Euskal Herriko ikastetxe publikoetako jantoki gehienei zerbitzua ematen dien ostalaritza eta catering enpresa Europako handienen artean da jadanik.
Ikasturte hasierarekin milaka haur hasiko dira berriz ere euren ikastetxeetako jangelan bazkaltzen. Errealitate hori kontuan hartuta, Carro de Combate kolektiboak eta Del Campo al Cole agroekologia elkarteak Espainiako Estatuko eskola jantokiei buruzko txostena argitaratu dute. Egileek azaldu dutenez, azken urteetan korporazio handien etekinak handitzeko negozio eredua gailendu da, “elikadura burujabetza, tokiko garapena eta elikadura onaren kaltetan”.
Datu bat ere eman dute, estatuko eskola jantokien merkatuaren %58 bost konpainia handiren esku dago –tartean da Ausolan– eta 630 milioi euroko “pastela” banatzen dute.
Mondragon kooperatiba taldeko Ausolan konpainiaren enpresek –Auzol Lagun, Goñi eta Magui– Eusko Jaurlaritzak esleitutako 18 “lote” edo gune geografikoetatik gehienak eskuratu dituzte; Nafarroan Jangarria enpresaren jabe da eta Ipar Euskal Herrian Ausolan Pays Basque marka sortu du. EAEko eskola-jantokien esleipenak irregulartasun eta iruzur iturri izan dira 2003tik, enpresen artean kartel bat osatzeagatik.
Euskal lurraldeetatik kanpo ere ari da hazten Ausolagun, hala, 2018an Cocinas Centrales enpresaren jabe egin zen –800 pertsona enplegatzen ditu Madrilen eta Gaztela Mantxan–. Txostenaren arabera, Espainiako eskola-jantokien merkatu kuotaren %10 dauka jadanik Arrasateko konpainiak. Horrez gain, Hego Amerikara jauzia egiteko ahaleginetan ari da: Txilen supermerkatu eta petrolio-enpresak hornitzen dituen ostalaritza sozietate baten jabe egin da.
MacDonald’s-en ligan, non geratzen da elikadura burujabetza?
Europako ostalaritza kolektiboko enpresen rankingean, handienen artean dago jadanik: McDonald’s, Compass eta antzeko multinazionalen ligan jokatzen du Ausolanek. 2015ean 195 milioi euroko salmentak izan zituen eta 2018an 225 milioi eurokoak izatea espero du.
Herrien Bidezko Elikadura–EHIGEk iaz egindako ikerlan bat (pdf) eskuan, Carro de Combateko kideek azaldu dute jangelan geratzen diren haurren kopurua hamar aldiz biderkatu dela euskal lurraldeetan azken 15 urtetan –egun 100.000 inguru dira–. Nabarmendu dutenez, EAEko 413 ikastetxe publikotatik bakan batzuk baino ez dira “berezko kudeaketa” duten jantokiak.
Txostenaren egileen ustez, eredu “hegemonikoaren” aurrean alternatiba justuak eta jasangarriak sortu behar dira: “Elikadura burujabetzaz ari garenean, ez gara soilik ari pertsonek elikagai osasuntsuak eta euren kulturari lotutakoak jateko eskubidea dutela –kapitalismo globalaren eredu agroindustrialak dakarren elikaduraren aurrean–, baita gizakiek eskubidea dutela erabakitzeko nola produzitu eta kontsumitu beren elikagaiak ere”.
Lanez lepo harrapatu dugun arren, eskuzabal hartu gaitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; elkarrizketarako aurrez adostuta genuen denbora luzatzen utzi digu, luze jo baitu solasaldiak. Karguan urtebete egin duelarik, berrikuntzaz aritu gara Begoña Pedrosarekin,... [+]
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak iragarri duelarik hainbat ikastetxe eta zonaldetan sukaldeak jarriko dituztela, EHIGE gurasoen federazioak dio gaur egun catering-enpresen esku dauden eskola-jantokietako eredua bera aztertzea eta bestelako kudeaketa bat bultzatzea dela... [+]
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]
Intxaurrondoak ekainean emango du bere fruitua. Lan bikaina egin du, esfortzuak merezi izan du. Lehen beroaldiekin zirkulazioak eta bihotzak zaintza bereziak behar dituzte. Garrantzitsua da hidratazioa mantentzeko neurriak hartzea –ura, infusioa eta saldak– eta fruta... [+]
Uda da sasoirik oparoena baratzean. bai, behintzat, udaberrian ereintza eta landaketa lanak egin badira. iazko uda ez dadila errepikatu desio dute elikagaiak lurrean eta zeruari begira lantzen dituzten laborariek. Izan ere, batez beste %45 uzta txikiagoa jaso zuten. Datu hori... [+]
Aurten ez dut aparteko ilusiorik San Ixidro egunerako. Ez dut girorik aurkitzen. Ingurura begiratu eta giro ospela. Burua lanean jarri behar izan dut epeltasun bila, eta hara non, azaldu zaizkit gure gazten zain hilabeteak daramatzaten lagunen irribarreak. Bihotza epelxeago dago... [+]
Espainiako Gobernuak Eskola Jantokien inguruko Errege Dekretua atera berri du, Euskal Herri Hegoaldeko eskola jantokien kudeaketan eragingo duena. Spoiler: elikadura sistema osasuntsu eta jasangarri bat garatzeko inolako asmorik erakusten ez duen dokumentua da.
Duela urtebete pasa gauzatu zuten Ortulaguntza proiektua Debagoienan. Langile bat kontratatu dute bailarako nekazaritza proiektu txikietan txandaka lanean aritzeko, hartara ekoizleei lan karga arintzeko eta baldintzak duintzeko. “Sektorea zaurgarri zegoela eta errelebo... [+]
Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.
Bizkaigane elkarteak elikadura burujabetzan oinarritutako proiektua du Errigoitin (Bizkaia), 1983tik. Instalazioak dauden lur eremutik aterarazi nahi du lur jabeak elkartea. EHNE Bizkaia sindikatuak adierazi duenez, instalazioek lege eta administrazio eskakizun guztiak betetzen... [+]
Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]
Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu ugariak arloz arlo bultzatu eta indartu nahi ditu BAMek. Lan horretan hasteko,... [+]
Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]