Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez dut zalantzarik hitzarmenaren inguruan Hezkuntza sailburu den Pedrosak eta bere taldeak mantendutako postura nahiko miserablea izan dela. Pena dut greba garaian irakasleon, gurasoen eta orokorrean gizartearen arteko batasuna ez dela irmoa izan. Kontziente naiz sinatutako hitzarmena eskatzen ziren baldintzetatik urrun geratu dela. Eta zalantzak ditut sinatu berri den hitzarmen hau aurrera eramateko pausuak ematen ari ote diren. Azkenik, sentitzen dut halako ikuspegi pesimista edukitzea. Hala ere, ez dut gauza horretaz guztiaz hitz egiteko asmorik.
Gaurko egunez, nire ardura beste kontu batean zentratu da. Inguruan ezagutzen ditudan pertsonetako askok, irakasleon inguruan hitz egiterakoan, ondo bizi garela eta lan gutxi egiten dugulako komentarioak egiten ditu. Batzuetan brometan izaten da, baina gehiegitan entzuten den kontua da. Horrek jendearen iruditerian eragina du, eta irakasleon figura gutxiesten du. Gaur egun, beraz, irakasleriaren figurak dituen autoritate eta izen onak zalantzan jartzekoak dirudite, horrek dakartzan ondorio guztiekin.
Ez legoke gaizki, hezkuntzan baliabide gehiago jartzeko borondaterik ez badago, behintzat balio duten langileak sikiera zainduko balituzte
Esan beharra daukat, hezkuntza publikoan alperrak baina argiak diren pertsonentzat lekurik badagoela. Hau da, klaseak ondo prestatzeko edo ikasleen beharrak asetzeko gogorik ez duen irakasleak administraziotik eskatzen zaizkion dokumentuak garaiz eta modu egokian betetzeko ardura hartzen badu, ez du arazorik izango hezkuntzan jarraitzeko. Behin oposizioak gainditu eta plaza bat lortuta, guztiz babestuta sentitu daiteke, nahiz eta kolpe zorririk jo ez, beti eta esan bezala, aspektu burokratikoa modu egokian betetzeko gai bada. Hala ere, hezkuntza publikoko lanbide heziketan daramadan denboran, nire inguruan aurkitu ditudan lankide ia guztiak (10etik 9, esaterako), lanerako eta lankidetzarako gogoz aurkitu ditut. Hau da, beste leku denetan bezala, alper bat edo beste badago ere, gehiengoa lanerako prest dago. Bere lana ahalik eta hobekien egiteko gogoz. Arduratzen nauena da hezkuntzaren aldetik langileria hori zaintzeko eta alperrak identifikatu eta nolabait atentzioa emateko inolako molestiarik hartzen ez duela. Erremintak egon beharko lirateke funtzionario izan edo ez, bakoitzaren lana ganoraz egiteko inolako gogorik ez dutenak baztertzeko. Baina denaren gainetik, beraien lana ongi egiteaz arduratzen direnak zaintzea bermatu beharko litzateke. Izan ere, ez dira gutxi urteekin erretzen doazenak eta hezkuntza publikoa utzi eta enpresa pribatuetara bueltatzen direnak, edo aukera hau planteatzen ari direnak. Argi dago, jende hori erretzen dela bere lana arduraz hartu eta ordainetan inolako errekonozimendurik jasotzen ez duelako. Izan ere, alper eta lotsagabeak ez dira inoiz erreko, haiek ondokoa erre, akaso. Hortaz, ez legoke gaizki, hezkuntzan baliabide gehiago jartzeko borondaterik ez badago, behintzat balio duten langileak sikiera zainduko balituzte. Askotan diogun bezala, hezkuntza gure gizartearen etorkizunaren zutabeetako bat bada, ardura pixka bat jartzea komeniko litzatekeela deritzot. Eta hori denon lana da, ez hezkuntza sailburuarena bakarrik (jai daukagu ardura azken horren eskutan soilik uzten badugu).
Haritz Arabaolaza
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]
Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.
Ez zait... [+]
Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]