'Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza' dokumentua aurkeztu du Euskalgintzaren Kontseiluak, Batuz Aldatu dinamikaren barruan hainbat eragilerekin egindako agerpenean. Eragileek atxekimendua egiteko dokumentu sinagarri bezala aurkeztu dute, eta luze eta zabal azaltzen ditu hainbat puntu. Ingurune digitalean erakundeek zer egin beharko luketen eranskin batean agertzen da, eta Sustaturen ildoagatik, horixe nabarmendu dugu artikulu honetan.
"Hizkuntza-politika berri baterako giltzak" dira dokumentuan Kontseiluak eta Batuz Aldatu dinamikakoek proposatzen dituztenak, eta lau eragile-mota edo esparruri zuzentzen zaio ituna:
Lehen alor instituzional / politiko horri egindako proposamenak landuago daude eranskin batean, eta hantxe jasotzen dira puntu batzuk ingurune digitala epigrafearekin. Jarraian datorrena da:
Euskal hiztunek ingurune digitalean euskaraz eroso ari tzeko tresna eta baliabideak eskura izan beharko dituz te; hau da, komunikazioa euskaraz garatzeko aukerak bermatuta izango dituzte, baita interakziorako erabiltzen diren baliabide digitalak euskaraz erabiltzeko aukerak ere. Euskarak ingurune digitalean bizi duen egoera kon tuan hartuta, adostasunean oinarritutako eta euskara ardatz izango duen estrategia digital baten beharra dago. Estrategia digital horrek zenbait erpin ditu.
Edukien eskaintza: Erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak bermatu behar dira; izan ere, gaur egun, Euskal Herriko webguneen % 87k ez dauka euskararik. Euskarazko eskaintza indartu behar da, bai testuak, baita ikus-entzunezkoak ere. Hala, itzulpena nola sorkuntza behar-beharrezkoak dira. Horretarako, estrategia eta plataforma propioak diseinatu eta garatu beharko dira, Euskal Herri ko eragile eta administrazioen artean. Interneten euska raren presentzia indartzeko ezinbesteko tresna da .EUS domeinua, eta, horregatik, horren erabilera sustatu behar da esparru guztietan.
Aktibazio digitala: Kalean euskararentzat biziberri tze-prozesuak aktibatzen diren moduan, ingurune digi talean ere aktibatu beharko dira. Gizartearen kontzien tziazioan eragitea ezinbestekoa da ingurune digitalean euskararen erabilera eta kontsumoa sustatzeko.
Burujabetza teknologikoa: Hizkuntza-teknologiak kon tuan hartuko dituen burujabetza teknologikoa garatzea beharrezkoa da, bide-orri propioa gara dezan. Horre tarako, euskararentzat garatutako teknologia baliabide tekniko eta ekonomikoez hornitu beharko da.
Nazioarteko ingurune digitaleko enpresekin elkarriz keta bateratua: Beharrezkoa da halako entitateekin bitartekotza-lanak modu bateratuan egitea. Hau da, nazioartean elkarrizketak garatzeko ahots bateratuarekin jokatzea. Horretarako, administrazioek eta arloko eragi leek eskuz esku osatu beharko dute lanketa.
Administraziorako baliabideak: Administrazioa erabiltzaile digital garrantzitsua da. Horregatik, erabilera digitalari bultzada emateko, urrats garrantzitsua izango da administrazioak software guztiak euskaraz lokalizatuta izatea eta administrazioko webguneek erabiltzaileei lehen hitza euskaraz egitea. Horrek eragina izango du kontsumoan, eskarian eta, ondorioz, eskaintzan. Horrekin batera, dirulaguntza-politiketan hizkuntza-irizpideak jarri beharko dira.
Hori guztia lantzeko eta garatzeko, adostutako gidaritza bateratu bat osatu beharko da, estrategia digitalaren ga rapenaz eta eguneratzeaz arduratuko den entitate legiti matu bat, beharrezko neurriak adostasunez ezarri ahal izateko. Prozesu horretan, eragile guztien inplikazioa ezinbestekoa da: administrazioa, unibertsitatea, ikerke ta-zentroak, enpresak eta gizarte-eragileak.
Iragan berria den Donostiako Zinemaldian euskarazko hiru lan eskaini dira prestigiozko Sail Ofizialean: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak.
Festibala gutxi gorabehera erdira heldu zenean ohartu nintzen laugarren bat ere bazegoela euskal zinea labelarekin: Los domingos. Bilbon... [+]
Buruilaren 27an ebiakoitz huntan Euskal Herrian Euskaraz-ek Baionan salatu du Euskara bigarren mailako hizkuntza bezala kontsideratua dela. "Euskaraz bizi nahi dugu" mezua margotu dute departamenduaren egoitzaren gainean.
Euskara biziberrituko bada, hizkuntza politiketan jauzi bat ematea ezinbestekotzat du Euskalgintzaren Kontseiluak. Jauzi hori emateko proposamen bat aurkeztu du, eta itun soziopolitiko berri baterako deia egin du, irailaren 26an, Batuz Aldatuko Sinatzaileen II. Batzarrean... [+]
Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]
Orain arte ez dugu aipatu, baina bada 6-12 urte arteko umeen kirol jarduerari –aisialdiari, oro har– lotuta dagoen eta azpimarratzea merezi duen beste osagai bat: hizkuntza erabilera. Zentzu horretan, euskararen arnasgune dira Eskola Kiroleko programak, lekuan lekuko... [+]
"Ongi etorri Iruñera" zikloa bueltan da. Urriaren 30ean hasiko da migrante eta errefuxiatuekin euskarara hurbiltzeko topaketen bigarren edizioa eta izena emateko epea irekia dago.
Mugikortasun agenteen euskara eskakizunaren sententzia salatzeko, Egiako Justizia jauregiaren aurrean elkarretaratu dira Donostian.
Ttitto Betbeder Euskararen Erakunde Publikoko zuzendari berriaren ustez kontzertazioa sustatu behar da euskalgintzarekin eta aholku batzordea biziarazi berriro.
Eztabaida gutirekin baina herriaren indarrarekin egin du bere administrazio kontseilua Euskal Kultur Erakundeak irailaren 13 honetan. 70 eta 80 elkarteen ordezkaritza hurbildu zen mobilizaziora, baina suprefeta eta DRACa gabe egin behar izan dute.
Orain Baionako merkatuko saltzaileek afitxa bidez jakinarazten dute euskaraz eta gaskoiz aritzeko prest direla. Baionako Herriko Etxeak duela bi urte abiatutako euskara plangintzaren ildotik ekintza abiatu du.
Euskal Kultur Erakundeak (EKE), Ipar Euskal Herriko euskarazko kulturaren eragile garrantzitsuenak, arriskuan dauka bere burua, eta elkarretaratze deitu du larunbaterako Uztaritzen. Frantziako Estatuaren laguntzetan 30.000 euroko murrizketa jasan dute 2025ean (udan jakinarazia),... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]