220tik gora hildako eragin dituzte bi tifoik Filipinetan

  • Aurreko ostegunean Kalmaegi eta igande gauean Fung-wong tifoiak lurreratu dira filipinar uharteetan. Azkenekoak ia milioi bat ebakuatu eragin ditu Pazifikoko herrialdean.

2013an Filipinak astindu zuen "Haiyan" tifoiak 12.000 pertsona baino gehiago eragin zituen.

2025eko azaroaren 10ean - 14:02
Azken eguneraketa: 15:10
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Igandea gauean Filipinetako iparraldean lurreratu da Fung-wong tifoia eta gutxienez lau pertsonaren heriotza eragin du, agintariek jakinarazi dutenez. 230 kilometro orduko haize-boladak eragitea iritsi da. Hiru egun lehenago, Kalmaiegi tifoiak ostegunean lur hartu zuen eta 220tik gora hildako eragin zituen, The Guardian hedabidearen arabera.

Ostegunekoa ikusita, asteburuan zenbait neurri hartu ditu Filipinetako Gobernuak: 916.863 pertsona ebakuatu dituzte herrialde osoan, Luzon uharte nagusiko eskolak eta gobernu-bulegoak ixtea agindu zituen, Manila hiriburukoak barne, eta 300 hegaldi inguru bertan behera geratu ziren.

Tifoiak igarotzen diren gunean aurkitzen da Filipinak, eta aurten lurreratu den 21.a Fung-wong. Vietnamen ere igarotzen dira tifoiak, Kamaegi-k ostiralean lurreratu zen eta gutxienez bost hildako eta hiru desagertu daudela baieztatu dute agintariek, gutxienez 2.800 etxebizitzari eragin die. 2013an egindako NBEren klima elkarrizketan, Filipinetako Gobernuak tifoiak larrialdi klimatikoarekin lotu zuen.


Nazioartea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...