Amorrazioaz gain, Caja Madrideko txartel beltzen aferak erakusten du zein sakona den Espainiako ustelkeriaren putzua. Eta egoera non amaituko den ere irudika ezina da gaur gaurkoz. Finantza mundua eta botere guneetako agintarien arteko etengabeko salerosketa argiago ikusten da. Txartel beltzen ordainketetan hala irudikatzen da: dozenaka milaka euro hoteletan, festetan, alkoholean, jatetxeetan, zapatetan, zezenetan, ehizan... Rodriguez Rato, Blesa, Santin, Spottorno, Rodriguez-Ponga... 27 PPkoak dira, 15 PSOEkoak, 5 Ezker Batukoak, 11 sindikalista... Guztien artean txartel beltzen operazio honetan 15,5 milioi euro gastatu zuten, gehiena Caja Madrideko garaian. Dena diru beltzean, baina iruzurra 120.000 eurotik gorakoa ez bada, ez ei dago delitu fiskalik.
Diru asko, zalantza barik, baina gutxi horietako askok ohikoan irabazten zituzten kopuruekin: Caja Madrideko Administrazio Kontseiluko 10 pertsonen artean 71 milioi euro irabazi zuten lau urtetan. Miguel Blesa kutxako lehendakariak berak bakarrik 20 milioi euro lau urtetan. Herritarrek ez dute ongi ikusten hori, baina haien begietara ez da hain eskandalu handia. Askok pentsatzen du, gainera, kopuru horiek finantzak guztiz aske zebiltzan garaikoak direla. Baina ez, finantzen munduan, gaurko urrea atzoko bera da: Santander bankuko Administrazio Kontseiluko 16 kideek 29,76 milioi euro banatu zituzten 2013an.
Baina diru asko izanda ere, kopuru ñimiñoak dira kontuan hartzen badugu Espainian esparru publikotik bankuen erreskaterako bideratu diren dirutzak. Caja Madriden oinordekoa den Bankia –Madrilgoa gehi beste sei kutxen bategitea– duela bi urte erreskatatu zuen Espainiako Estatuak: zuzenean 22.424 milioi euro jarri zituen eta zeharka –abalak, banku txarraren sorrera...– 120.000 milioi; hau Espainiaren urteko BPGren hamarrena baino gehiago. Zein anestesia mota erabiltzen da herritarrak txartel beltzen 15,5 milioi eurorekin asalda daitezen eta 144.000 milioi euroren aurrean erreakziona ez dezaten?
Espainiako finantza sistema osoaren hondamendia saihesteko prezioa izan ei da. Hondamendia dirutan, hondamendia aurrekontuetako murrizketetan eta hondamendia ideologikoa, besteak beste publikoak ziren zazpi kutxa esku pribatuetan geratuko direlako Estatuak oraingo bere akzioak (%61,7) erosi baino askoz merkeago saltzen dituenean. Dirua bakarrik ez, legea ere finantza sistemaren menpe jarri da eta lurrikara horren azken dardarak egun hauetan bizi dira euskal kutxetan, publikoa zena pribatu bilakatuz. Hori bai, EAJ, PP, PSOE eta kutxetako agintariek behin eta berriz azpimarratu duten gisan, “legeak behartuta”.
Baina lasai, Espainia hazten ari da eta. EBn gehien haziko dena izango ei da aurten. Hazkundearen txanponaren bestaldeaz hitz egiten denean, berehala ateratzen dira 5 milioi langabetu eta hori da seguruenik alderik beltzena, baina ez bakarra. Ondorengo ondoriorik larrienetakoa soldaten eta bizimailaren jaitsiera da, eta etorkizunean datorrenaz ondo jabetzeko zer hobea AEBetako ispilura begiratzea baino.
Munduko Diru Funtsaren arabera, AEBek %3,3ko hazkundea izango dute urte amaierarako. Barack Obamak lau haizetara saltzen du azken 55 hilabeteetan 10,3 milioi lanpostu sortu direla beren herrialdean. Langabezia datu ofiziala %5,9koa da. Egiazko datuak okerragoak dira, baina bada datu oso esanguratsua, herritarren bizimailaren bilakaeraz asko adierazten duena: soldaten etengabeko beherakada. Pew Research Center-ek egindako ikerketa baten arabera: AEBetako batez besteko soldataren eroste ahalmena 1979koaren parekoa da. Francesc Peirón La Vanguardiako New Yorkeko korrespontsalak idatzi berri duen moduan: “Aberatsenen herrialdean beste mende bateko soldatak”.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]