Espainiar politika Galdosen arabera

(Arg: galdos Museo-etxea)
(Arg: galdos Museo-etxea)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Idazle oparoa izateaz gain, Benito Perez Galdos (1843-1920) politikaria ere izan zen.  1886an Puerto Ricoko ordezkari izan zen Espainiako diputatuen kongresuan, eta XX. mendearen hasieran errepublikarrek eta sozialistek gobernua osatu zutenean ere diputatua izan zen.
 
Dirudienez, Galdosek eztabaida politikoaren maila jaso nahi zuen, baina haren ahaleginek ez zuten helburua lortu. “Etxe honetan ezin da ezertxo ere egin; herriari benetan komeni zaionari gibela ematen zaio. Nire ahaleginak alferrikakoak izan dira”, esan zuen idazle kanariarrak.  
Haren arabera, norberekeriak, alderdikoikeriak eta segiziozaletasun politikoak lehentasuna zuten, herritarren interesak baztertuta. Hasieran zenbait kontu hobetzeko gai izango zela uste zuen, baina berehala konturatu omen zen neurri eraginkorrak bultzatzea ezinezkoa zela, eta diskurtsoa sakontzeko saiakerak ere alferrikakoak zirela. Ehun urtetik gora joanda ere, zenbait gauza ez dira aldatzen.

Irakurri gehiago: Historia
Historia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...