“Terroristen” aurkako heriotza zigorra onartzeko lehen pausoa eman du Israelgo Parlamentuak

  • Proiektuan jasoa dagoenez, Israelgo herritar bat "arrazakeria" edo "etsaitasun" motiboengatik hiltzen duenari heriotza zigorra aplikatu ahal zaio. Palestinar elkarteen hitzetan, ehundaka atxiloturen aurkako exekuzio masiboak justifikatu nahi ditu legeak.


2025eko azaroaren 11n - 09:44
Azken eguneraketa: 17:00
Legearen sustatzaile nagusi Itamar Ben-Gvir, Bentzi Gopstein ekintzaile ultraeskuindarrarekin. Wikipedia CC BY-SA 4.0
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Lege proiektuak Israelgo Parlamentuan (Knéset) egindako lehen irakurraldia –hiru dira orotara– gainditu du, aldeko 39 eta kontrako 18 botorekin. "Terroristei" heriotza zigorra aplikatzeko legearen sustatzaile nagusia Itamar Ben Givr ministro ultaeskuindarraren alderdia (Botere Judua) izan da, eta Netanyahuk babestu egiten du. Proiektuaren asmoa da Israelgo herritarrak "arrazakeria edo etsaitasun arrazoiengatik" hiltzen dituzten pertsonak zigortzea, pertsona horien helburua den heinean Israelgo Estatuaren eta berari dagozkion lurretan "judu-herriaren berpizkundearen" aurka egitea.

Errealitatean, baina, israeldar agintariek "terrorista" terminoa baliatzen dute Zisjordaniara bidalitako soldaduei eta "legez kanpo" bizi diren kolonoei eraso egiten dien edozein palestinar izendatzeko, hainbat erakundek salatu dutenez. Diotenez, lege-proiektuaren helburua da ehundaka preso palestinarren aurkako exekuzio masiboak justifikatzea, 2023ko urriaren 7az geroztik atxilotutako Al Qasam Brigadetako kideen kontrakoak bereziki. Salatu dute legeak "mendekua" bilatzen duela, eta ez etorkizunean gerta daitezkeenak prebenitzea. "Lege-proiektu berriaren alderdirik arriskutsuena atzeraeraginezko aplikazioa da, aurrekaririk gabeko praktika dena edozein legegintza-prozesutan, bereziki zuzenbide penalean", gaineratu dute Giza Eskubideen Palestinako Zentroak eta Giza Eskubideen Batzorde Independenteak, besteren artean.

Lehen irakurraldian onartua izan ostean, lege bihurtzeko bigarren eta hirugarren irakurraldietan bozkatu beharko da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestinarren aurkako genozidioa
2025eko azaroaren 19
51.396

2025eko azaroaren 19
Berriketa gutxi
Mendi tontor

Eguneraketa berriak daude