Behiak ukuiluetan, ez esnea eta simaurra ekoizteko fabriketan

  • 1.000 behi gehi 800 bigantxa gehiago aterpetuko dituen granja-fabrika erraldoia geldiarazi nahi dute Frantziako Estatuko nekazariek. Tamaina horretako bat bada, Nafarroako Caparroson. Eta Indian 40.000 behirentzakoa eraiki nahi dute multinazionalek. Nekazariek erakusten digute zer ezkutatzen duen esne merkeak.

Proiektuaren kontra borrokatzen den Novi-ssen elkarteak bere webgunean ipinitako irudian, Somme eskualdean eraiki nahi duten behitegi erraldoiaren kontra protestan ari den herritarra. Mila behi baino gehiagoko esne eta simaur fabrika salatzen duen
Proiektuaren kontra borrokatzen den Novi-ssen elkarteak bere webgunean ipinitako irudian, Somme eskualdean eraiki nahi duten behitegi erraldoiaren kontra protestan ari den herritarra. Mila behi baino gehiagoko esne eta simaur fabrika salatzen duen "1000 vaches" esaldiaren ondoan, ikurrak erakusten du behi bat errauskailu bihurtua. Cironline webgunetik hartutako argazki txikian, behitegi handi horietako baten jeizteko plataforma robotizatua. Horrelako bat dagoenekoz martxan dago Nafarroako Caparroson. Nekazaritza industrialaren sustatzaileek sistema hau ezarri nahi dute mundu osoan. Europaz eta Amerikaz gain, dagoenekoz instalazioak badaude Txinan, Vietnamen eta Indian. Denetan ugaritu dira horien kontrako kanpainak, ez dago Interneten "mega-dairy" (esne fabrika erraldoia) galdetu besterik. 2011n Britainia Handian 4.000 behi eduki behar zituen bat gelditzea lortu zuten.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

1.000 vaches deitzen zaie, nahiz eta mila behi baino gehiago eduki ditzaketen eraikin erraldoiok.  Bat Nafarroako Caparroson daukagu, 1.800 behi dauzkan eta 4.000taraino zabaldu daitekeen... ukuilua? Fabrika esan beharko hobe. Frantziako Estatuko iparraldean, Amiens inguruko Drucat herrian, Michel Ramery industrialak eraiki duen behitegitzar horietakoa okupatu eta zenbait tresneriaz hustu zuten joan den maiatzean Confederation Paysanneko laborari militanteek. Polizia, ministroarekin eztabaida, arduradunen atxiloketa, epaiketa saioa joan den astean... Confeko sindikalistek herritarrei mahaietaraino eraman diete hipermerkatuetan hain merke erosten duten esnearen sekretu itsusia.

Euskal Herriko Laborarien Batasuna (ELB) barne duen sindikatuko idazkari nagusi Mikel Hiribarrenek Laborari astekarian “Laborantzan industriaren ixuria” artikuluan eman ditu erasotutako mega-behitegiaren xehetasunak. Confek bere webgunean gaia grafikoki azaldu du:  “Aujour d’hui parlons de la ferme de 1.000 vaches et analysons cette usine à gaz” (Gaur 1.000 behiko etxaldeaz mintzatuko gara eta analizatuko gas fabrika hau). Harrigarriak dira gas usina hauek, baiki.

8.500 metro karratu osatzen dituzten eraikinetan biziko diren  1.000 behiok egunero 27.000 litro esne emanen dute, langileek (denak emakumeak) egingo dizkieten lau jeitzialdietan. 160.000 litro ur xahutuko du granjak egunero. 100 tona bazka ekarriko zaie behiei bertaraino, hauek esneaz gain 73.000 kilo simaur egin dezaten.

Simaurrean datza usinaren gako ekonomikoetako bat. Behien gorotzak bestelako landare inaurkinekin nahastuta metanoa ekoitziko dute, horri errez argindar bihurtzeko 1,5 MegaWatteko ahalmena daukan zentralean. Energia berdea deitzen zaion horri, antza, Frantzian oraindik prima onak ematen zaizkio; Espainiako Estatuan gorotzekin energia sortuz negozioa egin nahi zuten eta murrizketekin ahoa bete hortz geratu direnek baino zori hobea dute.

Simaurrak metanizatzearen ondoren geratzen diren hondakin organikoak inguruko 3.000 hektareatan zabaldu nahi ditu industrialak. Honek eragin ditu Somme ibarrean ingurumenaz kezkatzen direnen kexuak, lurpeko ur erreserbak are nitrato gehiagoz kutsatuko direlako.

Ingurumenarenari osasunarekiko arrangura gehitu behar zaio. Horrelako pabilioietan behi bakoitzak ez daukanez beretzat auto batek parkingean eskaintzen zaion lekuaren erdia ere, egun argirik eta aire librerik ezagutu gabe iraungo duten aziendak bizirik atxikitzeko antibiotikoz eta bestelako botikaz ase behar dituzte. Gero herritarrok horien esneak eta okelak irentsiko ditugu.

Behiok esneaz gain kaka barreiatuko dute inguruetan. Aldiz, horien elikatzekoa urrundik ekarriko da. Erdia baino gehiago Hego Ameriketatik, pestizidaz ondo igurtzitako OGM bihi eta pentsuak. Ordainetan, esnea ere munduko lau haizeetara zabalduko da, lortuko diren prezio apalen babesean. Hurbileko bezala urrutiko baserritarrak hondoratzeko sistema.          

“Hona merkatuko esne merkeena”  

Behi asko, esne asko, simaur asko... eta langile gutxi: 18 langilerekin mugituko du fabrika Ramery ugazabak. Dagoenekoz baserri txiki gehienak galdu dituen Frantzian gaur esnea 50 behi inguruko etxaldeetan ekoizten da, bakoitzean bataz beste 2,1 langileri enplegua emanez. 1.000 behi zaintzeko beharko liratekeen 42 nekazarien ordez 18 langile ez-kualifikatu eta oso gutxi ordainduak kontratatuko ditu Rameryk.

Hala ere, prezioan nahi du konpetitu Rameryk, jakinik kaletarrek azkar ahazten dituztela hedabideetan tarteka-marteka aipatzen diren kutsadurak, kalitateak, injustiziak eta istorio. Orain Frantziako Estatuan tona bat esne ekoiztea 350 euro kostatzen bazaio behitegi baten jabeari, Rameryk 270ean produzituko du. Nolaz? Kopuru eta tamaina erraldoiek eragiten dituzten eskalako ekonomiak baliatuz, subentzio handiak kobratuz, langile urriei soldata kaskarrak pagatuz eta, azkenik, “energia berdeari” etekina atereaz.

“1.000 behiko usina hau test bat da –salatu du Cofederation Paysannek–. Hau gelditzen ez baldin badugu, laster antzekoak aurkituko ditugu Frantzia osoan, gaur esne ekoizpenak dauzkan 100.000 enpleguei mehatxu eginez”. Eta arrazoi du. Dagoenekoz Europako leku askotan antzeko granja alimalekoak nagusitu dira, etxalde txikiak hondoratuz. Zer esanik ez Ipar Amerikan. Eta Asian...

Indiatik iritsi da markak hautsi nahi dituen hurrengoaren albistea: Andra Pradesh estatuan multinazionalak eraiki nahian ari direla ukuilu erraldoi bat... 40.000 behirentzako! Indiako Iffco ongarri korporazioa eta Zelanda Berriko Fonterra esneki multinazionala –Txinan melaminaz kutsatutako esne hilgarria ekoiztu zuena, bide batez esanda–daude asmoaren sustatzaile, oraindik gainditu ezinean kontra agertu zaizkien taldeen indarra.

Indiakoa argitu bitartean, munduko behi eta esne ekoizpen konplexu handiena Vietnamen dauka Afimilk korporazio israeldarrak. Eguneko 200 tona esne ekoizten zituen 2012an eta 2015erako helburutzat dauka urtean 300.000 tona merkaturatzea. Horretarako dauzka bere estalpeetan bildurik 11.000 behi eta 12.000 bigantxa, denetara 23.000 azienda! Afimilk konpainia bi zangoren gainean dago eraikita, biak ere Israelgoak: Afikim kibbutza  eta Fortissimi Capital inbertsio funtsa.

Industriak eta finantzak aspalditik nahi du kontrolatu giza elikatzearen kate osoa. Mikel Hiribarrenek idatzi duenez: “Ez da atzo ala herenegun abiatua laborantzan industriaren ixuria. Badugu nahiko etsenplu hementxe berean Euskal Herrian. Batzuen zoroaldiek zenbat itzal ez dute ekartzen hainbeste etxalderi, edo berdin produkzione sail osoari !”.

Frantziako Drucaten behi fabrika eraikitzen duen Ramery herrialde horretako 369. gizon aberatsena da, 120 milioi euroren jabea, herrilanetan dirua egindakoa. Alde dauzka agintari publiko gehienak, FDSEA nekazaritzako sindikatu maioritarioko buruzagia ere bai. Nekazaritza lehiakorraz mintzo dira denak... gero lurjabe handi eta industrialak direnean Europako dirulaguntza gehienak metatzen dituztenak.

Uztailaren 1ean epaitu behar zituzten makro-behitegia okupatu zuten Confeko sindikalistak. Urrira atzeratu dute auzia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Natura
2025-10-10 | Estitxu Eizagirre
“Jaten ditugun onddo espezie gehienak gordinik toxikoak dira, adibidez, shiitakea”

Udazkenean zentzumen guztiak erne dituztela joaten dira onddo biltzaileak mendira. "Hau jangarria ote da, edo toxikoa?", horra onddoen erreinuko ale bakoitzaren aurrean egiten duten galdera. Asmatu ez dutenek, kasurik larrienetan, ospitalean bukatuko dute eta orduan... [+]


Kurrillo arrunta
Udazken tronpetak

Zuhaitzen hostoak erortzen ari dira, eguzkiak ez du hainbeste berotzen baina azken izpiak aprobetxatuz, bazkalostean mendi bueltatxoa ematera irten gara. Mendiaren soinuetan barneratuta, bat- batean tronpetak diruditen “kru-kru-kru” hotsak entzuten dira. Begirada... [+]


Milazangoa
Asko bai, baina ez mila

Silurikoan sortu omen ziren, kontuak atera! Duela 400 milioi urte edo gehiago. Beraz, planetako lurretan azaldu ziren lehenetako animaliez ari gara, ez da txantxetarako kontua. Eta oraindik txantxa gutxiago, garai hartako espezie batzuek luzeran bi metro ere bazituztela jakinda... [+]


2025-09-26 | Sustatu
Euskal Herritik haratago, Pirinioak eta gehiago Mendiak aplikazioan

Pirinioetako eta Iberiar Penintsulako mendien katalogoa gehitu dugu Mendiak aplikaziora. Abuztuan hazi zen mendi katalogoa, eta dagoeneko igoera mordoxka bat erregistratu dituzte erabiltzaileek. Webgune gisa kontsulta daiteke Mendiak.eus, baina erabilpen aproposerako, app bidez... [+]


2025-09-15 | Iñaki Sanz-Azkue
Aspis sugegorria
Gorrian zuri

Sugea ikusi orduko: “Sugegorria!”. Telesforo Aranzadi zenak esaten baitzuen, begiek ez dutela ezagutzen dutena baino ikusten. Eta sugegorria ezagutu, ezagutzen dugunez (entzunaz, sikiera), hori bera izaten da joera: ikusten dugun suge oro sugegorria dela iruditzen... [+]


2025-09-11 | Xuban Zubiria
Hondartzan bainua hartzeko ordaindu egin behar

Italiako hainbat hiritan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin ditu udan Itsasoa Aske mugimenduak. Hondartzen erdia enpresa pribatuek kudeatzen dutenez, bainua hartzeko ordaindu beharra daukate herritarrek. Zonalde turistikoenetan ordainpeko... [+]


2025-09-09 | Jon Torner Zabala
Itsasoaren berotzeak euskal kostaldeko espezie batzuen portaera aldatu du, Aztiren arabera

"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]


2025-09-08 | Jakoba Errekondo
Orria egitera

Orriuldu gabe daude oraindik zuhaitzak eta arbolak. Hostoak ihartu gabe daude, bai. Eta hostoa jasotzeko sasoi aproposa da. Hostoa, batez ere geroago jasotzen da; zuhaitzaren adaburua janzten duen orritza edo hostotza erortzen denean edo orriultzen denean, lurraren instantziako... [+]


Enpatia garaia

Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]


2025-09-08 | Nagore Zaldua
Itsas izar arantzaduna
Izarren hautsa

Izarrak, ortzi mugagabean, keinu egiten diguten argi izpi dardarti liluragarriak dira, osotasuna eta ezereza bateratuta, zer garen ulerrarazteko oroitarri zaizkigunak: izan sua, izan ondotik joan zaizkigun kuttunak, gizakiaren txikitasuna edo Anbotoko Mariren edertasuna;... [+]


2025-09-03 | Kanaldude
Itsas korronteak eta klima aldaketa
MULTIMEDIA - solasaldia

Paul Moal-Darrigade ozeanografoak "Itsas korronteak eta klima aldaketa" bere tesia aurkezten du Donapaleun Otsail Ostegunak hitzaldi zikloaren baitan, eta Kanaldudek jaso du solasaldia bideoz. 

 


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude