639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako alokairua" izan daiteke, itxuraz mugarik gabe. Are, "bizi Be Casan" diote, simulazio baten arabera, ohiko alokairuan bizitzea baino merkeagoa delako haien eskaintza.
Iragarrita zegoen kolpe urbanistikoa eta aurrera doa prozesua. Prezioak ezagutarazi berri dituzte: hilean, 980 eurotik aurrera ordainduta, 24 metro koadroko estudiotxo bat alokatu ahalko da; eta 1.620 eurotik aurrera, berriz, 34 metro koadroko etxetxoa. BEZa barne edo kanpo, iragarkiak ez du argitzen. "Halako zifratik aurrera" aurrezkia daramate prezio guztiek, ez alferrik, oraindik eraikitze prozesuan dagoelako, eta kolpe urbanistiko eta turistikoaren tamaina neurtzeke dagoelako. Lekua bera estrategikoa da: Bilbo eta herrigunea ez ezik, Gurutzetako ospitalea, metroa, autobidea eta aireportua gertu daude.
Duela bost urte baino gehiago hasi zen Barakaldoko BEC erakustazokaren ondoko lur eremua urbanizatzeko prozesua. Lindanoa eta beste zenbait pestizida toxiko isurtzen zituen enpresa batena zen partzela, 4.600 metro koadrokoa, BECen jabetzakoa izango zena gero. Eta BECek 2021ean saldu zuen ia milioi eta erdi euroren truke, jakinda soil-soilik hotela eraikitzeko baimena zuela lursail horrek.
Greystar etxe-agentzia estatubatuarrak erosi zuen partzela. Berea da Be Casa deituriko marka, etxe txikiak alokatzeko plataforma. Itxuraz turistak arrantzatzeko dirudi, baina flex living edo "alokairu malgu" forma du, eta "eredu berria" omen. Haien esanetan, "ikasle erresidentzien eta behin betiko etxebizitzaren arteko zerbait da". Honako hau ere irakur daiteke haien webgunean: "Apartamentu baten intimitatea, hotel baten zerbitzua eta amankomuneko espazio batzuk bizitzeko eta bizikidetzarako, gure egoiliarren ongizatea filosofiatzat hartuta".
Egun bat, bi eta gehiagorako ez ezik, aste eta hilabete batzuetarako alokairua ere eskaintzen dute. Mugarik gabe, itxuraz. Are, "bizi zaitez Be Casan" iradokitzen dute, eta haien eskaintza ohiko alokairuen prezioekin alderatzen, gastuen simulazio bat eginda, ulertarazteko merkeagoa dela Be Casan bizitzea ohiko alokairuetan baino.
Ordenantzaren gainetik
Barakaldo Digital blogean irakur daitekeen moduan, proiektuak hasieratik piztu du polemika. 600ndik gora apartamentu izango zirela duela hiru urte ezagutarazi zen, eta, udalbatzan, oposizioko EH Bildu eta Elkarrekin Podemos ez ezik, udal gobernuko PSE-EE eta EAJ ere desados agertu dira lehen unetik. Gauzak horrela, udal gobernuak oroitarazi zuen "erresidentzia erabilera" ez zegoela onartuta, hotelarena baizik.
Udalak ohartarazpena egin eta gutxira, Be Casa-ren webgunean aldaketa esanguratsu bat egin zuten: "apartamentu" izendatu beharrean, "hotel apartamentu" ipini zuten. Espainiako Etxebizitza Legeari ihes egiteko trikimailu bat izan zen. Eta ez soilik Barakaldon. Izan ere, Be Casa proiektu bertsuekin lanean ari da Bartzelonan eta Madrilen.
Aurrera doa Barakaldoko proiektua, "minipisuen" dorrea gisa ezaguna. Urte honen amaieran aurreikusi dute zabaltzea, eta dagoeneko hasi dira publizitate kanpaina egiten, %10eko promozioa ipinita.
Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]
Bilboko Udalak ostegunean adierazi du Abandoibarrako kontzertua bertan behera geratu eta gero, Plaza Biribileko agertokia eskaini ziela hiru artistei, baina ezezkoa eman zutela. Abeslariek bertsio hori ukatu eta zehaztu dute: bakarrik Kai Nakari eskaini zioten.
Nafarroako Osasun Departamentuak iragarri du ospitaleko solairu gehienak klimatizatuko dituztela 2026 amaierarako. ARGIAk elkarrizketaturiko bi erizain laguntzaileek nabarmendu dute premiazkoa dela banako gelak, komun irisgarriak eta aire girotua izatea.
Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.
UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]
Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.
Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.
Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]
Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.
“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.
Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.
Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.
Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]