Komunikazioa izan daiteke webgunea kudeatzea, ikuskizuna prestatzea eskualdeko hainbat artistarekin, irratian saltseatzea, eskualdeko memoria historikoa batzea... Horietara guztietara dago zabalik Aiaraldea Komunikazio Leihoa elkartea. Dena euskaraz. Modu naturalean euskaraz hasitako harremanek euskaraz jarraitzen dute-eta.
Aiaraldea.com ataria da elkartearen tresna indartsuena, eta berau sortzea izan zen elkartearen lehenengo pausoetako bat. Gerora, internet bidezko irratia jarri zuten martxan, eta urrian aldizkaria kaleratzen hasi dira, hamabostekaria. Komunikabideetatik harago doan proiektua da baina Aiaraldea Komunikazio Leihoa. Komunikazioa bere zentzu zabalenean hartuta egiten dute lan, 50 bat boluntarioz osatutako sarean. Arabako kuadrilletako bat da Aiaraldea eta ondoko udalerriak biltzen ditu: Amurrio, Artziniega, Aiara, Laudio eta Okondo.
Ideia duela lau urte jaio zen. Irati Mendiguren elkarteko kideak azaldu duenez, webgunea egitea zen hasierako asmoa: “Plaza eman nahi genien elkarteen ekintzei eta eskualdeko gaurkotasunari”. Proiekturako jende bila hasi ziren: Webgunea sortzeko “igeltseroak”, albisteak idazteko prest zeuden herritarrak, argazkizaleak, bideo afizionatuak... Webgunea aitzakia, hainbat motibazio sortu ziren gazteak euskararen normalizazioan murgiltzeko. Irratia jaio zen geroago, eta han gazte kuadrillek eta herritar musikazaleek parte hartzeko modua ikusi zuten. Gaur egun, hogei bat lagun dabiltza irratian programa egiten.
Udazkenero multimedia tailerrak antolatzen dituzte, elkarteko kideen formaziorako, eta herritarrentzako ere irekiak. Horrez gainera, kultura ikuskizunak ere antolatu ditu elkarteak, ikastetxeekin multimedia rallyak egiten dira… Ekimen horiek aurrera eramateko sare zabala dute elkartean. “Norberak dakienetik egiten du lan, bere denbora eskainiz. Hor dago nire ustez elkartearen xarma eta honek aurrera egitearen arrazoia”.
Proiektua haziz joan da, eta duela bi urte, boluntarioen lanaz gainera, dedikazio gehien behar zuten lanetarako lanpostuak sortzen hasi ziren. Gaur egun lau langile dauzka elkarteak. Euretako bat, boluntarioen arteko koordinazioaz eta finantzaketaz arduratzen da. Erredakzioan bi langile daude, bata webgunearen arduraduna eta bestea aldizkariarena. Laugarren pertsona bat arlo teknikoaz eta komertzial lanez arduratzen da.
Urrian kaleratu zuten Aiaraldea hamabostekariaren lehen zenbakia. Doakoa da. “Momentu honetan eskualdean ez da banatzen doako egunkaririk, gaztelaniaz ere ez. Eremu hori euskarak hartzea itzela izan da”. Irati Mendigurenen hitzetan, harrera ona egin diote herritarrek. Okindegietan, kioskoetan, ikastetxeetan, tabernetan, euskaltegietan, autobus geltokietan... banatzen dute: “Komertzio batzuek ale gehiago uztea ere eskatu dute”. Oraingoz 10.000 ale banatzen dituzte, eta tirada egokia ote den ikusten dabiltza lehen zenbakietan.
Arinago, aiaraldea.com-ekin, batez ere gazteengana heltzen zen elkartea. Papererako saltoarekin beste adin bateko publikoarengana heltzen dabiltza. Gainera, Mendigurenen ustez, euskarazko atari batera bere kabuz sekula helduko ez zen jendearengana iritsi dira: “Piztu diogu jakin-mina agian orain arte euskarari aparteko garrantzirik ematen ez zion jendeari ere, eta horregatik bakarrik, merezi du”. Etxean aldizkaria jaso eta seme-alabei galdezka imajinatzen ditu Mendigurenek hainbat herritar: Zer jartzen du hemen? Pertsona hori ezagutzen dut, baina ez dakit zer dioen. “Aldizkariaren kontuarekin uste dut apurka-apurka hizkuntzen arteko muga batzuk apurtuko direla”.
