Mungiako Olalde aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko hirugarren saioa. Saioa irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da Mendiburu.
Mungiako aretoa bertsozalez lepo egon da. Honako sei bertsolari hauek aritu dira areto beteari kantatzen:
Ander Ucelay Aristi
Imanol Uria Albizuri
Josune Aramendi Perez
Maite Sarasola Isazelaia
Peru Vidal Gurrutxaga
Unai Mendiburu Valor
Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Unai Mendiburu izan da puntu gehien batu dituena: 464 puntu. Beraz, Abadiñoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 2an jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:
Unai Mendiburu Valor_________________ 464
Imanol Uria Albizuri__________________458
Maite Sarasola Isazelaia_______________458
Josune Aramendi Perez_______________425.5
Ander Ucelay Aristi__________________418.5
Peru Vidal Gurrutxaga________________417.5
Jon Amezaga Fernandezek egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itxaro Juaristi Olaetxea egon da.