Eskuin muturra Ukrainan

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ukrainan estatu kolpea gertatu ostean, ukrainar ezkertiarrak eta “errusiar zaleak” botere berria nazismoarekin identifikatzen saiatu dira. Akusazio hori sostengatzeko froga asko dituzte eskura. Errealitate deseroso horren aurrean, Mendebaldeak ezikusiarena egin du, “ahaztuz” Europako Parlamentuak Svoboda eskuin muturreko alderdia kondenatu zuela 2012ko abenduan, garbi dauka Ukrainakoa ez dela gerra ideologiko bat, izan ere, maiz erakutsi duen bezala aurkariak diren ideologia desberdinak erabili ditzake bere interes inperialistak defendatu eta zabaltzeko. Horregatik, atentzioa deitzen du hainbat lehentasun geopolitiko  estaltzeko asmoarekin ezkertiarren artean sortutako ika-mika ideologikoak. Eztabaida continuumaren bi muturrak irudikatuko bagenitu, alde batean ditugu sobietar sinboloak erakarrita Donbasseko eskualdean borroka antiinperialista, antifaxista eta sozialista uztartuak ikusten dituztenak, eta bestean, mendebaldar-zentrismo inperialistatik eskuin muturreko errusiar nazionalismoaren atzaparra baino ikusi nahi ez dutenak. Azken horiek Ukrainako hauteskundeetan eskuin muturreko alderdiek izan dituzten emaitza apalekin beraien argudioak indartu dituzte esanez Kieveko bandoan eskuin muturra ez dela hegemonikoa eta Donbasseko Herri Errepubliken alde eskuin muturreko sektore asko daudela borrokan.

Bitxia da akusazio hori kontuan hartzen badugu horrelako gogoetak ez direla egiten Hamasi buruz Palestinan edo eskuin muturrekoen presentziari buruz askapen nazionaleko borroketan. Ezker-eskuin ardatzean ideologia berdina dutenek borrokatu dezakete elkarren aurka beraien herrialdeen artean talka badago. Errusiar eskuin muturra zatituta dago Ukrainako krisian, batzuek aberriaren defentsa lehenetsiz Donbassen alde agertu dira, beste batzuk aldiz, ideologia lehenetsiz Ukrainar estatuaren alde azaltzen dira. Ukrainar eskuin muturrak errazago du, koherentzia ideologikoak eta abertzaleak bat egiten dute Donbassen aurkako gerran, ez dago zatiketarik.

Bestalde, hauteskunde emaitzen argudioa oso eztabaidagarria da Ukrainako alderdi arruntek eskuin muturrekoen programaren parte bat bere egin dutelako eta hautagai faxistak barneratu dituztelako zerrendetan. Gertutasun horren beste froga bat emaitzak dira. Hautesleek bi boto dituzte, bata sistema proportzionalerako eta bestea izen bakarreko barrutiko ordezkaria hautatzeko. Eskuin muturreko alderdiek zazpi barruti irabazi dituzte, beraz, boto-emaile batzuek alderdi “arruntei” eta eskuin muturrekoei bozkatu diete aldi berean. Horri erantsi diezaiokegu berriki Errusiak NBEn nazismoa, arrazismoa eta xenofobiaren apologiaren kontra aurkeztutako mozioa. Munduko herrialde gehienek babestu egin zuten proposamena, aurkako hiru boto bakarrik egon ziren: Ukraina, AEB eta Kanada. NATOko herrialdeak eta erakunde horrek kontrolatzen dituenak abstenitu egin ziren.  

Ukrainako krisian ideologiak batez ere apaingarri funtzioa du borroka nazionalista eta inperialista batean (gobernu berriak hiru ministro atzerritar ditu). Alde batean, sobietar sinboloak ekialdeko eslaviarren anaitasun abertzalearen adiera soil bat dira gehiengoarentzat; beste aldean, nazismoarekin harremana duen sinbologiak nazionalismo ukrainar etnikoaren espresio hutsa da gehiengoarentzat. Horrek ez du esan nahi, bakoitzak transmititzen dituen baloreak oso desberdinak ez direnik. Halere, garrantzitsuena ez da eztabaida ideologikoa, garrantzitsuena demokraziaren aurkako atentatua (estatu kolpea eta barne eta kanpo autodeterminazioaren kontra Kievek hasi duen gerra) eta giza eskubideen urraketak dira.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-10-09 | Patxi Aznar
Estatu Batuen gainbehera, eta arrisku nuklearra

Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:

Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]


2025-10-09 | Markel Elortza
Bi urteko genozidioa, bi urteko isiltasuna

Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.

100 urte pasatxo... [+]


Noizko greba bat CAFen Palestinaren alde?

Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]


Asilo-leku sakratua

Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]


Arrakalak Bilboko Manhattanen

Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]


2025-10-08 | Roser Espelt Alba
Eskasia

Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]


2025-10-08 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]


2025-10-08 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Trumpen bake-plana Bernedorako

1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.

2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]


2025-10-08 | Edu Zelaieta Anta
Diluzio

Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]


Txiki eta Che

Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]


Nork irabazten du?

Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]


Eskola, erreformatu ala eraldatu?

Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]


Teknologia
Kultura sinboloak

Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]


Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eguneraketa berriak daude