Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.
Ez zait egungo futbol modernoa gustatzen; ulergaitza egiten zait futbola bilakatu den negozioa (mugitzen dituen milaka milioiak, ordainpeko telebisten nagusitasuna…). Dena gero eta monetarizatuagoa, gero eta sentimendu gutxiagokoa.
Futbolzale amorratua izandakoa naiz, baina azken aldian Reala soilik segitzen dut, txikitatik barru-barrutik sentitzen dudalako. Eta ondorioz, izugarri gozatu dut Imanolek taldearen gidaritza hartu zuenetik.
Azken sei urteotako bere datuak, lorpenak eta taldeak eskaini duten futbola ez sinesteko modukoak izan dira. Inoiz ez nuen halakorik bizi izan hainbeste denboraldiz jarraian (Ormaetxearen urteek oso txiki harrapatu baininduten). 1980ko hasieran jaio ginenentzat, Imanol izan da gure Ormaetxea handia. Kopako titulu ahaztezina (34 urteren ostean) eta beste bi finalaurreko, bost urtez jarraian Europarako sailkatzea eta taldekako fasea gainditzea, Txapeldunen Liga ikusgarria, partidu ahaztezin eta errekor berri pila bat, garaipenen zerrenda luzea… Guztia umiltasun eta lanerako grina itzelarekin, harrokeria edo nagusikeriarik gabe. Taldeak beti lehiatu izan du berarekin (etxean edo kanpoan, sailkapeneko azkenaren aurka nola liderraren aurka), irabazteko grina erakutsi du partidu oro… eta horiek lorpen handiak dira. Hainbatetan irakurri dugun bezala, “ez ohikoa ohiko bilakatu du” Imanolek. Eta ez gara horren jabe…
Horrez gain, Imanolek oso zaila den ezaugarri bat izan du: entrenatzaile aparta izatea gehi Reala barne-barnean sentitzea. Entrenatzaile bikain gehiago badaude, baina ez Reala horrela bizi dutenak; Reala barnean sentitzen dugun pertsona asko gaude, baina inolaz ere ez hain entrenatzaile onak.
Horrexegatik guztiagatik eman dit mina azken denboraldian Imanolekin gertatu denak. Bost denboraldi bikain egin ostean, azken denboraldi ez hain on batengatik (ez ahaztu Kopan 1/2-tara iritsi zela taldea eta Europan 1/8-tara, Ligan azken partiduak arte Europarako lehian egonez) entzun eta irakurri behar izan ditugun gauzak ez dira baitira onargarriak. Sarri pentsatu izan dut realzale askok iparra guztiz galdu duela, nor garen ahaztuz, eta sinistuaz Manchester City edo Bayer Munich dela Reala… Hankak lurrean izateari utzi diote, partidu denak irabazi behar direla esanez, eta hori lortu ezean… drama! Imanolek utzi arte ez dute onik izan, beste erantzulerik ez balego bezala… Bost urtez emaitza bikainak lortu ostean, urte batean hain emaitza bikainak ez lortzea aski al da entrenatzailearen lepoa eskatzeko? Bere lan guztia gutxiesteko? Lanposturako ez duela balio argudiatzeko? Hain memoria gutxi al dugu?
Hasieran aipatu dudanaren (futbola gizartearen isla soila dela, nire iritziz) adibide argia izan da Imanolen kasua:
• Sare sozialak eta anonimotasuna: lotsa eta amorrua sentiarazten dute sare sozialetan Imanoli buruz esan diren astakeriek. Inolako errespeturik gabe, nick anonimoen babesean edozer esatera “ausartzen” den jende koldarrez beteta daude sare sozialak. Beti mezu negatiboak, kritika txarrak eginez, noski. Norbere eguneroko frustrazioak askatzeko koktel perfektua bilakatu da futbola + sare sozialak batura.
• Gehiengo baten isiltasuna: sare sozialetako zarata bezain mingarria da, halaber, horiekin ados ez zegoen gehiengo baten isiltasuna. Imanolekiko errekonozimendua beranduegi etorri dela iruditzen zait. Manchesterren irabazi osteko “Imanol, Imanol, Imanol, Imanol…” oihu haiek faltan hartu ditut Anoetan, aurtengo partida askotako isiltasunean. Gauzak ondo ez doazenean behar izaten dira gehien babesa eta animoak.
• Pertsona perfektuaren bila: hainbatek uste izan dute Imanolek dena bikain egingo zuela, partida guztietarako zuela edabe magikoren bat… Imanol, beste denak bezala, pertsona bat soilik dela ahaztuta. Bere bertute eta akats denekin, batzuetan asmatzen duena eta bestetan ez… Nahasteko eskubidea ere kendu egin diote batzuk Imanoli. Jarrera honek gizarteko hainbaten infantilismo puntua erakusten du.
• Aurpegia gutxi batzuk ematen dute: Imanoli zerbait onartu behar bazaio (hainbat gauzen artean) une oro aurpegia ematea da. Gauzak zoragarri joan direnean zein bereziki azken denboraldi honetan. Ehundik gora prentsaurreko eman ditu urteko, eta hamaika konturi buruz eman behar izan ditu azalpenak (askotan, berari ez zegozkion gaiei buruzkoak ere bai). Eta autokritika egin behar izan denean egin du, akatsak onartu ditu… Aldiz, klubeko beste arduradun goren batzuk isilik eta ezkutuan egon dira, inolako azalpenik eman gabe, euren lanari eta erabakiei buruzko inolako autokritikarik egin gabe, erantzukizunik hartu gabe…
• Etxekoa baloratzeko zailtasunak: ziur nago Imanol atzerrikoa izan balitz, ez zituela jasotako kritiken laurdena ere. Alfonbra gorria jarri edo monumenturen bat egingo ziotela. Baina, noski, etxekoa eta euskalduna denez… batzuei oso zaila (edo ezinezkoa) egiten zaie etxekoen esfortzua eta lana behar bezala baloratzea.
Hori dena kontutan izanda, eta inoiz guztiz jakingo ez dugun arren, ez zait iruditzen Imanol emaitzek soilik bota dutenik. Bera joan dela argudiatzen dute erabaki horrekin poztu diren askok. Bera joan da, ados, baina zerk eragin du bera joatea?
Pena handia ematen dit Imanolen agurrak, eta iruditzen zait asko hartuko dugula faltan.
Azkenik, lerro hauen bidez, Imanoli denbora honetan guztian egin duen lan aparta baloratu eta eskaini duen dedikazioa eskertu nahiko nizkioke. Gora Imanol!
Aitor Irigoien Odriozola
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]