Goizeko 11:30ak. 13 gazteak oholtzarako bidea egin dute txalo artean. Bidea zabaltzen Ekhiñe Zapiain Arlegi eta Josu Txoperena Iribarren, biak eskuz esku aritu dira aurkezten eta gaiak jartzen. Ez dira izan gaur izan dituzten bidelagun bakarrak, Oihana Arana Cardenalek eta Saioa Alkaiza Guallarrek harrera egiteaz gain, ganbaran zaindari izan dituzte eta.
Arantzako frontoian hartu dute aterpe bertsozale eta bertsolariek; jendetza bildu da. Hogeita bira iristeko inolako behar eta nahirik gabe, tanto ederrak uzteko gaitasuna erakutsi dute gazteek hasierako agurretatik hasita. Gozatzera etortzeko gogoa azpimarratu dute askok, baita, bertsoak horixe ematen dietela: gozamena. Disfrutatzeko gogoz ekin diote saio puntuagarriari.
Zozketak hala erabakita, ondorengo hurrenkeran eseri dira bertsolariak: Kattin Madariaga Apaolaza, Goizane Etcheverry Lopete, Enara Gallastegi Barrenetxea, Jokin Onaindia Elexpuru, Suhar Gesala Egiguren, Nahia Etcheverry Lopete, Amaiur Aizpuru Eskisabel, Egiar Otegi Torres, Kattalin Lizarraga Mendia, Unax Aizpurua Ibargarai, Leina Alkhat Larrandaburu, Ekhi Zuluaga Intxaurbe eta June Asastegi Unzaga.
Saioaren lehen atalean, binaka aritu dira. Lehendabizi, gaia emanda, bina bertso abestu dituzte zortziko handian; eta, jarraian, bina bertso zortziko txikian. Elkarrizketa jostari eta ondo josiak izan dituzte, eta rol anitz gorpuztu dituzte: gelakideak izan dira, guraso bananduen seme-alabak, aitatxi eta amatxi, herri txiki bateko bi biztanle... Erritmo bizian, arin eta fresko, aritu dira kantuan.
Bigarren atala ere antzera joan da. Oraingoan baina, lehen sei sailkatuak aritu dira kantuan, oholtzan guztiak elkarri entzuten eta babesten egon diren arren: Egiar Otegi Torres, Kattalin Lizarraga Mendia, Kattin Madariaga Apaolaza, Nahia Etcheverry Lopete, Suhar Gesala Egiguren eta Unax Aizpurua Ibargarai. Banaka aritu dira atal honetan. Lehendabizi, lehen puntua emanda, bertso bat osatu behar izan dute zortziko txikian; gero, gaia emanda, bertso bat osatu dute, gehienez, bost puntuko neurrian. Isiltzen dutenari, lortutako ametsari, sufrimenduari, zurrumurruari, egunerokoan idatzitakoari eta bizilagunaren oihuari kantatu diete, besteak beste.
Bertsolariek beren lanak eginda, epaileen lanaren zain egotea egokitu da. Epaile lanetan Aitor Jimenez Tolosana, Ainhoa Sarasua Laskarai, Beñat Romero Maguregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Unai Muniain Caballero aritu dira. Idazkari lanetan Ixiar Eizagirre Kerejeta aritu da, eta honek entregatu die akta aurkezleei. 2025eko Euskal Herriko Eskolarteko txapeldunaren izena esan dute: Unax Aizpurua Ibagarai. Saioa Alkaiza Guallarrek jantzio dio txapela. Eskolartekoan aritutakoa da Alkaiza. Txapeldunordea Nahia Etcheverry Lopepe izan da.
Bertsotan aritutako guztiek jaso dute saria: Esti Martinezen 'Animalia domestikoak' liburua, BBT25, NBT25 eta Xilabarako sarrera bana eta Ahots Bat Sormen Egonaldirako partaidetza. Sariak banatzen, Alkaizaz gain, Aroa Arrizubieta Barredo, Elixabet Etxandi Goienetxe, Manolo Arozena Mitxelena, Nekane Artola Labordeta eta Onintza Enbeita Maguregi aritu dira.
Ikastolen Elkartearekin elkarlanean antolatzen den XXXVII. Eskolartekoa izan da gaurkoa. Elkarlana eta elkargunea giltzarri baitira txapelketa honetan, eta transmisiorako gako: elkar ezagutu, elkar eragin, elkarri igurtzi eta elkarrekin aritu. Ekaitz perfektu" gisa definitu zuen Paula Amilburuk Argian V. Señora Sariketako finala. Asteburu honetan ez dira señorak bildu, gazteak baizik, baina ekaitzetik ihes egiteko plan perfektua izan da Eskolartekoa. Lainotuta esnatu da Arantza ingurua, eta eguraldiak bart egindakoen inguruko elkarrizketek berehala utzi diote trending topic izateari. Ez da euri jasarik izan goizean, etengabeko bertso xirimiria baizik. Ederra joan da.
Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]
“Urrats kuantitatibo eta kualitatiboa” eman du antolakuntzak, finala lekuz aldatuko du, inoizko finalik “handiena” egiteko. Zortzi saiok osatuko dute txapelketa. Sarrerak udazkenean jarriko dituzte salgai.
Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.
Bertsozalea zen, eta hamarkada luzeetan aritu da bertsoaren plazako zereginetan: epaile eta gai-jartzaile lanetan, saio antolaketetan eta Bertsularien Lagunak elkartearen betebeharretan ere bai. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1967an, eta ohorezko 2014an.
Señora Sariketaren V. edizioa izan da 2025ekoa, benetan berezia: aurtengo bertsolari parte-hartzaileak plazak utziak zituzten andre eta genero disidenteak izan dira. Binaka egin dute plazara itzulera, saioetarako giro goxo eta xamurra lagun.
Hamahiru urtean lehen aldiz, finalaren kokagunea aldatu du txapelketak, arrazoi koiunturalak medio: Bilbao Arenatik Casillara. Azken bi txapelketetako txapeldunak, Nerea Ibarzabalek, ez du parte hartuko aurtengo edizioan.
Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. 12 bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara.
Hamabi bertsoko sorta dotorea jarri du pilotariak, galtzeari eta irabazteari buruz. Inspirazioa 2024an Larrun aldizkarirako egindako mahai-inguruak piztu zion, Jokin Altunarekin gai horri buruz aritu baitzen gogoetan. Bertso sorta musikatuta entzun daiteke Bertso Ikasgela... [+]
Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]
Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]
Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.