Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak ardatz bilakaturik “zerbait egin beharra” zegoela, alegia.
Oztopo ugari tartean, debeku legalaz gain, euskaldun askoren bere hizkuntzarekiko mespretxuak neurri handi batean barneraturik, baita bitarteko urriak eta prestakuntza tekniko eskasa izan arren ere, herri osoaren etsaia zen frankismoari aurre egin zion, euskararen aldeko borroka piztu zen.
Euskara hizkuntza nagusia bilakatu beharra zegoen, eta herri osoarena zen ondarea, herri osoaren esku jarri beharra zegoen, euskaraz biziko zen Euskal Herria osatuz.
Atzera begiraturik ikusten dugunarekin zintzo izanik, esan beharra dago, neurriz kanpoko konfiantza azaldu genuela gure indarretan, bakoitzak bere ikuspegiaren arabera. Batzuk berriki eskuraturiko “autonomian”, Estatutuari bai esanik dena konponduko zelakoan. Besteak herri mugimenduen ahalmenak, horren ukazioaren arrazoia erakutsiko zuelakoan.
Gai honetaz argitu nahi nuke, berdindu ezin daitezkeela maila eta izaera desberdineko arazoak. Beraz, “denok akatsak izan ditugula” esateak, ez gaituzte eraman behar erantzukizun guztiak parekatzea.
Berriro hariari helduz eta nahiz Lakuako bulegoetan sekula ez gustukoa izan, herri ekimenaren jarrera tinkoa izan da, “eta da”, euskarak emandako aurrerapauso guztien akuilua. Baina herri ekimena ez da aldarrikapen lanetara mugatu, etengabe euskaraz bizitzeko aukera berriak sortzeari ekin baitio.
Horretarako batzuetan ezagutza bideratzen duten tresnak abian jarri eta horien defentsa eta garapen etengabean aritu dira. Baita euskara erabiltzea posible egiten duen komunikabideak sortu, kultur ekimenak sostengatu, antolatu eta abar luzea ere.
Hanka sartze epelak ere egin izan dira, nire ustez potoloena hau: euskaraz bizitzeak sortzen duen indarra eta batze ahalmena gutxietsiz, euskararen aldeko posizio ideologikoari gehiegizko garrantzia eman izana.
Baina bide anker honek etsai asko ditu. Zoritxarrez, aspaldian izaten ari den iruzur juridiko-politikoaz baliatuz, esan beharra dago ozenki, euskararen sustapenaren alde baino aurkako jarduera instituzionalak ugariagoak direla gaur egun Euskal Herrian. Eta ez soilik bata edo beste gobernuaren aldetik, Euskal Herria zatikatu eta banaturik duten bi estatuen aparatuen aldetik baizik. Hori begi bistakoa izanik, askotan ez ikusia egiten den gertakizun garrantzitsua da. Zergatik ote?
Baina euskararen sustapenerako “nolabaiteko” ardura hartu duten instituzioen jokabideaz da, gaur egun baztertu ezina. Administrazio autonomiko horien (Iruñea-Gasteiz) arduradunak, euskalduntze lanaren gidaritza euskaldungoak urteetako lanari esker sorturiko indar sozial antolatu oro, etsaitzat hartzen dituztelarik.
Ondorioz bide bikoitza ireki dute: beraiek aukeratutakoaren kontrol estua eskuratzea, edo, ezin izatekotan zigorrarena. Euskara itotze ahalegin honen ondorioak erabat gaiztoak dira gure hizkuntzarentzat, batez ere jarrera erasotzaile hauen bultzatzaileak agintean jarraituko badute.
Arrazoi garbia benetan da politikoa, instituzioetatik at garatutako ekimen guztiak marka politiko zehatzaren jabe bilakatu dituzte, horretarako propio sortutako mezu gezurti bezain pozoitsua errepikatuz.
Baina gezurra behin eta berriro errepikatuz, ez da “beti” egia bilakatzen. Hona hemen nola berrogei urte luzez, euskara politizatzen dugula entzun arren, gaur egun, aski da “Bizkaia Telebista”ko berriak entzutea, euskara politikoki nortzuk erabiltzen duten jakiteko. Ez da gehiago beharrik.
Inork ezin dezake kolokan jarri herri ekimenak asko egin duela, baina hala ere nahikorik ez, eta nekez gehiago egin neurriko tresnarik ez bada. Baina nahiz orain arte egindakoaren garrantzia onartu beharra dagoen, ezin uka daiteke, “euskaldunon jokabide praktikoak baldintzatuko duela gure hizkuntzaren etorkizuna”.
Nire ustez euskara berreskuratzeko, sortu daitezkeen lege berrietara eta bere artikuluetara mugatzea, okerra izateaz gain, euskaldun zein erdaldunengan egungo egoerarekiko duten erantzukizuna ahultzea litzateke.
Argi dago praktika beharko duela izan kontzientziaren eragilea. Kontzientzia hedatzeak behar du izan praktika berri baten sostengua.
Legea-errealitatea, dikotomia hori gaindituz, elkarri eragingo dioten katea sortu behar dela uste dut, gaur egun euskarak ez duen etorkizuna bermatzeko.
Babes legalaren kontuan egoera gero eta larriagoa da, larritzen ari da. Euskal Herriko Iparraldean ia ezagutzarik gabe eta Hegoaldean gero eta gehiago diskriminaturik.
Agian denbora eskaserako nagusi direla jakinik, lasterka dabiltza, nola edo hala, beraien arbasoen ametsak bete nahian. Horrelakoak dira milioika espainiar demokratak.
“Euskal hiztunen jarrerak baldintzatuko du euskararen etorkizuna”.
Josu Iraeta, idazlea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]
Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.
Ez zait... [+]
Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]