Badator martxa

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Martxan eta dantzan ibili gara uda guztian zehar, jai batetik bestera, batean buru-berokiak jarrita, bestean jaietako alkandora jantzita eta hurrengoan zapi koloretsu eta txilibitua hartuta. Jaiak bizi izan ditugu, batzuetan pixka bat sufritu, eta hementxe gaude, irailean, errutinara berriz moldatzen ahalegintzen.

Baina martxa ez da amaitu, martxa heltzear da. Martxoaren 6an hasi zuen bere bidea Kurdistanen, eta Euskal Herrira helduko da hil amaieran. Kurdistanen jai giroan hasi genuen martxa, pozarren ginen haiekin batera Emakumeen Mundu Martxa ospatzen. Irailaren 28tik urriaren 4 arte gure herriko txokoetan furgoneta more bat geldituko da eta Martxak sortzen duen zirrarak errazagoa egingo du gure kurtso hasierako igoera maldatsua.

Pentsa ezazue, munduko hainbat txokotatik Euskal Herrira begira egongo dira eta emakumeen eskubideak aldarrikatuz egingo dugun ekintza guzti horietan haien indar eta ondare guztiarekin egingo dugula aurrera, gure alea jarriz ondorengoentzako. Zer ederrago kurtsoa hasteko? Badator Martxa.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude