Bi kantu zirraragarri

Bi kantu entzun daitezke Joseba Irazoki eta Lagunak taldeak Madrilgo Acuarela diskoetxearekin kaleratu duen binilozko singlean. Biak oso onak, zirraragarriak.

Rock, folk, blues eta psikodelia aireak suma daitezke kantuetan, doinu iradokitzaileak. Moldaketak eta apainketak oso landuak eta oso ongi eginak daude. Ukituak, xehetasunak eta zarata txikiak nonahi ageri dira, baina denak beren tokian ongi kokatuak daude.

Irudipena kantua bizia eta indartsua da, erritmo zoro samarra du, eta doinu errepikakorrak dira bere ardatz nagusia. Udaberriko eguzki, berriz, lasaiagoa da, eta doinu ederrez eta gazi-gozoez osatua dago.

Irudipena kantuaren hitzak Xabier Gantzarainen testu batean oinarrituta daude (“Batere mundurik gabe ernatzen da egunero gizaki mundurik gabea, asmatu egin behar du egunero bizitzeko moduko mundu bat”) eta Udaberriko eguzki kantuarenak Beñardo Goietxek idatzi ditu (“Udaberriko eguzki fereka gaitzazu, zainduta edo zaindu gabe, denok zorigaitz arrisku, gaitz galdu edo ezbehar batek utz gaitzake aditzeke ku-ku”).

Joseba Irazoki (ahotsa eta gitarra), Felix Buff (bateria), Jaime Nieto (baxua), Ager Insunza (gitarra, pedalsteel-a eta biolina), Iban Urizar (klarinetea eta teklatuak) eta Ibai Gogortza (saxofoia) aritu dira grabazio saioetan Iñigo Irazoki eta Jon Agirrezabalaga teknikariekin; Jonan Ordorika masterizazioaz arduratu da, Nerea Serrano diseinuaz, eta Maddi Irazokik azaleko marrazkia egin du. Denen artean lana oso ongi burutu dute.

Joseba artista da, musikari eta musikagile aparta, eta bere lagunak musikari bikainak. Oso ongi sinkronizatutako orkestra txiki bat dira. Single bat plazaratu dute, lan laburra, baina oso polita. Atsegin handiz entzuten ari naiz. Egunotan jendaurreko emanaldietan aurkezten ari dira. Besteak beste, Gorlizen abuztuaren 4an joko dute eta Bilbon abuztuaren 24an.

Joseba Irazoki eta Lagunak / Joseba Irazoki eta Lagunak / Acuarela, 2016

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2016ko uztailaren 10a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


Eguneraketa berriak daude