Britannicak ez ditu kritikak ondo jasotzen

  • 1959tik hasita, Harvey Einbinder (1924-2013) fisikariak bost urte eman zituen Encyclopaedia Britannica goitik behera miatzen akatsen bila.

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Akatsak topatu zituen, zehatzak ez ziren datuak, baina baita iritziak eta ikuspegi lerratuak ere. Entziklopediari egin zion kritika nagusietakoa izan zen publiko estatubatuarraren nahiak asetzera bideratuta zegoela –gogoan izan 1901ean Britannica AEBetako enpresa batek erosi zuela–. Eta berrikuntza zientifikoak berandu jasotzea ere egotzi zion fisikariak.

Einbinderrek bere sarrera du Wikipedian. Britannicari buruzko Wikipediako sarreran ere haren berri jasotzen da. Baina entziklopedia britainiar ospetsuan ez da bere izena aipatu ere egiten.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!