Iragan berria den Donostiako Zinemaldian euskarazko hiru lan eskaini dira prestigiozko Sail Ofizialean: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak.
Festibala gutxi gorabehera erdira heldu zenean ohartu nintzen laugarren bat ere bazegoela euskal zinea labelarekin: Los domingos. Bilbon grabatu dute, barakaldar batek zuzendu du eta aktoreen artean badira gurean ibilbide esanguratsua egin dutenak. Euskaraz, dena dela, dozena erdi izen euskaldun, lau “agur” eta kantu bat baino ez dira entzun filmean.
Zinemaldia amaitu bezperan ohartu nintzen Sail Ofizialeko bosgarren film bat ere bazegoela euskal zinea markarekin: Los tigres. Andaluzian grabatu dute, andaluziar batek zuzendu du eta aktoreen artean ez dago euskal herritarrik. Ekoizleetako bat da donostiarra, euskal hiztuna. Filmean, hitzik ez euskaraz, jakina. Huelvan kokatzen den istorio batean nork hitz egingo du euskaraz?
Jaialdia hasi aurretik, Donostiako Zinemaldiaren antolakuntzak letra larriz iragarri zuen 38 euskal ekoizpen proiektatuko zirela. Hau da, edo Euskal Herrian grabaturiko –EAEn suposatzen dut– edo hemengo ekoiztetxeek parte harturiko 38 lan. Horietatik bost dagoeneko iragarri dizkizuet. Gainontzean badira euskaradunak, ez dezagun bestelakorik ulertu. Baina auzia horixe da: hartu dugula dinamika bat, ekintza “kultural” handi gehienek bezalaxe, urtetik urtera zifra handitzen joatean datzana, eta hori da, dirudienez, “seinale ona”. Baina denbora kontua da. Zineman, urteren batean, hasiko da beheraldia: moztuko dituzte pizgarri fiskalak. Orduan hasiko gatzaizkio zifrari letra begiratzen.
Ez dut konprenitzen nori interesatzen zaizkion zifra puztuak. Zeren, ez didazue esango zentzua duenik andaluziar batek Andaluzian grabatu eta Andaluzian kokatu duen filma euskal zinea izateak. Horregatik, ez dut sinesten 38ko zifra hori. Eta letra txikia gehiago arakatzea proposatuko nuke. Esaterako, nork bere buruari galde diezaiola ea euskal zinea diren Euskal Herrian ekoiztu arren erraz ederrean Valladoliden kokatu daitezkeen filmak, nagusiki, ez euskarak eta ez Euskal Herriak ez dutelako pisu ñimiñorik ere. Baina horiei euskal zinea esaten diegu; are harroago, gainera, Urrezko Maskorra irabazten badu. Jakin nahiko nuke Miarritzen edo Tafallan kokaturiko eta erdara hutsezko lanari euskal zinea deitzeko zirkinik ere egingo ote genukeen. Sariren bat jasoko balu, agian bai.
Iragan berria den Zinemaldian, Kursaaletik irten eta parean ikusi ditugu hiru afixa handi, hiru film iragartzeko: Rondailas, Los tigres eta Los domingos. Aldamenean, Netflix multinazionalaren kartela: “Zine espainiarrarekin dugun maitasun istorioak lekua du Netflixen”. Uste dut geu bizi garela pelikula batean, geure errealitatea fikzio bihurtzen, zifrekin engainatzen. Atzerritarrek pizgarri fiskalak maite dituzte, eta ez euskara eta Euskal Herria.
Alauda Ruiz de Azua zuzendari barakaldarren lanak jaso du sari preziatua, baita Euskal Zinemaren Irizar saria ere. Bestalde, hunkituta jaso du garaikurra Jose Ramon Soroizek, mende erdiko ibilbide oparoaren ostean.
