Pazko Uharteko zibilizazioaren gainbehera gainpopulatzeari eta baliabide naturalak gehiegi ustiatzeari egotzi izan diote orain arte adituek. Baina Honoluluko Bidhop Museoko Mara Mulrooney antropologoak, gaia sei urtez ikertu ondoren, zibilizazioak kolonizatzaileak iritsi arte iraun zuela ondorioztatu du. Beraz, beste askotan bezala, europarrek irlara eramandako gaixotasunek eragingo zuketen gainbehera. Mulrooneyen hipotesia baieztatzeko ikerketa sakonagoak beharko diren arren, geroz eta aditu gehiago babesten ari da antropologo hawaiiarraren teoria.