Lazarraga Euskara Elkarteak 2008ko asmoari heldu dio beste behin: euskaldunentzat, euskaltzaleentzat eta euskara hain gertuko ez dutenentzat gune bat izatea. Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko plataforma 2012. urtean sortu zen. Alde zaharrean dagoen Montehermoso Kulturunea proposatu dute Lazarraga Euskararen Etxearen kokagune gisa. Sortzeko, ikasteko, komunikatzeko eta irakasteko gunea litzateke lehenengo hori, eta Montehermosoren alboan Kafe Antzokia izango litzatekeen aretoa jaso nahi dute. Bigarren hau aisialdirako gunea izango litzateke. Eraikina ordea, jaso egin behar da eta plataformako kideek uste dute 2015 urte amaierarako bukatuko dutela.
Urtetako proposamena da, gorabeherak izan ditu, beroaldiak eta hotzaldiak. Bere alde dute hasieratik egitasmoak udaldeko oposizioko taldeen babesa izan duela.