Ikasturte berezia da aurtengoa Valentziar Herrialdeetako hainbat Hizkuntza Eskola Ofizialetan. Alacanten eta Castellón euskara eskolak ematen hasi berri dira. Valentzian hirugarren ikasturtea dute. Gobernu aldaketa antzeman da. Espainiar estatuko Hizkuntza Eskola Ofizial askotan ez bezala, han hiruren artean sarea osatzeko moduan dira.
Garikoitz Knörr Valentziako Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskara irakaslea da. Urrian hasi dute ikasturtea, eta hirugarrena da. Duela bi urte ezerezetik hasi zuen Euskara Saila Hizkuntza Eskolan. Erronka handia, eta era berean, erakargarria. Oso pozik ari da lanean Knörr, besteak beste, bere ikasleek euskara ikasteko “motibazio sanoa” dutelako. Hala dio erdi barrez irakasleak: “Oraindik ez naiz ohitu haien motibazioarekin”.
Uste izatekoa da Euskal Herritik hara joandakoak direla Hizkuntza Eskolan izena ematen dutenak, baina ez da hala. Bakan batzuk dira Euskal Herrian jaioak eta txikitan Valentziara joandakoak. Irakasleak berak ere mota horretako ikasle gehiago espero zuen. Gehienak bertakoak dira, valentziarrak, bat Cuencakoa, eta ingurukoren bat. Urrutitik Valentziara bizitzera joandakoak ere baditu: italiarra, errusiarra, bieloerrusiarra, errumaniarra. Asko hizkuntza zale amorratuak dira, hizkuntza dezente hitz egiten dituzte. Euskara oso erakargarria da hizkuntza zaleentzat. Irakasleari galdetu diogu ea altxortzat duten: “Ez da zerbait mistikoa. Bitxia egiten zaie, erakargarria. Batzuetan kosta egiten zait hauen motibazioa ulertzea, eta miresten ditut nire ikasleak”. Bada txikitan euskal musika taldeak entzuten zituen ikaslea ere, eta nola ez, euskara ikastea erabaki du. Bateren batek Euskal Herriko bikotekidea du. Knörrek ez zuen espero halakorik, baina lan kontuengatik euskara ikasi nahi duenik ere badu ikasgelan. Donostian autobus gidari izan nahiko lukeen ikaslea du. Hala ere, bakarra da lan arrazoiengatik euskara ikasten ari dena. Denek valentziera hitz egiten duten galdetu diogu, eta ezetz, erdia baino gehiago da valentziera hiztuna, baina baditu ikasgelan gaztelania hiztun elebakarrak. Irakasleak aitortu du valentziera hiztuna izateak eragina izan dezakeela euskara ikasteko, baina ikasgelako gaztelania elebakarrak besteak adina motibatuta daudela dio.
Hizkuntza ikasi nahi dute, baina baita praktikatu ere. Euskal etxe sendoa dagoela dio Knörrek eta hango ekintzen berri ematen die ikasleei. Hizkuntza Eskolan bertan, iaz Gabonetan gabon kanten kontzertutxoa eman zuten. Ikasleen grinaren adibide da Valentzian Black is Beltza filma eskaini dutenean asko joan direla ikustera, “euskal kultura non, nire ikasleak hara doaz”. Ez dituzte pasatzen utziko Euskararen Eguna eta Euskaraldia. Euskal dantzez lantegia eta hitzaldia izango dituzte eta euskara maila oso apala badute ere babesa erakustearren argazkia aterako dute Euskaraldiaren alde. 70 ikasleak hiru mailatan daude banatuta. Bigarren maila bukatzen dutenean A2 maila lortzen dute eta hirugarren maila egindakoan B1 mailaren lehen urtea egina izaten dute. Asmoa C1 mailara arteko ikasleak izatea da. Ikasleren batzuk zuzenean sartu dira bigarren eta hirugarren mailetan, baina asko hutsetik hasitakoak dira. Valentzian hutsetik hasitakoa esaten denean “bai” eta “ez” zer den ez dakien jendeaz ari gara.
Lehenengo aldiz Valentzian, Alacanten eta Castellón, Valentziar Herrialdeetako hiru hiritan euskara eskolak ematea lortuko da aurten. Valentzian, euskal etxeak lehendik ematen ditu eskolak. Ez da kasualitatea, PSPV (Valentziar Herrialdeko Alderdi Sozialista) eta Compromísek osatu eta Podemosek babesten duen gobernuak bultzatu du. Garikoitz Knörrek Valentziako Hizkuntza Politika buruarekin hitz egiteko aukera izan zuen eta hala dio: “Ia-ia bere apustua izan dela esan daiteke, guztiz logikoa iruditzen zitzaion Espainiar estatuan hitz egiten diren hizkuntzak irakastea. Dirudienez, Hizkuntza Eskola Ofizialen asmo fundazionala da hori”. Irakaslearen ustez, arriskua hartu dute apustua eginda, gerta baitzitekeen ikaslerik ez edukitzea eta arerio politikoak porrota aurpegiratzea. Ez da halakorik gertatu, ordea.
Izaskun Kortazar eskolak ematen hasi berria da Alacanten. 30 ikasle ditu eta erabat motibatuta daudela dio. Euskara maila oso apala dute edo ezer ere ez dakite, A1 mailan hasi dira. Ikasteko motibazioak eta pertsona profilak oso anitzak dira: Euskal Herrian jaiotakoak; Euskal Herrian lagunak dituztenak eta “lagunekiko errespetuz” euskara ikasi nahi dutenak; oporretan joan eta hizkuntzak eta kulturak erakarri dituenak; lau-bost hizkuntza dakizkitenak; valentziera hiztunak izanda hizkuntza nagusiaren eta txikiaren arteko harremanaz sentsibilitatea duen jendea; euskararen doinuagatik; penintsulako hizkuntzak ezagutu behar ditugula diotenak; Euskal Herrian oposaketak gainditu nahi dituena. Hasi 20 urteko gaztetik eta 84 urteko ingeles irakasleraino. Ingeles eta valentziera irakasleak nahikotxo dira.
Kortazar irakaslea hasieratik saiatu da hizkuntzarekin batera kultura gerturatzen, eta euskarari buruzko txapelketatxo bat egin dienean ohartu da dezente dakitela hizkuntzaren gainean.
Ikasleek interes linguistiko hutsa ez dutenez irakaslea eskolaz kanpoko hainbat ekitaldi prestatzen ari da. Euskararen Eguna ospatuko dute, gero etorriko dira Gabon kantak, Santa Ageda eta Korrika. Ibilaldira edo Kilometroetara joatea ere buruan du Kortazarrek.
Gogoan dute Euskaraldia ere eta beren modura egingo dute. Ikasgelan belarriprest edo ahobizi izango dira eta erdaretara jo gabe euskarari eusten ahaleginduko dira, besteak beste mahai gainean izango dituzten liburuen laguntzarekin. Internetez haien burua euskaraz aurkeztuko dute eta ahal duten gehien egingo dute euskaraz. Irakasleak kalean valentzieraz ahobizi izatea proposatu die. Hala, antzeko sentimendu soziolinguistikoak bizi ahal izango dituzte. Jabetuko dira uste baino gehiagok dakiela valentziera eta jarrera onak eta txarrak sumatuko dituzte valentziarrei valentzieraz egiten dietenean.
Pozik daude Izaskun Kortazar eta Garikoitz Knörr, elkarren babesa izango dute hemendik aurrera, Valentziaren, Alacanten eta Castellóren artean sarea osatzeko moduan dira.
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.
Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]
Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]
Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.
Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal.
Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]
IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]
Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]