Zinkan bero

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Muguruzak kantatu zuen: “Zinkaz ari diren gazte horiek ez dute hotzik sentitzen”. Ulertzen dut erranahia, baina Mauleko Zinka ostatura neguan sartu denak badaki hotza sentitzen dutela, eta hezurretaraino gainera!

Hotza udan ere senti daiteke urte batzuetan. Borondate onenarekin egitaraua prestatu eta gero, Mauleko bestak triste atera, jenderik ez, dirurik ez, eta urteko gastuak ziurtatzeko zailtasunak... hotza.

Kolektiboak kartsuki abiatu ohi dira antolatzaile lanak egitera, baina urteak joan eta haiek ere hozten dira, edo sinpleki akitzen, lekukoa beste talde bati emanez. Izan dira ere gaualdi hotzak, baina non ez?

Gehien hoztu nauena azken berria da. Zinkaz ari diren gazteek jakinarazi dute pertsona batzuk gauez sartu zirela ostatuan, ateak bortxatuz. Diru bila joan baziren haiek ere ederki hoztuko ziren han barnean. Besterik nahi bazuten, ulergaitza da. Karrika bereko beste ostatu batean sartu ziren beste ezezagun batzuk duela aspaldi. Zergatik eskuzabalenak eta pobreenak ebatsi nahi dira?

Antolatzaileek berek, erantzun ederrena eman zuten sare sozialetan: “Bortak denentzat zabalik dira, ez dira bortxatu behar”.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude