Esparta ustelkeriaren kontra

  • Esparta (Grezia) K.a XII.-VII. mendea. Likurgok hainbat erreforma ezarri zituen hirian eta Espartako Konstituzioa ere hari egozten diote. Likurgoz aritzean, zaila da errealitatea eta kondaira bereiztea, Antzinaroko hainbat historialarik jaso baitzuten haren berri (Herodotok, Jenofontek, Plutarkok...). Horregatik ezin da, besteak beste, bizi izan zen garaia zehaztu.

Likurgo Espartakoaren estatua, Bruselako Justizia Jauregiaren sarreran. Likurgok hainbat erreforma ezarri zituen greziar hirian, besteak beste, ustelkeriaren aurka.
Likurgo Espartakoaren estatua, Bruselako Justizia Jauregiaren sarreran. Likurgok hainbat erreforma ezarri zituen greziar hirian, besteak beste, ustelkeriaren aurka (arg: Matt Popovych)

Iturri joriena Plutarkoren Bizitza paraleloak da. Bertan jasotzen da Likurgok ustelkeriaren eta aberaste bidegabearen aurka abiatutako bide sinple baina eraginkorra. Espartar agintariak arazoaren jatorrira jo zuen: dirura. Ordura arteko urrezko eta zilarrezko txanponak erretiratu eta burdinazko txanpon astunak eginarazi zituen. Txanpon berriei balio oso txikia emanez, hiper-inflazio modukoa eragin zuen eta “espartarrek txanpon zorroak zaldiz tiratutako gurdiez ordezkatu behar izan zituzten”.

“Soilik aldaketa horrekin Lazedemonia askotariko krimenetatik askatu zuen; nork lapurtuko zuen, nork joko zuen eroskeriara edo nork erabiliko zituen amarruak, emaitza ezin bazen ezkutatu, ez bazuen kodizia pizten eta etekinik ez bazekarren? […] Besteek baino gehiago zutenei ez zien ezertarako balio eta ez zuten oparotasuna harrokeriaz erakusteko biderik”.

Baina luxua eta gehiegikeriekiko irrika diruaz harago ere itzali nahi izan zuen eta horretarako hiritarren elikadura arautu zuen. “Denek elkarrekin eta berdin jaten zuten, inor itsu-itsuan gizendu ez zedin, gorputzak alferrik gal ez zitezen, nork beti gaixoen moduan joka ez zezan”.

Espartar guztiak egunean hirutan jangela komunitario batean biltzen ziren eta han ilotek sisitia edo jakiak ematen zizkieten. Hau da, berdintasunaren paradisu berri hartan janaria esklaboek zerbitzatzen zuten. Inor ez baita perfektua, ezta Likurgo bera ere.

Eta, hala ere, horretan saiatu zen bizitzaren amaiera arte, beti ere kondairaren mugan dagoen kontakizunaren arabera. Bidaia bat egin baino lehen, espartarrei zin eginarazi zien ezarritako legeak errespetatuko zituztela bidaiatik itzultzen zen arte. Juramentua lortu zuenean abiatu zen, baina ez zen sekula itzuli. Bere buruaz beste egin omen zuen espartarrek legeak betiko bete zitzaten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Denboraren makina
Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


Fra Mauroren mundu zehatzagoa

Venezia, 1459ko apirilaren 24a. Fra Mauro monje eta kartografoak bere munduko mapa amaitu zuen San Michele de Murano monasterioan zeukan kartografia tailerrean. Portugalgo errege Alfontso V.aren enkarguz egin zuen lan hura, eta, mapa amaitu bezain pronto, Portugalera bidali... [+]


Ia denak du prezioa

Filadelfia (AEB), 1838ko uztailaren 11. John Wanamaker jaio zen, gerora marketinaren alorrean eragin handia izango zuen enpresaria. Koinatuarekin batera hasi zen merkataritza eremuan lanean, 22 urte zituela. Biek denda bat ireki zuten orduan; eta negozioa pixkanaka hazten joan... [+]


4.000 urteko ezpain-margoa

Paduako (Italia) unibertsitateko ikerlari talde batek Iranen 2001ean aurkitutako harrizko ontzi txiki bat aztertu du. Zehazki, flasko  barruan zeuden arrastoak aztertu dituzte, eta hainbat osagai dituela ikusi dute: hematita xehetua –kolore gorri biziko mineral... [+]


Industria agortu eta gero, zer?

Beriain (Nafarroa), 1974ko otsaila. Potasas de Navarra enpresako langileek greba egin zuten, besteak beste, aurreko urtean Motor Ibérica lantegiko langileek egindako grebak bultzatuta. Ez zen, beraz, Nafarroako industriako lehen greba, ezta Potasasena ere. Baina Potasas... [+]


Eguneraketa berriak daude