Zinemaldi eder honi amaiera emateko, Jay Kelly ikusi dut, Noam Baumbachek zuzendu eta George Clooneyk protagonizatu duen pelikula. Bertan Jay Kelly izeneko aktore asmatu baten bizitza kontatu da, Hollywoodek sorturiko famatu generikoaren erretratu. Film honetan, Jay ikusi dugu... [+]
Aurreko urteko Zinemaldian, Paolo Sorrentinok Parthenope luzemetraia aurkeztu zuen, eta gogo handiz joan nintzen ikustera, baita gustura atera ere. Aurten film berria aterako zuela jakitean, ez nuen duda izpirik izan, eta, finean, azken egunerako utzi nuen gozokia. La Grazia,... [+]
Molt lluny klasiko bat da, barrura begirako klasiko bat. Gerard Oms zuzendariaren lehen obrak beste pelikula askotan ikusi den barne bilaketa proposatzen du: gizon heterosexual oso normatibo batek antsietate dezentekoa du, ez daki zer gertatzen zaion, baina ez dago gustura... [+]
Testuinguru historiko, politiko eta sozialik gabea, kasik azalpenik ez... Eskasa iruditu zait oso Donostiako Zinemaldiaren itxiera galako pelikula, The Winter of the Crow.
Poloniako Varsovian kokatzen da, 1981eko abenduan. Psikiatra irakasle britainiar bat da... [+]
Diego Céspedesek idatzi eta zuzendutako luzemetraia da La misteriosa mirada del flamenco, jendez lepo zegoen Kursaaleko 2. aretoa oso-osorik hunkitu duena. 1980ko hamarkadan kokatzen da, Txileko basamortuan, eta hamaika urteko Lidia gaztea (Tamara Cortés) du... [+]
Ikusi izan ditugu animaliak zineman: txakurrak, tximinoak eta txerriak, esaterako. Baina oilo bat protagonista duen pelikularik nik ez dut ikusi sekulan, behintzat. A priori astakeria dirudi: oiloa baino animalia inespresiboagorik ez zait bururatzen. Hegoak astindu ditzake eta... [+]
Veneziako Mostran aurkeztu ondotik, Lynne Ramsay zuzendariaren Die my love pelikula Zinemaldian eman dute, Jennifer Lawrence aktoreak Donostia Saria jasoko duenaren aitzakian. Saria eskuratzen gazteena da; 35 urte ditu. Ibilbide handia egin du dagoeneko Lawrencek, eta bere... [+]
Film zoroa da Edward Berger zuzendariaren lan berria: Ballad of a Small Player. Iaz Conclave aurkeztuta, nork esan zezakeen istorio aldrebes honetara egingo zukeela salto?
Badiotsuet, baina, oro har prentsak iritzitakoa baino film hobea iruditu zaidala niri.
Kasinoen mundu... [+]
Ciudad sin sueño pelikula bat da, baina dokumental bat izan zitekeen. Izenak, lekuak, gertaerak; guztiak dira benetakoak. Periferietan periferiena erretratatu du Guillermo Galoe zuzendariak. Madril kanpoaldean dago Cañada Real, Europako asentamendu irregular handiena... [+]
Bost urte dira Koldo Almandozek Nerea Garcia inspektorea pantaila txikira ekarri zuela. Hondar Ahoak estreinatu eta bost urtera heldu da seriearen bigarren zatia, Zeru Ahoak; helduta eta Garciaren munduko estoldetan behera. Oraingo telesail honek ere lau kapitulu izango ditu,... [+]
Truebako areto txikian ikusi dut Popel (Errautsak), Oier Plazak zuzendutako dokumentala. Bertan, Unai Eguia irakasleak hasitako ikerketa bat da lana piztu duen lehen txinparta: El impostor eleberria irakurrita, nortasuna lapurtu zioten Enric Moner kataluniar errepublikanoari zer... [+]
Shiro no Kajitsu (Lore zuriak eta fruituak) izan da Zinemaldiaren zazpigarren egunean ikusi dudan lehengo filma. Yukari Sakamoto zuzendari japoniarrak eginiko lana izan da, hango gizartean kokatuta, neska gazteentzako eskola kristau bateko istorioa kontatzen duena. Anna (Miro)... [+]