Aitor Bizkarrak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa

  • Urdulizko Kultur Etxean jokatu da txapelketako lehenengo saioa. Finalaurrekoetarako sailkatu da Bizkarra. Datorren larunbatean jokatuko da lehenengo faseko bigarren saioa, Lekeition.
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko irailaren 29an - 12:12
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Igandean hasi da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: gaur jokatu da bertako lehenengo faseko lehenengo saioa, Urdulizko Kultur Etxean. Saioa hasterako sarrera guztiak agortu dira.

Saioko sei protagonistak hauek izan dira:

Lan puntuagarriak amaituta, Aitor Bizkarra Ruiz izan da garaile, 518.5 punturekin. Beraz, zuzenean pasatuko da Zeanuriko finalaurrekora, urriaren 26an. Honela geratu dira saioko puntuazioak:

  • Aitor Bizkarra Ruiz_________________ 518.5
  • Izaro Bilbao Arostegi_______________451
  • Mikel Retolaza Etxebarria___________447
  • Koldo Gezuraga Seijido_____________446.5
  • Garazi Navarro Ugarteburu__________445
  • Garikoitz Sarriugarte Onaindia_______411.5

Saioan Beñat Vidal Gurrutxaga egin ditu gai-jartzaile beharrak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Eguneraketa berriak daude