Kubako inprobisazioaren, repentismoaren, bultzatzaile handienetako bat da Alexis Díaz Pimienta (Habana, 1966). Inprobisatzaile ez ezik, eragile ere bada, neska-mutilentzako repentismo eskolak sortu baititu uharte guztian. Kuba eta Espainia artean bizi denez, Andaluzian eta Murtzian ere ibilia da hango tradizioak sustatzen. Gainera, unibertsitatera eraman du repentismoa: Poesia Inprobisatuaren Katedra Esperimentalaren zuzendaria eta Dezimaren eta Bertso Inprobisatuaren Zentro Iberoamerikarreko zuzendariordea da. Idatziz ere trebea da, poemak, ipuinak, nobelak eta saiakerak argitaratu ditu.
Munduko Inprobisazioaren V. Topaketen barruan, Bilboko Hika Ateneoan izan zen Alexis Díaz Pimienta, 2017ko azaroan. Oihana Bartra bertsolaria izan zuen kantulagun. Bertsolaritza ondo baino hobeto ezagutzen du Díaz Pimientak eta, jatorri desberdinekoak izan arren, Kubako eta Euskal Herriko tradizioen arteko lotura azpimarratu du.
Nola izan zenuen bertsolaritzaren berri?
Orain dela hogei urte baino gehiago ezagutu nuen eta bertsolari onenekin inprobisatzeko zortea izan dut: Andoni Egaña, Jon Sarasua... Gainera, emakumezko bertsolariekin batera oholtzan egoteak ere motibatu egiten nau. Izan ere, ia kultura guztietan emakumeek egindako repentismoa defizitarioa da oraindik, eta asko poztu nintzen 2009an Maialen Lujanbiok Txapelketa Nagusia irabazi zuenean. Urte hartan bertan, Medellingo (Kolonbia) andrazko trobadore batek irabazi zuen hango lehiaketa lehenengoz eta Kuban ere emakume bat izan genuen irabazle. Une historikoa izan zen.
Euskal Herriko eta Kubako inprobisazioen artean zer alde dago?
Kuban inprobisazioa poesiari oso lotua dago. Metaforak, irudiak... sortzea da inprobisatzailearen helburu garrantzitsu bat. Baina lehiak ere badu lekua, kantukideen arteko elkarrizketak alegia.
Zer ekarriko zenuke Kubatik bertsolaritzara?
Tradizio bakoitzak bere esentzia du. Bertsolaritzak asko aportatzen du munduko ahots inprobisatzaileen kontzertuan. Beharbada, kanpoko beste estilo batzuk entzuten dituzuenean, gure alaitasun eszeniko edo jai-girorako joeraren hutsunea igartzen duzue, baina ez dut uste hori gabezia denik, bertsolaritzak ezaugarri hori ez duela da kontua, besterik gabe. Bertsolaritzan publikoa barrez ikusten dut nik, barnean badarama jai-giro hori, itxurazko seriotasun horren atzean. Diskurtsoaren bidez konplizitate handia sortzen da publikoaren eta bertsolarien artean. Keinuetan ez da oso aberatsa, baina hori ere alde du, beste bide komunikatibo batzuk arakatzen dituelako.
Munduko inprobisazio askotan musika-tresnek laguntzen diote hitzari, Euskal Herrian, ordea, ez. Zuk zeuk ere a capella abestu duzu Hika Ateneoko saioan.
“Bertsolaritzak ez du musikaren beharrik. Musikari handiek baino ez dute aintzat hartzen isiltasunak duen balio musikala”
Bertsolaritzak ez du musikaren beharrik. Nik neure liburuetan maiz aipatzen dut “isiltasunaren musika”, musikari handiek baino ez dute aintzat hartzen isiltasunak duen balio musikala. Idortasun eszeniko horrek egiten du berezi bertsolaritza beste inprobisazio batzuen aldean.
Ona al da repentismoaren osasuna Kuban?
Inoiz baino osasuntsuago dago. Habanako Unibertsitatean repentismoaren inguruko katedra sortu nuen eta, ondoren, repentismo tailerren proiektu nazionala bultzatu nuen. 70 eskola baino gehiago dira. Harrezkero 17 urte joan dira eta pozik nago, orduan hasitakoak gaur arte segitu duelako, eta gero eta haur eta gazte gehiago ari dira. Gero eta neska gehiago ere bai, horretan ahalegin berezia egin izan dut beti.
Zuen lekukoa hartuko duten gazteak badaude, beraz.
Gurea trantsizio belaunaldia da. Klasikoak ezagutu genituen eta zubilana egitea dagokigu. Uste dut hemendik 20 urtera repentismoak izugarrizko loraldia izango duela, orain ere hasi gara horren zantzuak igartzen, Kuban fenomeno kultural sendoa da.
Euskal Herrian bertsolaritzak landa eremutik ingurune urbanora jauzi egin du. Kuban antzera izan da?
Kuban berdin-berdin. Ni neu ere kaletarra naiz, patatak ereiten ere ez dakit! Nire seme-alabetan eta ilobetan ikusten ari naiz nola Kuban neo-repentismo gisako bat agertzen hasi den, inprobisazio urbanoagoa da hori, beste helburu, estetika eta ezaugarri batzuekin, landa eremuko erreferentzietatik urruti. Fenomeno hori leku askotan ari da gertatzen, ez bakarrik Euskal Herrian eta Kuban, baita Puerto Ricon, Panaman edo Argentinan ere.
Inprobisazioa unibertsitatera eraman duzu. Horrek ere eman dio bultzada repentismoari?
“Akademikoak behingoz konturatu behar dira era honetako adierazpide kulturalek duten garrantziaz, aurreiritzirik gabe begira diezaietela”
Akademikoak behingoz konturatu behar dira era honetako adierazpide kulturalek duten garrantziaz, aurreiritzirik gabe begira diezaietela. Jakintzaren fakultateetan lekua egiten badugu eta horrekin gominadunen batengan eragin, ni konforme. Idatzizkoaren kulturan guztiz barneratuta gaudenez, ez gara konturatzen ahozkotasuna esentzia dela, kultura guztien ama, uteroa. Bertsolaritzak edo repentismoak ez du behar akademikoek emandako prestigioa, baina akademikoak beraiek prestigiotzen dira gugana hurbiltzean.
Los Pimienta izeneko proiektu poetiko-musikala ere martxan duzu, nolakoa da?
Proiekturik gertukoena dut, familiakoa delako. Emaztea, seme-alabak, ilobak eta arrebak daude nirekin. Kubako repentismoa agertokira eramatea da gure helburua, antzerkiarekin, poesia idatziarekin eta musikarekin uztartuta. Repentismora hurbiltzeko beste modu bat da, familia barrutik abiatu eta proiekzio eszeniko abangoardistaraino.
Fusio eta esperimentaziorako gogo horretan, Kuba eta Euskal Herria bide berean doazela dirudi.
“Repentismoa eta bertsolaritza dira ahozko inprobisazio tradizionalaren abangoardiak. Ez dira besteak baino hobeak, baina tradizioa XXI. mendera egokitzea ezinbestekoa da”
Kubako repentismoa eta Euskal Herriko bertsolaritza dira ahozko inprobisazio tradizionalaren abangoardiak XXI. mendean. Gainerakoen aurretik doazela esango nuke, beste tradizio batzuek falta duten garapen espezifikoa izan dutelako. Ez dira besteak baino hobeak, baina tradizioa XXI. mendera egokitzea ezinbestekoa da, publiko berrietara heldu eta ateak zabaltzeko. Bertsolaritzan urteak daramatzazue horretan, baita guk Kubako repentismoan ere.
Asko ikasi dugu euskaldunengandik, eta euskaldunek kubatarrongandik. Kontatu didatenez, telebistan bertsolaritza ematearen ideia Kubatik hartu zuten, guk badugu repentismoari buruzko saio bat 60 urte daramatzana etenik gabe emititzen. Repentismoak harreman handia izan du telebistarekin
eta irratiarekin eta, 1990eko hamarkadan bertsolaritzan zebiltzanek, Egañak, Sarasuak, Joxerra Garziak eta abarrek, potentzialitate hori ikusi zuten. Bestetik, Kuban nik bultzatutako repentismo eskolak Euskal Herriko esperientzia ezagutu eta gero jaio ziren. Elkarreragina dago bi herrien artean.
Bertsozalea zen, eta hamarkada luzeetan aritu da bertsoaren plazako zereginetan: epaile eta gai-jartzaile lanetan, saio antolaketetan eta Bertsularien Lagunak elkartearen betebeharretan ere bai. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1967an, eta ohorezko 2014an.
Señora Sariketaren V. edizioa izan da 2025ekoa, benetan berezia: aurtengo bertsolari parte-hartzaileak plazak utziak zituzten andre eta genero disidenteak izan dira. Binaka egin dute plazara itzulera, saioetarako giro goxo eta xamurra lagun.
Hamahiru urtean lehen aldiz, finalaren kokagunea aldatu du txapelketak, arrazoi koiunturalak medio: Bilbao Arenatik Casillara. Azken bi txapelketetako txapeldunak, Nerea Ibarzabalek, ez du parte hartuko aurtengo edizioan.
Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. 12 bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara.
Hamabi bertsoko sorta dotorea jarri du pilotariak, galtzeari eta irabazteari buruz. Inspirazioa 2024an Larrun aldizkarirako egindako mahai-inguruak piztu zion, Jokin Altunarekin gai horri buruz aritu baitzen gogoetan. Bertso sorta musikatuta entzun daiteke Bertso Ikasgela... [+]
Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]
Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]
Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.
Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.