Lekeitioko Ikusgarri zineman izan du zita gaur Bizkaiko Bertsolari Txapelketak. Areto bete zale izan da gaurkoan bertsolariei adi. Sei bertsolari hauek aritu dira gaurkoan:
Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Txaber Altubek izan da puntu gehien batu dituena: 480 puntu. Beraz, Abadiñoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 2an jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak
Idoia Anzonandia Kareaga egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.
Bihar jokatuko da hurrengo saioa, Mungian. Sarrerak, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai; baita bihar Mungiako Olalde aretoko txarteldegian saioaren aurretik, aurretik agortu ez badira.