Suntsipenarekin batera, jogurta

Mór Than (1828–1899) margolariaren ‘Atilaren festa’ lana. Atilaren garaikide Prisko historialariak deskribatutakoa mihisean jaso zuen pintore hungariarrak. Prisko traziarrak hunoen erregearen berri eman zuen, baita hunoen ohitura eta ospakizunena ere, bai
Mór Than (1828–1899) margolariaren ‘Atilaren festa’ lana. Atilaren garaikide Prisko historialariak deskribatutakoa mihisean jaso zuen pintore hungariarrak. Prisko traziarrak hunoen erregearen berri eman zuen, baita hunoen ohitura eta ospakizunena ere, baina ez zuen zehaztu ospakizun horietan jogurta jaten zuten ala ez.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Danubio, 432. Hunoek, Roa erregea buru, ibaia zeharkatu zuten. Urte batzuk geroago, Atila errege zutela, 451. urtean, Galian sartu ziren eta, handik urtebetera, Erromaraino ere iritsi ziren. Asiako herri nomada hondamenaren eta basakeriaren sinonimo izan da beti; Atilaren zaldia igarotzen zen tokietan belarra berriro hazten ez zela dio esamolde ezagunak. Baina Atilak ez zuen beti anker jokatu eta behin baino gehiagotan diplomazialari trebea ere bazela erakutsi zuen. Barbaro krudelaren ospea erregeak berak sustatu zuen, hain zuzen, negoziazioetan konfrontazio zuzena saihesteko erabil zezakeelako. Gerra psikologikoa ere baliatzen zuen, beraz.

Hala, hunoek ez zuten suntsipen soila ekarri Europara. Konkistatzen zituzten herriengandik erabilgarriak iruditzen zitzaizkien ohiturak bereganatzen zituzten eta gero, lurralde berrietara  joaten zirenean, han zabaltzen zituzten ohitura horiek. Horixe gertatu zen, adibidez, jogurtarekin. Jogurta ez zuten hunoek asmatu; jakiak Turkian edo Bulgarian du jatorria –bulgarierazko jaurt hitzetik hartu zuen izena–, baina hunoek ezagutarazi zuten Europa mendebaldean.

Hunoen kulturak oso lotura estua zuen zaldiekin; zaldia eta zalduna bat ziren, unitate bakarra osatzen zuten. Eta horretaz baliatu ziren jogurta ekoizteko ere. Behiak eta ardiak jetzi, esnea egosi eta zahagietan biltzen zuten. Zahagiek forma berezia zuten, zaldunek zela azpian eraman ahal zitzaten. Joan-etorri luzeetan eta guduetan ibili ondoren, zaldiaren eta zaldunaren berotasunean eta zahagiaren larruak lagunduta, bakterio azidoak ugaltzen ziren eta esnea hartzitu egiten zen. Ipurdi azpian epeldutako jogurta zuzenean zahagietatik hartu ohi zuten, intxaur edo arbendola birrinduz lagunduta.

Irudizko adieran, hunoen zaldiek belarra berriro ez haztea eragiten zuten, baina, literalki, esnea hartzitu eta jogurta ekoizten zuten.


Irakurri gehiago: Historia
Historia kanalean gehiago
2026ko abuztuaren 4
Basauriko Hamaikak
Abortuaren jazarpena, epaitua

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...