuen ahotsak? Zuek zareten idazle, egile, sortzaileak badu gorputzik? Zein gorputz klase? Izan duzue zuen gorputzaren kontzientziarik?

Mahaikideek, besteak beste, lurraldetasuna eta hizkuntza-hautua aipatu zituzten besteren aurrean “txiki” sentitzeko kausa bezala. Alberdik, berriz, bertatik bertara eta adibideak emanez azaldu zuen baietz, generodun idazle gisa agertu zela literaturaren plazara –eta bertsolaritzara ere bai–: “Ni neska gazte bat nintzen, 22 urtekoa. Garai berean atera nintzen bertso-plazara eta letren mundura”. Alberdiren hitzetan, hainbatek markatu zuten beren generoa, besteak beste, kazetariek, argazkilariek, beste idazleek eta 19 urte zituela jazarri zitzaion literatur sistemako gizon helduago batek. Haren ondoren, Mujikari zegokion galderari erantzutea, eta hala laburbildu zuen: “Zer esango dut ba nik honen ostean?”. Seguru asko, aditzea da lehen pausoa.

Itxierako hitzaldia Harkaitz Canok eskaini zuen: bere egile-ibilbidea aletu zuen, eta atzera begira gaur egun sortzen zaizkion zalantzak eta kezkak aipatu.

Arrakala agerian; bidea eginkizun

Eta, orain, lantegirik zailena. Ikastaroan zer hautsi zen, edo ireki, edo agertu? Zerk eragin zigun, zergatik ez geunden berdin hori hasi aurretik eta ostean? Bada, agian, argi geratu zelako, hala Rodriguezek bildutako testigantzetan nola mahai-inguruan bertan eta amaierako hitz-hartzeetan, emakume eta gizon idazleek oso diferente bizi izan dutela egiletasuna eta plaza, eta sistema baten eta gizarte-antolakunde baten eta botere-harreman batzuen ondorio dela hori, eta ez, hutsean, autore indibidualaren idiosinkrasiaren fruitu. Bestela esanda, logika kapitalistak adina eragiten diola egiletasunari patriarkatuak. Betikoa dirudi, badakit, hamaika aldiz esana, eta hala ere, zerbait ekarri zuen.  

Ikastaroaren antolatzaileek parte-hartze mistoaren alde egin zuten, hots, genero guztiek izan zuten saioetara etortzeko aukera, eta hitza biek hartu zuten: emakumeek zein gizonek. Hala ere, zeini zer interesatzen zaion zehazte aldera, esan behar da askoz gehiago zirela parte-hartzaile emakumeak gizonak baino. Espazio ez-mistoak premiazko izanagatik, espazio mistoek badute zerbait: seguru asko horrek hautsi zuen haitza, horrek ireki arrakala, horrek agertu amildegia. Ikastaroak denontzat hautsi zuen zerbait, edo ireki, edo agertu, baina posizio diferentetan egonik, diferente egin zuen, eta aldea ikusi genuen. Han geunden emakume egileok –hainbat modura garenok egile– aurrez geure kautan edo lagunartean soilik –eta sarri– aipaturikoak aditu genituen ahoz goran esanak, berretsiak. Gizonak, berriz, ohi ez bezala sentitu ziren deseroso, emakumeok plaza publikoan deseroso sentitu garen moduantxe. Baina, eremu honetan, badirudi oraindik lantzeko daukatela maskulinitateak dakartzan pribilegioei buruzko irakurketa kritikoa.

Deserosotasuna abiapuntu izan daiteke, teorian jakinak diren edo emantzat jotzen ditugun zenbait oinarri gorpuzteko urrats; orain, ikusteko dago deserosotasun hori emankor suertatuko ote den, kontzientzia handiagoa eta eztabaida eta aldaketa ekarriko ote dituen. Ni neu, neure xumean, pozik nago zerbait hautsi zelako, edo ireki, edo agertu. Bazen garaia, eta bagenuen beharra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal literatura
Ikusi Mikusi festibala
Haur eta gazte literaturak Sara hartuko du gaurtik aitzina

Bosgarren edizioa ospatuko dute ostiral eta larunbat honetan. Gaur eskolen eta profesionalen eguna izanen da eta publiko zabalagoari irekiko dizkiete ateak bihar. Euskara hutsezko azoka horren baitan, hamahiru euskal argitaletxe eta 60 bat animazio topatuko ditu bertaratzen den... [+]


2025-10-09 | ARGIA
Erraldoi eta buruhandiek lagunduta aurkeztuko du ARGIAk 'Abentura erraldoia. Hegan' liburua

Bidasoako erraldoi eta buruhandien kalejira eta dantza ostean aurkeztuko dute Adur Larrea eta Gorka Bereziartuak Abentura erraldoia. Hegan liburua Irunen, urriaren 18an (larunbata), 17:30ean.


