Quebeceko Polymorph Games bideojoko enpresak Foundation jokoa kaleratuko du udazkenean. Joko berria Erdi Aroko herrixkak eraikitzean datza eta ezaugarri berezia du: eraikuntza organikoa deritzon kontzeptua.
Eraikinak koadrikula batean txukun doitu beharrean, jokalariak eraikuntza eremua aurrez marraztu behar du eta, ondoren, herritarrek “naturalki” erabakiko dute beren etxea non eraiki nahi duten.
Beste ezaugarri bat da Quebeceko estudioak jokoa itzultzeko aukera eman duela, eta, gurean, Game Erauntsia bideo jokoen euskal komunitateak euskaratu du. Jokatzen hasteko hilabete batzuk falta dira oraindik, baina euskara dagoeneko txertatu dute bertsio ofizialean.