1959tik hasita, Harvey Einbinder (1924-2013) fisikariak bost urte eman zituen Encyclopaedia Britannica goitik behera miatzen akatsen bila.
Akatsak topatu zituen, zehatzak ez ziren datuak, baina baita iritziak eta ikuspegi lerratuak ere. Entziklopediari egin zion kritika nagusietakoa izan zen publiko estatubatuarraren nahiak asetzera bideratuta zegoela –gogoan izan 1901ean Britannica AEBetako enpresa batek erosi zuela–. Eta berrikuntza zientifikoak berandu jasotzea ere egotzi zion fisikariak.
Einbinderrek bere sarrera du Wikipedian. Britannicari buruzko Wikipediako sarreran ere haren berri jasotzen da. Baina entziklopedia britainiar ospetsuan ez da bere izena aipatu ere egiten.