Markos Zapiainen Zenbait terrorista (Txalaparta, 2003) lanean aipatzen zen behin baino gehiagotan: Oraingo gazte eroak (Enbolike, Irun, 1998). Ez Espainolak eta euskaldunak, ez Demokratak eta biolentoak, ez Joxe Azurmendiren bibliografian nabarmendu diren gainerako izenburuak. Oraingo gazte eroak, gauza interesgarriak esateko gainera: “Beharbada Kronos ez da Goyak pintatu duen agure zahar terriblea, umeak jaten, eta bai gazte harro bat agure zahar gaixoak jaten?”, 1955-1965 bueltako gazteek gurean ekarri zuten haustura ilustratzeko. Behin galdetu ahal izan nion Zapiaini, Azurmendiren liburuaz baino, Joxan Elosegirekin batera sortu zuten Enbolike desagertu hartaz: “Euskarazko saiakera eta gogoeta sustatzea zuen helburu. Xoxari ordea ez genion merezi adinako garrantzirik eman eta hondoratu ginen”.
Emaitza bakar, beraz, Azurmendiren liburua, zeinak Gogoetak ETAren sorrera inguruko kultur giroaz eta gaurkoaz daukan azpititulutzat. Liburua berez hitzaurre bat zen –Nemesio Etxanizen gutunketaren bilduma ireki behar zuena–, “han eta hemen zerbait osatu eta luzatua”. Igartzen zaio hitzaurre zela, ez da erabat garbitu: “Irakurleak laster irakurriko ditu” dio, baina gero ezin irakurri eskutitz trukea. Ez da hil ala bizikoa: testua dugu, bere horretan, irakurlearen jakin-mina asetzeko modukoa. 1955-1965 bueltako garai haren erradiografia zehatz-zehatza delako batez ere –”Batzuetan pentsatzen dut (...) gure arazoa belaunaldi bakarrean lau mende eta hiruzpalau iraultza batera bizi behar izatea dela”–; halaber gurea Europa mailan eztabaidagai zenarekin elkarrizketan jartzen duelako –“Moderniak gure artean erakusten zuen aurpegi –eta arima– erreakzionarioaren aurka izan da, zeren aurka altxatu den gazteria Euskal Herrian ere”–; eta hori erreferentziazko autoreak aipatuz egiten delako –“Merleau-Pontyk asko inpresionatu zuen Rikardo Arregi”–.
ETAren sorrera inguruko kultur giroaz, orduan, bai, gaurkoaz aldiz ez da hainbeste luzatzen: “60. urteetara ari gara itzultzen berriro, nik uste. Dena da diferentea, eta dena antzekoa. Establishment kontzientzia on osoaren jabe ikaratu batek, berriz ere gazteria ero bat ezin du ulertu”. Gure esku geratzen da, hartara, 1960ko hamarkadakoa zenbateraino den, ez bakarrik XX. mende bukaerakoa, berdin egungo egoeraren antzekoa. Azurmendiren “Zer ari zaigu gertatzen?” galderak, gaur, jarraitzen du izaten erabat pertinentea. Halere, filosofoaren nahikaritik ez ote gauden sobera urrun oraindik: “Guk ez dugu denok berdin pentsatu, berdin ibili nahi. Euskal Herriak artxipelago bat izaten jarrai dezala nahi genuke, mila unibertso txiki diferente, baina edonondik edonora joatea libre –libre itsasoa–, eta irlen artean dialogoa beti bizi-bizi”.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]