Eskualdeko memoria historikoa batzen ere badabiltza elkarteko kideak. Aurten 1983ko Laudioko uholdeen urteurrena dela eta, dokumentala prestatu dute. Emanaldi egunean jendeak galdetzen omen zuen; “zer da, euskaraz bakarrik? Ze pena!” Apurka-apurka kalitatean hobetu eta produktu gehiago ekoiztu gura ditu elkarteak: “Erakutsi nahi diogu jendeari gauza erakargarriak egin daitezkeela euskaraz; euskaraz bizitzea erakargarria izan daitekeela, azken finean”.
Aiaraldean hiru herritarretik bat da gai euskaraz berba egiteko, eta erabilera nahiko baxua da. Ekintza eta produktu erakargarriekin erabilera horretan eragitea da elkartearen helburua. Elkarteak euskaraz funtzionatzen du modu naturalean: “Lehendik elkarrekin euskaraz aritzen ginenez, errazagoa da euskaraz jarraitzea harreman horrek”.
Aiaraldean orain arte ez da eskualde mailako komunikabiderik egon: “Bi irrati daude, ez gaituztenak asetzen: Radio Llodio eta Radio Ayala”. Erdarazko medioak biak, gehienbat informazio instituzionala lantzen dute Mendigurenen iritziz. “Herri kazetaritza deitu izan diogu gure proiektuari”, dio. “Ez gara kazetari profesionalak eta kalitatean asko daukagu oraindik hobetzeko, baina komunikazioan funtsezkoa den beste zerbait daukagu: herritarrekiko gertutasuna”.
Orain, erronka, zalantza barik, hamabostekaria da: “Askok esan digute, aldizkaria dohainik, garai hauetan, krisiagaz?”. Badituzte diru-laguntzak, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak emandakoak. Duela gutxi hitzarmenak lortu dituzte eskualdeko udalekin. Bazkideak ere badituzte, eta aldizkaria sortzearekin batera, publizitatea eskaintzen hasi dira. Irati Mendigurenen berbetan, gogoa eta inplikazioa baldin badaude aurrera egingo du proiektuak: “Pilo bat sinesten dugu honetan, eta hori da funtzionarazten duena”.
Mikel Laboa hil eta gutxira, elkarteko kide batzuek Laboaren inguruan ikuskizun bat antolatzeko ideia izan zuten. Lili bana Mikelentzat deitu zioten ikuskizunari. Amurrioko antzokian, eskualdeko musikari eta artistek parte hartu zuten: “Xumea izan zen, baina oso polita. Ikusi genuen gai ginela horrelako espresiobideak erabilita, eta euskaraz, jendea erakartzeko”.
Hurrengo urtean horrelako zerbait errepikatu behar zela eta sortu zuten Euskararen Leihoak ekimena. Aiaralde osoko 60 pertsona inguruk parte hartu zuten ikuskizunean. Helburua euskara sustatzea eta elkarrekin euskaraz lan egitea izan ziren. Han elkartu ziren flamenkoa, folk musika, rapa... “Planteatu genuen euskararen leihoak horiek guztiak ere bazirela eskualdean bertan”.
Elkar ezagutzeko aukera ematen du Euskararen Leihoak ekimenak. Mendigurenek berak aitortu du harritu egin zela sortzaileen zerrenda ikusterakoan: “Ez nekien hainbeste gauza genituenik eskualdean!” Hantxe ziren askotariko herritarrak. Batzuk musikari profesionalak, beste batzuk sekula publiko aurrean emanaldirik eman bakoak. Ikasturte honetan ere egingo dute jaialdia, oraindik gauzak lotzen hasi ez badira ere. Ikuskizun horri esker konturatu dira, elkartera beste modu batera hurbiltzen ez den jende asko hurreratzen dela.
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]
UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]
UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]
Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]
Euskal Herrian euskara "hainbatetan ukatua edo bigarren hizkuntza bezala tratatua" dela salatu du EHEk, eta egoera hobetzeko hizkuntza politiketan jauziak egitea ezinbestekoa dela adierazi du. Hori dela eta, elkarretaratzeak egingo ditu Maulen, Donapaleun eta Baionan,... [+]
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eskariz, 2036an Hego Euskal Herrian euskararen egoera zein izanen den aztertu du Siadeco ikerketa etxeak. