Irudikatu beheko sua, eta haren inguruan tertulian dabilen lagun kuadrilla. Blogetako komunikazioa horrela definitu du Lucas Aisa blogariak: “Istorio on bat kontatzen duzunean, inguruan denak isil-isilik egoten dira entzuten”. Komunikazio eredu hori berria izatetik ohiko izatera pasatu da Euskal Herrian.
Azkue Fundazioak eta Argiak antolatutako Blogetan! euskal blogarien topaketan egon da gaia bolo-bolo. Duela urte batzuk izan zuen boomaren ondoren, blogen fenomenoa normalizatuz eta egonkortuz joan da eta gaur egun euskarazko blogosferan aniztasun handia dago. Eskaintza handia izan arren, kontsumo mailan agertu zuten kezka, eta euskarazko internet elikatzen jarraitzeko premiaz berba egin zuten.
Jardunaldiaren hasieran, Lucas Aisa blogari zaragozarrak konparaketa gastronomikoa egin zuen: Twitterra, shushia lakoa da, mokadu baten jateko modukoa, baina batzuetan egiteko gaitza, arroza hain tarte txikian kontzentratzea ez baita samurra. Bloga, txuleta modukoa da: Lagun artean, patxadaz jatekoa, tertulian, eztabaidan, eta jan ostean patxaran batzuk edanez.
Txuleta eta shushia gora-behera, interneten dagoen eduki kantitatea gero eta handiagoa da. Blogak, profesionalak edo pertsonalak, norbanakoenak edo kolektiboak, asko ugaritu dira azken urteotan, munduan, eta Euskal Herrian ere bai. Euskarazko blogen errealitateari buruz mahai-ingurua egin zuten topaketan. Bilbon izan ziren Haritz Rodriguez kazetaria, Maite Goñi irakaslea, Juanra Madariaga mendizalea eta Marijo Deogracias kazetaria. Laurak dira blogariak, eta Gorka Bereziartua Argiako kazetariaren galderei erantzunez, egungo egoeraren argazkia egin zuten.
Maite Goñik oso argi ikusten du: “Gaur egun blogarekin bakarrik ez genuke ezer egingo, bertako edukiak konpartituko ez bagenitu”. Twitterrek horretarako bidea errazten du. Maite Goñik hainbat blog dauzka eta tartean Gaurko Hitza izenekoa. Egunero berba bat hartuta haren inguruko azalpenak ematen ditu. Marijo Deograciasek jarraitu egiten du bloga: “Baina bertara zuzenean sartu barik, haren soka Twitterren hasten da nire kasuan. Inor ez da blogetara joaten irakurtzera, ez bada Twitter bidez heldu”.
Lan arloan, eta kazetaritzan bereziki, ekarpen handia egin dute blogek. Haritz Rodriguezek argi ikusten du hori: “Aurrekoan gai bati buruzko artikulua ikusi nuen, bere garaian nik paperean idatzitako gai bat zen, beste gabe pasa zena. Orain ikusi dut interneti esker pilo bat mugitu dela. Paperean lehen ez zegoen aukerarik jakiteko, baina orain badakizu, ‘irakurtzen naute!’”. Gorka Bereziartuak ere igarri du ikusgarritasun hori Argian: “Publikoa ikaragarri zabaldu da eta eragin soziala asko hazi dela nabaritu dugu”.
Gai askotako hamaika blog daude euskaraz, eta horietako batzuk ezagutzeko aukera egon zen Blogetan! topaketan. Topatu.info ekimenetik Oier Peñagarikano eta Amaia Nicholson izan ziren, Euskal Herriko gazte mugimenduari zuzendutako zerbitzuaren berri ematen. Peñagarikanok denbora eta objektuen berrerabilpenari buruzko bloga dauka Topatu.infon, Itsumustuan izenekoa; Nicholsonek berriz lurra eta buruaskitasunaren inguruan idazten du Hazitegia blogean. Topatu proiektuaren barnean beste hamazortzi blog daude. Euren ostean, Iñigo Errastik 31 eskutik blog kolektiboaren gainean egin zuen berba. Bertan, egunero euskararen inguruko testuak idazten dituzte EIZIEko hainbat kidek. Amaitzeko, Imanol Epeldek Etxepare Rap bloga aurkeztu zuen, rap estiloan aurkeztu ere. Euskal literaturaren historia zatiak musika horretara egokitu eta blogean bildu ditu.
Euskarazko blogosfera txikia baina aktiboa dela nabarmendu zuen Maite Goñik. “Hasieratik mundu horretan hasi ziren euskaldunek argi eduki zuten edukietan egin behar zela apustua; ez zegoen B aukerarik”. Librezale ekimena eta hark edukiak itzultzen egin duen lana nabarmendu zuen.
aritz Rodriguezek kezkatuta begiratzen dio egoerari: “Desoreka ikusten dut interneten dagoen eskaintzaren eta kontsumoaren artean; sortzaile asko daude, baina kontsumitu, ez da horrenbeste egiten euskaraz”. Beste hizkuntza handiagoen eskaintza oso zabala dela nabarmendu zuten, eta konpetentzia ez dela erraza. Horren haritik, kontsumitzaileek gura dutenari buruzko ikerketak sumatzen ditu faltan Maite Goñik. Juanra Madariagak baikor ikusten du egoera: “Euskara ez da atrofiatuta geratu. Uholdeari erantzuten jakin du, eta gainera oso maila onean”.
Mahai-inguruan, kontsumitzaile onena sortzaile berria dela ondorioztatu zuten. Maite Goñi irakasleak Jakintza ikastolan argi ikusi du. Ikasleek edukiz betetzen duten bloga du esperientzia: “Hezkuntza munduan gazteak edukiak sortzen ipiniz gero, errazago jarraituko dute bidea. Ohitu egingo dira dinamika eta kultura horretara”.
Burusoila eta bizarduna. Calvo con barba da Lucas Aisaren blogaren izena, eta ezizen horrekin sinatzen du interneten idazten duen guztia: “Jende askok ez daki nire benetako izena”. Bloga bere lanaren bizkarrezurra dela azaldu du hitzaldian. Astero artikulu bat idazten du, eta bertatik heltzen dira beragana bezeroak eta proiektu berriak. Curriculum Vitaearekin alderatu du bloga Aisak, digital vitae bezalakoa da bere bloga: “Curriculumean egin dezakezunaz idazten duzu; blogean egiten duzuna benetan dakizula demostratzen zabiltza”.
Topaketaren amaieran, Blog izarren bila euskarazko blogen lehiaketako sariak banatu zituzten. Hauek izan dira irabazleak:
- Kultura alorrean: Zineari buruzko Klak... eta bloga, Iñaki Gaunarena.
- Gizarte eta politika alorrean: Arma, tiro, klik Amaia Lekunberriren fotokazetaritza bloga.
- Aisian: Tropela, txirrindularitzari buruzko bloga.
- Zientzia eta teknologian: Euskalnatura UEUren zientzia eta teknologia alorreko bloga.
- Blogari berriaren saria: Ikusi makusi... zer ikusi ikus-entzunezkoen gaineko Gaizka Izagirreren bloga.
Mugikortasun agenteen euskara eskakizunaren sententzia salatzeko, Egiako Justizia jauregiaren aurrean elkarretaratu dira Donostian.
Ttitto Betbeder Euskararen Erakunde Publikoko zuzendari berriaren ustez kontzertazioa sustatu behar da euskalgintzarekin eta aholku batzordea biziarazi berriro.
Eztabaida gutirekin baina herriaren indarrarekin egin du bere administrazio kontseilua Euskal Kultur Erakundeak irailaren 13 honetan. 70 eta 80 elkarteen ordezkaritza hurbildu zen mobilizaziora, baina suprefeta eta DRACa gabe egin behar izan dute.
Euskal Kultur Erakundeak (EKE), Ipar Euskal Herriko euskarazko kulturaren eragile garrantzitsuenak, arriskuan dauka bere burua, eta elkarretaratze deitu du larunbaterako Uztaritzen. Frantziako Estatuaren laguntzetan 30.000 euroko murrizketa jasan dute 2025ean (udan jakinarazia),... [+]
Orain Baionako merkatuko saltzaileek afitxa bidez jakinarazten dute euskaraz eta gaskoiz aritzeko prest direla. Baionako Herriko Etxeak duela bi urte abiatutako euskara plangintzaren ildotik ekintza abiatu du.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Larunbat honetan Gasteiz Euskararen Hiria ekimenak hartuko du Gasteizko Andre Mari Zuriaren plaza. Goizean hasi eta gauera arte, “euskararen aldeko festa handia” izatea nahi dute euskalgintzako eragileek, kirol jarduerak, kultur emankizunak edo arratsaldeko... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
'Su eta Gar' musika talde baten izen bezala ezagutzen duzu? Orain, exoplaneta baten eta bere izarraren izena ere badela jakinen duzu. 'GJ 486' izarra, Virgo konstelazioan, eguzkitik 27 argi-urtera dagoen nano gorri bat da eta bere inguruan Lurra baino hiru aldiz... [+]
Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]
Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]
Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]