Onddoak elikagai... eta arma

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Udazken sasoi honetan gure basoetan eta mendietan onddoak, zizak eta perretxikoak ikus ditzakegu, batzuk jangarriak eta besteak ez, baina guztiak ikusgarriak.

Munduko leku askotan kontsumitzen dira onddoak, eta kulturaren arabera batzuk ala besteak bildu eta jaten dira. Baina oso bestelako erabilera ematerik ere bada, zoritxarrez: Lilleko Pasteur Institutuko zuzendari nagusiak gogora ekarri duenez, onddoetan oinarritutako arma biologiko asko dago, gerretan erabiliak izan direnak eta erabiltzen direnak.

Vietnamgo gerran AEBek eta SESBk esperimentu gisa erabili zituztelako susmoa dago; milaka pertsona hil omen ziren modu horretan. Irakeko gordailuetan, berriz, 22.000 litro aflatoxina aurkitu zituzten mendebaldeko indar militarrek 1990ean, herrialdea inbaditu eta gero. Aspergillus generoko onddoek sortutako toxina hori Scud misiletan kokatuz gero, misilak jotako lurretan uztak eta animaliak kutsatzen ditu, eta haien bidez gizakiarengana iristen da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Eguneraketa berriak daude