Oso gauza serioa

Bainaren belaunaldiaz ari dela, hauxe dio Beñat Sarasolak: “Ez zuten inolako beldurrik edo lotsarik nahi zutena idazteko”. Orain ez bezala, kontsentsu denen aurrean bainak jartzeko prest zeudela, alegia. “Askatasun handia sumatzen dut testu haietan. Nahi dutenaz idazten dute, eta nahi duten tonuan”. Ubera hori hartuta esango nuke dagoela idatzita Kadrila alegera festan da. Delako balazta, miramendu, errespeturik gabea. Guztiz askea. Eta aipatuko dugu, bistan da, egilea. Baina, liburuan bertan ohartarazten zaigun gisan, “ez galda nor den errailea, baina errana har ongi gogoan”.

Errana, beraz, zertan den: “Kadrila alegerak egun hautan egin gogoeta zoin burutazio”. Hizkera samurragora ekarriz: broma handi bat. Biltzen direlako Tartas, Gazteluzar, Harizmendi eta abarrekoak, Bertrand de Etxauz apezpikua bera. Kadrila osoa, alegia –edo ia: “Aita Larramendi ez zen izan gonbidatua”–. Eta biltzen direlako orriotan ustez horiek guztiek idatzitako permisioniak, irakhurtzaileari oharrak, ipuin, poema, sermoi, berriketa eta abarrekoak. Denak ere aski falozentrikoak –ez bakarrik irudiak; eder askoak horietarik gehienak–. Batzu-batzuk puskaz androzentrikoak: “Jinkoaren semiak, jujamendu emanen du faborable senarraren alde, emaztiaren kontra”. Emakumea, alegia, ez dela Etxepareren Emazteen fabore hartakoa bezalakoa: “Gizona eta emaztekia gudukan, liskarran, disputan, erreiertan bizi dira, gizona sortuz gero mundu hontan”. Baina, alea bihitik bereizita –“ene izkiributarik azal eta kanpoko den oro, bazter eginik soizu barrenagorat”–, liburua da benetan barre emangarria. Mongongo Dassantza agertzen da, esaterako, “enitxetan ekhartzen duela bere belhar eta onddo hautuenetarik”. Auskalo orriok ere izan diren horien eraginpean idatziak.

Ikusirik nor den izkribatzailea (Jusef Urruty-Borde), nor den irudigilea (Enry Kapondes Spondanus), ez da erabat okerra ondorioztatzea liburuaren egilea dela Jose Enrike Urrutia Capeau. Edo egile nagusia, liburuan zehar agertzen baita, marrazkitua behintzat, kadrila bera. Ez zehazki Bainaren belaunaldikoa –nahiz Pott taldearen bueltan ibili zen, adibidez, Capeau–, baina bai akaso garaiaren izpiritua arnasten duena. Liburua 1979an argitaratu omen zen, nahiz hemen darabilgun bertsioa den 1988koa. Idazle partikularra Capeau. Haren idazkera du seinale. “Idazteko zaletasuna hizkuntzatik etorri zait, ez neurri berean literaturatik beretik”. “Neuk ere nahi dut Borgesek bezala egin...”, ez. “Nire kasuan hizkuntza izan da. Han eta hemen ikasitako moldeak nahastea-eta. Jolas hori”. Jolasa, beraz. Broma handi bat, esana dugu. Eta broma handi guztiak bezala, oso gauza serioa.

Kadrila alegera festan da

Idazlea: Jusef Urruty-Borde

Argitaletxea: Pamiela, 1988

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2016ko maiatzaren 29a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude