Azken urteotako lanaren emaitza da Atx!, Unai de la Iglesiak eta Ibon Rodriguezek osatzen duten Eten bikotearen bosgarren lan luzea. Grabazioan Unaik bateria jo eta abestu egin du, eta Ibonek gitarra jo, abestu eta grabazioa eta aurre-nahasketak egin ditu. Beste bi lagunek parte hartu dute egitasmoan: Tzesne musikariak ekoizpena egin du eta Jon Martin marrazkilaria diseinu lanez arduratu da.
13 abesti frenetiko entzun daitezke 27 minutuan. Hardcore pieza gordinak eta bortitzak, energia erauntsiak, zaratak, giro iradokitzaileak, une bitxiak, bateria kolpe eroak, errepikapenak, esperimentazioa, inprobisazioa, oihuak eta ohiko kantuen eskema jakinen suntsiketa saioak. Nolabait esateko, ez dira edonon entzun daitezkeen doinu arruntak. Musika baino gehiago jarrera bat da, adierazteko modu bat. txATXuaren kalejira kantuan, esaterako, “Ez zara inoiz sentitu arrotz zure etxean bertan? Ez ote zara zeu izango sobera dagoena?”, diote. “Non daude zure printzipioak? Begiratu zure zapaten zolan”, mATXiruloaren ATXimurra kantuan. “Ez salatu, izan zintzo!”, txintxoaren mehATXua kantuan. “Zure izerdia politikoa da, zure taupadak politikoak dira, zure ohea politikoa da, zure algarak politikoak dira, zure malkoak politikoak dira, zure musika politikoa da”, AT kantuan. “Zure jantziak politikoak dira, zure mozorroa politikoa da, zure ametsak politikoak dira, zure etxea politikoa da”, X! kantuan.
Atx! lan ederra da, biribila, artelan bat, doinuz, hitzez eta irudiz ongi landua eta osatua. Binilozko euskarrian eta CD moduan eskura daiteke. Binilozko aleak eskuz belztu eta serigrafiatu dituzte. Halaber, doan deskarga daiteke nola artoartian.org hala etentaldea.net web helbideetan, herriko(p)ia lizentziapean.
1998an Nerbioi ibaiaren ezkerraldean, Bizkaian, sortu zen Eten taldea. Bi kide dira gaur egun, zenbait urtetan hirukote bezala jo ostean. Le Noise, Manett, Mursego, Xabier Montoia, Cordura, Vinagre, The Extended Plays eta beste hainbat taldetan ere aritu izan dira Unai eta Ibon. Etenen jendaurreko emanaldietan bateria, gitarra, tronpeta eta bestelako musika tresnak erabiltzen dituzte.
Beren piezek dardarazi egiten naute, bizkortu, suspertu, eta oso gustura entzuten ditut. Azken aldian, gehien harritu nauen lana da Atx!. Haize freskoa nire belarrientzat.
Eten / Arto Artian, 2015
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Kooperatibismo bat komunitateari begira UEUko topaketek, komunitatea ahaldundu eta lurraldeetako beharrei erantzuteko tresna direla gogorarazi ziguten. Halaxe da, bai, baina ekaina ez da kooperatibetan idealizaziorako garai egokiena, ez behintzat kooperatibetako kudeaketa... [+]
Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]
2016. urtean Ping elkarteak urtero Nantesen antolatzen duen Summer Lab-ean izan nintzen. Gurean ere halakorik badugu, adibidez uztaileko lehen astean Tabakalerako Medialabean ematen dena.
Nanteseko Summer Lab-ean OSHW (Open Source Hardware / Kode Irekiko Hardwarea) inguruan,... [+]
Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]
Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]
Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]
“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]
Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.
Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]
Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]
Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.
Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01). Hemen... [+]
Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]
Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]