Turroia eta lastoa

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Loteria saltzailearen hitzak, urtero zenbaki bera erosten duenaren argazkia; pasa orria, erosketak eta deskontuak; itxi egunkaria.  Telebistan krisi garai hauetan gabon afari eta dekorazio eder baterako gomendioak; aldatu katea, turroiaren iragarkia; itzali telebista. Irratian Eguberriak kanpoan pasatuko dituenaren hitzak, bata Alemanian, bestea Txinan eta azkena Kanadan; itzali irratia.

Ez dira oraindik egun seinalatu horiek baina zenbait komunikabidek izango dituzten hizketa gaiak aurreikusi ditzaket. “Ez daukagu zertaz hitz egin”, eta beraz, betiko kontuak errepikatuko dituzte. Guri interesatzen zaizkigulako kontatzen dizkigute edo hainbeste aldiz aipatuta azkenik interesatzen zaizkigulako?

Merkatuaren eta sistemaren logika jarraituz, urteko egun eta ordu guztietan zer kontatuko zaigun erabakita daukagu aldez aurretik eta horrek gugan guztiongan duen eragina ikaragarria da (irakur agenda-settingaz).

Horren aurrean gure kabuz egin beharko dugu aurrera edo hilko gara. Hil ideiez, grinez, ametsez, etorkizunez eta iraganez. Gure baliabideak ezagutu eta erabili behar ditugu, baina ez sakralizatu. Ikus dezagun gure begian dugun lastoa, atera dezagun eta Argiago jarraituko dugu bidea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Bulkadetatik, ezinbestean

Bi gai mahai gainean, ezinbestean.Batetik, CAF eta Palestina. Bestetik, PSOEren bueltako ustelkeria sarea. Nondik hasi eta non bukatu ere ez dakit, bulkadez betetako artikulua izango dela jakinda. 

Nazio Batuen Erakundeak 40 enpresa salatu ditu, CAF tartean, eta Gazako... [+]


2025-07-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Jimenez Escudero

1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]


Teknologia
Bitxoak

Palentziako amama oso emakume soila zen hitzetan. Bazituen zenbait hitz dena adierazteko balio zutenak, tartean bitxo hitza: berba horren baitan kabitzen ziren zomorroa, behia, txakurra... eta batzuetan baita gizakia ere. Bitxoek auzokide latzak dituzte gizakiongan, ez baikara... [+]


2025-07-09 | Jon Alonso
Nobelak idazteko artea

Atzo jakin dut euskal prentsatik Jean Reno aktoreak lehen nobela idatzi duela. Berri hori euskaraz jasotzeak munduko hiritar edo paleto global bihurtzen ote nauen oso ongi jakin gabe, nobelak idazteko arteaz egin dut gogoeta.

Tokitan dago “nobelaren heriotza”... [+]


2025-07-09 | Itxaro Borda
“Azpian lur hotza”

Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]


2025-07-09 | Hiruki Larroxa
Ikastetxean, taldearen jakituria

Ikastetxeetako ikasgelak, tamalez, espazio gatazkatsuak izaten dira askotan eta, gatazka gehienetan gertatzen den moduan, emozio intentsuak eta minak izaten dira. 2022an, ikastetxeetan aritzen diren beste eragile batzuekin batera, azken urteetan ikasgela askotan bizirik dagoen... [+]


2025-07-09 | Bea Salaberri
Ederki galdua

Nunquam polluta dio Baionako lemak, erran nahi baitu "sekulan zikindu gabea" edo "sekulan hartu gabea", eta erreferentzia egiten die inbasio saiakera historikoei, espainiarrengandiko, frantsesengandiko eta ingelesengandiko saiakerak ez omen baitziren... [+]


Europako ongizate estatua gainbeheran?

Europako ongizate estatuak munduan zehar izugarrizko miresmena izan du herritar xeheen artean, ez hainbeste enpresari eta agintarien gehiengoan. Izan ere, miresmen hori areagotu egiten zitzaigun iparraldeko herrialdeetatik pasatzen baginen, izan lan bat egin behar bazenuen edo... [+]


“Ezin dugu kikildu fatxerioaren aurrean. Ez dira pasako!”

Sei urte, sei urte luze, pasa dira Ciudadanos alderdi politikoak bere mitina egin zuenetik gure herrian. Bere mitina apirilaren 14an, errepublikaren egunean, eta inongo ordezkaritzarik ez duen herri eta lurralde batean. Ohituak gaude horrelako probokazioekin, baina egia da... [+]


2025-07-03 | Maialen Arteaga
Ameslari handien kondena

Ikasturte hau, zalantzarik gabe, ekitaldi handien ikasturtea izan da. Horrek hainbat hausnarketa eragin ditu kalean, eragile sozialetan zein sareetan. Eragin baino gehiago, azaleratu; egon bazeudelako lehenago ere. Esan beharrik ez dago: aisialdia ez da erantzukizun politikotik... [+]


2025-07-03 | Tere Maldonado
Adiskidetasuna, hausnarketa egiteke

Lagunen arteko erlazioak fluidoen fisikaren pean daude, amodio erlazioak baino gehiago, Zygmunt Bauman gorabehera. Ez du gura esan amodio harremanak, egun, solidoak direnik. Likuadora-ren soziologoak saiakera gomendagarria idatzi zuen horretaz, Maitasun likidoa, azpitituluz Giza... [+]


2025-07-03 | Ximun Fuchs
Etorkizuna gibelean da

Maiatzean Korsikan egon nintzen topaketa batean, hezkuntza artistikoa eta hizkuntzen irakaskuntza aipagai, gure antzerki taldean hezkuntza eta antzerkia anai-arreba bikiak baitira ekinean. Ikastaroan, luzaz mintzatu ginen linguista batekin, etorkinei frantsesa eta ingelesa... [+]


Teknologia
Isileko itzultzaileak

Pasa den astean kontabilitatea egiteko software libreko programa instalatu nuen ordenagailuan. Ez dakit lurralde guztietan berdin izango den, baina Bizkaian jarduera ekonomiko bat garatzen dugunok Batuz atarian egin behar ditugu fakturak. Batuz ataria ondo dago, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude