Ituna edo hitzarmena behar zuen, baina hiztegiaren kontra ere eutsi egin diot hitzari, bide bat egina duelako gurean: baditugu ikastetxe kontzertatuak, baita euskaltegiak edo ospitaleak ere. Beste hamaika ekimen ditugu hitzarmen bidez funtzionatzen dutenak, baina ez da gauza bera. Nolabait esateko, kontzertazioak iraun egiten du, hitzarmenak tarteka erori egiten dira.

Bi kasuetan funtzio soziala duten ekimenez ari gara, gehienetan gizartetik sortuak, eta erakunde publikoen dirua jasotzen dute bere jardueraren funtzio soziala mantendu eta garatu dezaten.

Europan ezohikoa den tamainan daukagu Euskal Herrian gizarte ekimena, eta hori kapital soziala da, aberastasuna. Parean daude erakunde publikoen ahalmena eta baliabideak. Biak ondo uztartu direnean lortu ditugu emaitza bikainak. Eta biak uztartuta lortuko ditugu aurrerantzean ere. Alegia, kontzertazioa sakontzeko eta hedatzeko bideak aurkitzea komeni zaigu.

Lehenik eta behin, lankidetzarako konfiantza areagotu beharra dago; oraindik bada zer hobetua esparru askotan. Bigarren, uztarriaren kalitate juridikoa gorenera eraman behar da; errazegi ezartzen zaizkio lankidetza publiko-sozialari helegiteak edo susmoak. Azkenik, ikuspegiak adostu behar dira erakunde publiko eta gizarte ekimenaren artean, bigarrenaren jarduerak bete dezan bere funtzio soziala, eta bi aldeen artean osagarritasunik handiena egon dadin.

Aplika dezagun goian esandakoa euskal komunikazioaren esparrura. Badago zati bat publikoa –EITBren “euskal” atala– eta bigarren bat diru laguntzak jasotzen dituena, euskararen sustapenean duen eraginagatik. Esparru horretan badaude 1.000 profesionaletik gora, baina kostata lortzen da arrakasta –hau da, eragin indartsua–noizean behin, han edo hemen.

Gainera, euskal hedabideak murgilduta daude komunikazio orokorraren bilakaera azkar eta kontrolik gabean. Galderak pilatu egiten dira: iraungo du egungo telebista ereduak ala mila pantailetan zatikatuko da? Egongo da egunkaririk paperean etorkizun hurbilean ala egunerekoa osorik doa internetera?

Demagun gurean adosten dela hamar urte barrurako ikuspegi bat, telebista publikoaren eta prentsa idatziaren etorkizuna barne; zehazten dela funtzio sozial bat hainbat helbururekin lotua –hizkuntza eta genero berdintasuna, bizkidetza...–, eta demagun, kontzertatzen dela hainbat egituraren arteko artikulazioa lankidetzan jarduteko, eta adostutako funtzio sozialari dagokion finantzazio partekatua eta egonkorra. Orain baino hobeto genbiltzake, edo?

Orduan, zergatik dago antzeko zerbait oso garatua –esaterako– euskaltegietan eta  komunikabideetan ameskeria dirudi?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude