Zer minek hil zuen Higuemota?

  • Hispaniola, 1522. Guarocuya kazikea eta haren emazte Mencia de Guevarak konkistatzaileen aurka altxa ziren eta 11 urtez borrokan aritu ondoren bertakoen eta konkistatzaileen arteko lehen hitzarmena sinatzea lortu zuten. Menciak aita Hernando de Guevara euskal itsasgizona zuen, Kolonen lehen espediziotan uhartera iritsitakoa; ama, berriz, Higuemota printzesa, Jaraguako Anacaona buruzagiaren alaba.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena
2018ko martxoaren 04a
Jodocus van Winghe-ren 1598ko grabatua. 1503an konkistatzaileek Jaraguako Anacaona erregina, Higuemotaren ama, eta Hispaniola uharteko beste 80 buruzagi sarraskitu zituzten.
Jodocus van Winghe-ren 1598ko grabatua. 1503an konkistatzaileek Jaraguako Anacaona erregina, Higuemotaren ama, eta Hispaniola uharteko beste 80 buruzagi sarraskitu zituzten (arg: Sevillako Unibertsitatea).

Guevara eta Higuemota 1500. urtean “maitemindu” eta ezkondu ziren. Handik aurrera Ana de Guevara izena hartu zuen –edo hartu arazi zioten–. Amerindiar eta europar baten arteko lehen ezkontza izan zen. Kolon anaiek ez omen zuten ezkontza begi onez ikusi eta Guevara atxilotu zuten. Haserre, euskal jatorriko itsasgizonak kolondarren aurka altxa ziren, Guevararen lehengusu Adrian de Muxika buru zutela. Matxinada gogor itzali zuten, Muxika atxilotuta eta exekutatuta.

Baina ez dirudi Muxikak bizia soilik lehengusuaren maitasun harremana defendatzeagatik eman zuenik. Bigarren espedizioan, 1497an, Muxika eta beste batzuk Bartolome Kolonen aurka matxinatu ziren eta, ez zen hura urte haietan konkistatzaileen buruzagiek izan zuten barne oposizio bakarra.

Higuemotaren ama Anacaonak ezkontzaz zeukan iritzia ere ez dago garbi. Zenbait iturrik diote berak bultzatu zuela ezkontza, konkistatzaileek zuten jakinduria miresten baitzuen. Hasieran hori hala izan balitz ere, europarren gehiegikeriaren aurka egiten ahaleginduko zen gero erregina –baita larrutik ordaindu ere–.

Beraz, badakigu Higuemotaren ama eta alaba konkistatzaileen aurka borrokatu zirela, baina ezer gutxi dakigu printzesaren beraren jarreraz.

Donald Trumpek Elizabeth Warren senatari demokrataren aurka “Pocahontas” ezizena irain gisa erabiltzeko ohitura itsusia du eta, berriki, Warrenek benetako Pocahontas nor izan zen gogoraraziz erantzun dio AEBetako presidenteari Amerikako Indiarren Kongresu Nazionalean. Pocahontas bahitu, espetxeratu eta bortxatu zutela aipatu du eta haren bizitza “ausardiaz eta minez” beteta egon zela.

Kronikalariek –beti ere konkistatzaileen aldekoek– Higuemotaz aipatzen duten kontu urrietako bat da printzesa “minak hil” zuela 1509an, sei urte lehenago senarraren heriotzak eragindako minak. Baina ez dute esaten haren ama urte berean urkatu izanak eragina izan zuela. Eta pentsatzekoa da Higuemotak bizitakoa gertuago dagoela Pocahontasen benetako bizitzatik Disneyko printzesaren maitasun istoriotik baino.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Denboraren makina  |  Amerikaren konkista

Denboraren makina kanaletik interesatuko zaizu...
Al-Andaluseko emir eta kalifa baskoiak

Milagro (Nafarroa), 860. Kordobako emir Muhammad I ibn Abd ar-Rahmanen erasoaldi batean, Gartzea Enekoez Iruñeko bigarren erregearen seme Orti eta biloba Oneka atzeman zituzten, eta Al Andaluseko hiriburura eraman.


Agripina ez omen zen hain gaiztoa

Agripina Gaztea (K.o 15-59), Kaligularen arreba, Klaudio osabaren emaztea eta Neron ama, bere maltzurkeriagatik eta, besteak beste, senarra hiltzeagatik da ezaguna.


Espainiar Inkisizioa keak belztuta

Languedoc (Okzitania), 1184. Inkisizioa sortu zen, kataroen heresiaren aurka egiteko. Handik Europako beste herrialde batzuetara zabaldu zen, bestelako “heretikoen” aurka ere egiteko.


Charles Lynch eta lintxamendua

1780an, AEBen independentzia prozesuan, Charles Lynch (1736-1796) lurjabe eta politikari virginiarra buru zuen talde batek Erresuma Batuaren alde ari ziren hainbat lealista atzeman zituen.


Groenlandia, paradisu berdea

Groenlandia, 982. Erik Thorvaldsson (950-1003), Erik Gorria ezizenez ezagunagoa, munduko uharterik handienera iritsi zen.


Merkurioak erotu zuen kapelagilea

Lewis Carrollen Aliceren abenturak lurralde miresgarrian nobelako pertsonaietako bat Kapelagile Eroa da, eta ez da kasualitatea.


Emakume bikingoak ere beste mundura joan daitezke

1904an Gabriel Adolf Gustafson arkeologo norvegiarrak hileta-arreo oparoa zuen itsasontzi bikingoa aurkitu zuen Oslotik gertu.


XVI. mendeko emakumeen musika taldea

Ferrarako dukerria (egungo Italia), 1580. Alfontso II.a Ferrarako dukeak lau emakumez osatutako musika taldea osatu zuen.


Giza pandemia zaharrenaren arrastoak Suedian

Besteak beste XIV. mendeko Izurri Beltza eragin zuen Yersinia pestis bakterioaren DNA arrastoak aurkitu dituzte Suedian, Neolitoko hainbat nekazariren hezurretan.


Banaketa bidegabearen arkeologia

Ponpeia, K.o 79. Vesuvio sumendiak botatako errautsek Erromatar Inperioko hiri hartako bizimoduaren xehetasunak gorde zituen, baita desberdinkeria sozial eta ekonomikoen aztarnak ere.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude