Auzolan esperientziak

Festa giroan historia berpiztuz

  • Lehengo urtean berreskuratu zuten arrasatearrek Goikobaluko Erromerixie, antzina herrian ospatu ohi zen festa. Zuztarrak Errotuz taldeak proposatutako ekintzak 13 kolektiboren arteko auzolana bultzatu zuen, ekitaldia aurrera atera zedin. Arrakasta handia izan zuela ikusita, urtero ospatzen jarraitzea erabaki dute.

Lide Hernando @lidehernando
2014ko irailaren 14a
Iaz auzolanean berreskuratutako Goikobaluko Erromerixie ospatuko dute arrasatearrek, datorren irailaren 20an.
Iaz auzolanean berreskuratutako Goikobaluko Erromerixie ospatuko dute arrasatearrek, datorren irailaren 20an.

Arrasaten (Gipuzkoa) belaunaldiz belaunaldi transmititu dituzten istorioen artean, bazen bat herriko Goikobalu muinoan (Santa Barbara izenez ere ezaguna) egiten zen erromeri bati buruzkoa. “Dokumentatuta dauden datu eskasen artean, 1931. urtean behintzat ospatu zela egiaztatu ahal izan dugu: bonbilla argiztatuak, taberna bat, Gasteiztik ekarritako musika banda eta guzti”, dio Xabier Zubizarretak, Zuztarrak Errotuz elkarteko kideak. Ahoz aho zabaldu denaren arabera, 1950. urtera arte egin zen erromeria. “Dena dela, ez zuen maiztasun jakinik”.

Goikobaluko muinoa (Goiko Obalutik eratorritako izena) Deba eta Aramaio errekek inguratzen dute. Antzina, gaztelu bat zegoen bertan, oso leku estrategikoa baitzen inguruko bailarak kontrolatzeko, eta horrexegatik historian zehar zenbaitetan okupatua izan da (Napoleonen tropek edota 1936ko gerran, kasu). “Hala ere, iristeko leku zaila denez, azken hamarkadetan oso baztertua eta hutsa egon da muinoa. Hori dela eta, eremuaren bizia berreskuratu nahi izan dugu Zuztarrak Errotuzekoek”, dio Zubizarretak.

Duela bi urteko planifikazioan, Goikobaluko Erromerixie berreskuratzeko asmoa agertu zuen taldeak. Herrian mugitzen ziren kultura eta kirol kolektiboei deialdia luzatu eta auzolanean arituz eta Udalaren laguntzarekin, lehengo urteko irailaren 14an ospatu zen berriz ere, hainbat hamarkadaren ostean. “Elkarte bakoitzak bere hondar alea ezarri zuen, erromeria ahalik osatuena gera zedin. Goizean kalejira batekin hasi genuen erromeria alde zaharrean, Goikobaluraino igoz. Bertan, bakoitzak bere janaria ekarri eta denon artean bazkaldu genuen; eta ostera kontzertua eta dantzaldia ere izan ziren”, azaldu du Zubizarretak.

Iazko esperientziak izandako arrakasta ikusita, urtero errepikatzea deliberatu dute. “Hemendik aurrera, dena den, iraileko hirugarren larunbatean ospatuko dugu. Aurtengoa, beraz, irailaren 20an izango da”. Jada ia dena prest dute ekitaldirako.

Arrasateko historia eta kulturarekiko interesa

Arrasateren fundazioaren 750. urteurrenarekin batera sortu zen Zuztarrak Errotuz taldea, 2010ean. Herriaren kultura eta historia berreskuratzea dute helburu, nahiz eta adierazi duten ez direla ikerketa lanetan aritzen diren historialariak. “Euskal Herrian, orokorrean, hutsune eta akats historiko asko daude, eta jendeari galdera horien erantzuna bilatzeko interesa piztea da gure asmoa”, dio Zubizarretak. Goikobaluko Erromerixie antolatzeaz gain, beste zenbait ekintza egin dituzte herrian, hala nola, urteroko hitzaldi ziklo bat (maiatzean) edota Arrasatek bizi izan dituen garai historikoei buruzko erakusketa, Begira! Arrasate izenekoa.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Auzolan esperientziak

Auzolan esperientziak kanaletik interesatuko zaizu...
Errigora: Navarrese asparagus to promote Basque

Errigora has started its annual campaign in favour of producing food and consuming it in the Basque Country under the slogan "Five years feeding what we love". Five years have gone by since they started the initiative. They use part of the profits which they make from selling local products in the south of Navarre (Basque Country) to promote Basque.


Errigora
"Zertarako ekarriko ditugu zainzuriak antipodetatik hemen bertan primerakoak baditugu?"

Elikagaiak Euskal Herrian ekoitzi eta kontsumitzearen aldeko kanpaina abiatu du Errigorak, “bost urte maite duguna elikatzen” goiburuagaz. Nafarroako hegoaldeko euskalgintza bultzatzea da helburua. Martxoaren 7tik 22ra egin ahal izango dira eskaerak, www.errigora.eus webgunean eta hainbat lekutan banatuko diren eskuorriak betez.


2019-02-28 | ARGIA
Errigora, bost urte euskara, jasangarritasuna eta komunitatea uztartuz

Nafarroako hegoaldean euskalgintza laguntzeko ekimen gisa sortu zen Errigora 2013an, baina ez da zalantzarik beste balore asko ere sustatzen dituela, besteak beste, bertako produktua kontsumitu eta sustatu, auzolana eta balore jasangarrien inguruko komunitate zabala eratu. Kanpaina berri bati ere ekin diote.


2019-01-13 | Axier Lopez
Artea Herriko Benta
Mugalarien Artea

Erroldak dio 750 lagun bizi direla Bizkaiko Artean, Arratiako paisaia berdez eta erro zaharreko baserri eta dorretxez inguratua. Plaza txikia bezain bizia du. Txoko batean, Mauriziaren irudiaren aurrean, kontu kontari ari dira herriko zaharrenak. Alboko dendan, Xsaqarik diotso arropa konpontzen diharduen emakumeak nebari. Aurrean dute haur aljeriarra, lagun georgiarra txirristatik noiz jaitsiko. Eta tabernan, kide amazigak egindako ogia pasa dio zerbitzari perutarrak sukaldari mexikarrari,... [+]


2018-11-21 | ARGIA
13.000 saski bidez, Errigorak 162.500 euro bideratuko ditu Nafarroako hegoaldeko euskalgintzara

Errigorak dagoeneko amaitu du bere seigarren saski kanpainaren eskaera unea. Udazken hasieran eskaerak egiten dira eta hauek prestatu ondoren orain banaketaren unea da. Honetarako Nafarroa osoan eratu duen sare zabala erabiltzen du Errigorak, besteak beste eskola, auzo elkarte, euskaltegi, taberna edota herri mugimenduko beste hamaika talde.

 


2018-11-13 | Errigora
Auzolanetik auzolanerako erronka: eskatu zurea eta komentzitu bestea

Nafarroa hegoaldeko zein Euskal Herriko hamaika txokotako dozenaka lagun bildu dira asteburuan Ablitasen, auzolanean, milaka saski osatzeko.


2018-10-24 | Errigora
Bosgarren urteurreneko udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak

Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren bidez 800.000€ bideratu dira dagoeneko zonalde zigortuko ikastolak eta AEK indartzera eta, Sortzen elkartearen bidez, sare publikoan D ereduko taldeen sorrera sustatzera. Hala ere, oraindik Nafarroa hegoaldean euskarak dituen erronkak oso handiak dira eta inoiz baino garrantzitsuagoa da urriaren 25etik azaroaren 14ra saskiak eskatu eta denon artean putz egitea gure hizkuntzak hegan egin dezan.


2018-10-15 | Errigora | ARGIA
Errigorak 2013tik 2018ra 800.000 euro bideratu ditu Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara

"Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka" kanpainaren bidez, Errigorak 2013tik 2018ra 800.000 euro bideratu ditu Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara. Errigoraren sorreratik bost urte igarota, atzera begiratu nahi izan du diru horrek zertarako balio izan duen ikusteko. Bideo honetan jasotzen da ibilbidea:


2018-03-07 | ARGIA
Zubi bat sukaldera: Nafarroako hegoaldeko olioa eta kontserben kanpaina berriari ekin dio Errigorak

Martxoaren 6tik martxoaren 20ra arte iraungo du aurtengo Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainak. Lelo berriarekin dator: Zubi bat sukaldera, baina kanpainaren plantemendua betikoa izango da: oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eskatu ahal izango dira euskaraz etiketatuta eta, auzolanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan.


2017-11-23 | Miren Osa Galdona
14.000 saski banatu eta Nafarroako euskalgintzarentzat 175.000 euro lortu ditu Errigorak

Azken kanpainaren emaitzak eman ditu Errigorak. 14.000 saski banatuta, 175.000 euroko irabaziak lortu dituzte Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari sostengua ematen jarraitzeko.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude