Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua ikasi dute, eskolaren bidez soilik; eta euskalkiaren erabilera ahulagoa den guneetan, gazteek forma hibridoago bat darabilte, testuinguruaren arabera aldatzen dena.
Belgikako Flandrian, herrialdeko zatirik nederlandedunean, eguneroko hizkeran nagusitu den ahozko forma informala dago: tussentaal, “arteko hizkuntza”. Ez da dialektoa, baina ezta estandarra ere. Nederlandera batuaren eta eskualdeetako hizkeren arteko erdibidean kokatzen da. Tussentaal naturaltasun gehiagoz bizi da, adierazkorragoa da, tokian tokiko erritmoak hobeto jasotzen ditu, euskalkietara itzuli gabe. Telebistan, albistegiak salbu, ia dena hizkera horretan egiten da: ez da nederlandera batuaren interpretazio zurruna, ezta nederlanderazko dialektoen aberastasunera jotzen duen eredua ere. Hain zuzen, estandarrean aritzea artifiziala eta hotza izaten da askotan.
Hala ere, tussentaal hain zabaldua egon arren, kritikak ere jasotzen ditu, batez ere irakasleen eta hizkuntza puristen aldetik. Baina Flandriako gizartean hain errotuta dago, non saihestezina baita. Hizkera hau hizkuntza-konpromiso bat da dialekto oso desberdinak dituzten herrialde batean. Urbanizazioaren eragina, eskualdeetako harrotasuna, nederlandera batuaren aurkako jarrera sotila eta eguneroko hizkera erosoaren beharra uztartzen ditu. Ez dauka ez RAErik, ez Euskaltzaindiarik, ezta arau-bilduma ofizialik ere. Baina bai zilegitasun kulturala, eta horrek, agian, indar handiagoa du.
Ulertzen dut euskara hiztunek zalantzak izatea batua erabiltzerakoan, ziurrenik hizkuntzak dakarren karga politiko eta kulturalagatik
Euskal irakurleentzat bitxia iruditu daiteke: nederlandera hiztunak bezalako hizkuntza komunitate handi batek ere oraindik eztabaidatzen du zer den “ondo” hitz egitea. Baina sakoneko dinamikak –estandarizazioa, benetakotasuna eta boterea– ez zaizki(zu)e arrotzak. Euskara Batua, hizkuntza zatitu bat bateratzeko garaipena izan arren, konpromiso bat ere izan zen, berezitasun batzuk berdinduz. Hala ere, euskarak ez du oraindik tussentaal-en pareko “arteko hizkera” osaturik, hasierako mugimendu batzuk badauden arren. Askok ez dute “nahikoa zuzena” edo “nahikoa autentikoa” dela sentitzen –kodeen artean harrapatuta, babes kulturalik gabe–.
Ulertzen dut euskara hiztunek zalantzak izatea batua erabiltzerakoan, ziurrenik hizkuntzak dakarren karga politiko eta kulturalagatik. Euskararen egoera soziolinguistikoa hauskorra da: euskalkiak galtzeko beldurra dago eta tentsioak daude batuaren eta tokian tokiko formen artean. Baina tussentaal-ek erakusten du hizkuntza bizia ez dela zuzentasun zorrotzean oinarritzen, baizik eta hizkuntzak eguneroko bizitzan duen funtzioan: txantxetan, eztabaidetan, memeetan edo kantetan. Hizkuntza zurrunegia denean, urrundu egiten da jendearengandik, eta indarra galtzen du.
Flandrian, ia denek sentitzen dute nederlandera estandarra dialektoak baino urrunago dagoela; hain nabarmena da aldea, non jende gehienak flandriera hitz egiten duela esaten duen, ez nederlandera. Are gehiago, azken urteetan dialektoenganako interesa areagotu da, batez ere estandarrarekiko alde handiena dutenengan. Distantzia horrek espazio bat sortu du tussentaal loratzeko: eguneroko ahozko hizkera gisa, malgua eta eraginkorra. Agian euskararen etorkizunak ez du soilik euskalkiak babestea eta batua indartzea eskatzen; behar du, halaber, ahozko euskararen formarik natural eta laxoena legitimatzeko espazioa. Erregistroak nahasten dituen hizkera bat, baina lotsarik gabe.
Imajinatu dezakegu euskarazko tussentaal baten aukera? Euskara ikasten dutenek batua ikasiko lukete, baina gero hiztun errealek eguneroko bizitzan darabilten molde informal eta hibridoago batean txertatuko litzateke. Horrela, tokian tokiko identitatea adierazteko tartea egongo litzateke, euskalkietara jo gabe ere. Flandriar hiztunek beren hizkuntza hibridoa naturaltasunez onartu badute, nortasuna arriskuan jarri gabe, agian euskaldunek ere gauza bera imajina genezake, haien historia, politika eta ahotsari egokituta.
Thomas Barlow, euskara ikaslea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]
Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.
Ez zait... [+]
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]