Lazarraga Euskararen Etxea eta Kafe Antzokia helburu Gasteizen


2014ko urtarrilaren 16an
Euskaldunak biltzeko gunea Montehermoso Kulturunean atontzea proposatzen du Lazarraga Euskara Elkarteak. (Argazkia: Zarateman / Wikimedia)
Euskaldunak biltzeko gunea Montehermoso Kulturunean atontzea proposatzen du Lazarraga Euskara Elkarteak. (Argazkia: Zarateman / Wikimedia)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lazarraga Euskara Elkarteak 2008ko asmoari heldu dio beste behin: euskaldunentzat, euskaltzaleentzat eta euskara hain gertuko ez dutenentzat gune bat izatea. Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko plataforma 2012. urtean sortu zen. Alde zaharrean dagoen Montehermoso Kulturunea proposatu dute Lazarraga Euskararen Etxearen kokagune gisa. Sortzeko, ikasteko, komunikatzeko eta irakasteko gunea litzateke lehenengo hori, eta Montehermosoren alboan Kafe Antzokia izango litzatekeen aretoa jaso nahi dute. Bigarren hau aisialdirako gunea izango litzateke. Eraikina ordea, jaso egin behar da eta plataformako kideek uste dute 2015 urte amaierarako bukatuko dutela.

Urtetako proposamena da, gorabeherak izan ditu, beroaldiak eta hotzaldiak. Bere alde dute hasieratik egitasmoak udaldeko oposizioko taldeen babesa izan duela.


Euskara kanalean gehiago
2026ko ekainaren 3
Idurre Eskisabel, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia
“Euskararena auzi politikoa da, norbanakoen ahaleginarekin nekez erantzungo diogu”

2026ko maiatzaren 31
Une latzak

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.