Ausolan, handitzen-handitzen... erraldoi bat txikien mahaian

  • Euskal Herriko ikastetxe publikoetako jantoki gehienei zerbitzua ematen dien ostalaritza eta catering enpresa Europako handienen artean da jadanik.


2018ko irailaren 07an - 10:55
Espainiako Estatuko eskola-jantokiei buruzko txostena argitaratu dute Carro de Combate eta Del Campo al Cole elkarteek, enpresa nagusienen artean dago Ausolan (arg.: Josep Bedmar)

Ikasturte hasierarekin milaka haur hasiko dira berriz ere euren ikastetxeetako jangelan bazkaltzen. Errealitate hori kontuan hartuta, Carro de Combate kolektiboak eta Del Campo al Cole agroekologia elkarteak Espainiako Estatuko eskola jantokiei buruzko txostena argitaratu dute. Egileek azaldu dutenez, azken urteetan korporazio handien etekinak handitzeko negozio eredua gailendu da, “elikadura burujabetza, tokiko garapena eta elikadura onaren kaltetan”.

Datu bat ere eman dute, estatuko eskola jantokien merkatuaren %58 bost konpainia handiren esku dago –tartean da Ausolan– eta 630 milioi euroko “pastela” banatzen dute.

Mondragon kooperatiba taldeko Ausolan konpainiaren enpresek –Auzol Lagun, Goñi eta Magui– Eusko Jaurlaritzak esleitutako 18 “lote” edo gune geografikoetatik gehienak eskuratu dituzte; Nafarroan Jangarria enpresaren jabe da eta Ipar Euskal Herrian Ausolan Pays Basque marka sortu du. EAEko eskola-jantokien esleipenak irregulartasun eta iruzur iturri izan dira 2003tik, enpresen artean kartel bat osatzeagatik.

Euskal lurraldeetatik kanpo ere ari da hazten Ausolagun, hala, 2018an Cocinas Centrales enpresaren jabe egin zen –800 pertsona enplegatzen ditu Madrilen eta Gaztela Mantxan–. Txostenaren arabera, Espainiako eskola-jantokien merkatu kuotaren %10 dauka jadanik Arrasateko konpainiak. Horrez gain, Hego Amerikara jauzia egiteko ahaleginetan ari da: Txilen supermerkatu eta petrolio-enpresak hornitzen dituen ostalaritza sozietate baten jabe egin da

MacDonald’s-en ligan, non geratzen da elikadura burujabetza?

Europako ostalaritza kolektiboko enpresen rankingean, handienen artean dago jadanik: McDonald’s, Compass eta antzeko multinazionalen ligan jokatzen du Ausolanek. 2015ean 195 milioi euroko salmentak izan zituen eta 2018an 225 milioi eurokoak izatea espero du.

Herrien Bidezko Elikadura–EHIGEk iaz egindako ikerlan bat (pdf) eskuan, Carro de Combateko kideek  azaldu dute jangelan geratzen diren haurren kopurua hamar aldiz biderkatu dela euskal lurraldeetan azken 15 urtetan –egun 100.000 inguru dira–. Nabarmendu dutenez, EAEko 413 ikastetxe publikotatik bakan batzuk baino ez dira “berezko kudeaketa” duten jantokiak.

Txostenaren egileen ustez, eredu “hegemonikoaren” aurrean alternatiba justuak eta jasangarriak sortu behar dira: “Elikadura burujabetzaz ari garenean, ez gara soilik ari pertsonek elikagai osasuntsuak eta euren kulturari lotutakoak jateko eskubidea dutela –kapitalismo globalaren eredu agroindustrialak dakarren elikaduraren aurrean–, baita gizakiek eskubidea dutela erabakitzeko nola produzitu eta kontsumitu beren elikagaiak ere”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura burujabetza
2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-04-25 | Estitxu Eizagirre
"Lurra taupaka" festara deitu du Amillubi proiektuak, maiatzaren 11n

Laborantza lur emankorrak ondasun kolektibo bilakatu nahi ditu Amillubi proiektuak. Horretarako herritarren eta hainbat kolektibo eta erakunderen ekarpenak biltzen ari da eta maiatzaren 11rako egun osoko festa antolatu du Amillubin bertan, egitasmoari bultzada emateko.


2024-04-25 | Estitxu Eizagirre
Marta Barba Gassó:
"Tomate hidroponikoa lur faltagatik jarri da eta lur falta monolaborantzaren ondorio da"

Tomateaz tesia egina du Marta Barba-k eta Egonarria saioan Eli Pagolarekin elkarrizketan azaldu du zer den hidroponia teknika. Bere hitzetan, gakoa da aztertzea "noiz eta zergatik" sartu zen hidroponia Euskal Herrian: "Lur arazoak daudelako. Eta lur arazoak daude... [+]


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


2024-04-14 | Garazi Zabaleta
Jakiak ehuntzen
Zangoza inguruan tokiko elikadura sistema eraikitzen

Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera horiei eta beste zenbaiti tiraka hasi ziren lanean Zangoza aldean duela... [+]


Eguneraketa berriak daude