Erdi Aroa euskaraz ere eraiki daiteke

  • Quebeceko Polymorph Games bideojoko enpresak Foundation jokoa kaleratuko du udazkenean. Joko berria Erdi Aroko herrixkak eraikitzean datza eta ezaugarri berezia du: eraikuntza organikoa deritzon kontzeptua.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eraikinak koadrikula batean txukun doitu beharrean, jokalariak eraikuntza eremua aurrez marraztu behar du eta, ondoren, herritarrek “naturalki” erabakiko dute beren etxea non eraiki nahi duten.

Beste ezaugarri bat da Quebeceko estudioak  jokoa itzultzeko aukera eman duela, eta, gurean, Game Erauntsia bideo jokoen euskal komunitateak euskaratu du. Jokatzen hasteko hilabete batzuk falta dira oraindik, baina euskara dagoeneko txertatu dute bertsio ofizialean.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.