Unai Elorriagak, Karmele Mitxelenak eta Maite Rosendek irabazi dute literaturaren Euskadi Saria

Elorriagaren 'Francesco Pasqualeren bosgarren arima', Mitxelenaren 'Aitona Floren' eta Rosenderen 'Traba' saritu ditu aurten Eusko Jaurlaritzak. Sari banaketa azaroaren 26an egingo da.


1977-80ko kritiken bilduma
Sarrionandia: "Gauza asko behar genituen garai hartan, eta zineak eman zigun leiho hori"

Zeruko Argian eta Anaitasuna-n idatzi zituen zinema kritikak Joseba Sarrionandiak 1977 eta 1980 urteen artean, 20 urte inguru zituela. Horien bilduma eginda, Pamiela argitaletxeak argitaratu du liburua, Joseba Sarrionandiaren zinema paperak (1977-1980). Josu Martinezek egin ditu... [+]


Ezberdinak eta antzekoak

Umea hemen, Umea han
Chuck Groenink. Itzulpena: Nagore Perez
Ibaizabal, 2025

---------------------------------------------------------------------

Historiaurreko istant bat du azpi izenburu liburu honek, eta horixe da, hain zuzen, egileak kontatu nahi diguna, istant... [+]


Saioa Alkaizak uko egin dio Igartza literatur bekari, CAF diru-emaile delako

"Israelen kontrako boikot kanpainak martxan dauden honetan, kulturgileoi lerratzea dagokigu", adierazi du Saioa Alkaizak komunikabideetara igorritako oharrean. BDZk txalotu egin du Alkaizaren erabakia, eta Elkar argitaletxeari gonbita luzatu dio, "erabaki ausartak... [+]


2025-09-03 | June Fernández
Aixa de la cruz
"Jainkorik gabeko belaunaldia gara, eta bi aukera eman dizkigute: kontsumoa eta lana"

2020ko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Cambiar de idea (Ideiaz aldatu) autofikzio feministarekin. Emakume idazleek literatura kanon patriarkalera egokitu beharra kritikatu zuen liburu horretan. Todo empieza por la sangre (Dena odoletik hasten da) bere seigarren... [+]


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Agustin Kardaberaz
'Euskararen berri onak': dagoenean dale, ez dagoenean bale

Parranda dezente egindakoa naiz Kardaberazen –Hernanin izen hori zeukan kalean, alegia–, baina ez nuen asko espero festa egin ahalko nuenik inoiz Kardaberazekin: a ze dibertimendua 1761ean argitaratu zuen Euskararen berri onak. Idatzi zituen beste lan gehienak ez... [+]


2025-07-05 | Ikusgela
Joxe Azurmendi ulertzeko gakoak
MULTIMEDIA - erreportajea

Joxe Azurmendi Otaegi euskal idazlea, filosofoa, saiakera egilea eta poeta da. Etikaren, politikaren, hizkuntzaren filosofiaren, teknikaren, euskal literaturaren eta, orokorrean, filosofiaren gaineko liburu eta artikulu asko plazaratu ditu.

  • Eduki arduraduna: Haritz... [+]

Joxe Azurmendi idazle eta pentsalaria hil da

Joxe Azurmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1941-2025) idazle, filosofo eta saiakeragilea zendu da. Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduetan engaiaturik eman zuen bizitza osoa. Besteak... [+]


Debako liburutegian haurrek jasaten duten diskriminazioa ezabatuko dute

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]


Joxe Austin Arrieta. Irabazlearen errelatoaren aurka
"Memoria-ariketa da 'Palinpsestoa', ahal izan dudan zorrotzena eta zintzoena"

Belaunaldi oso baten liburua da Palinpsestoa. Idazten dakien modura idatzi du Arrieta Ugartetxeak, eta horixe dateke alde gaitza. Gainerakoan, hortxe gure iragan hurbila, gerra ondoa, apaiz giroa, euskara, militantzia… eta ez hain hurbila ere, senide nagusien gerra... [+]


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


Eguneraketa berriak daude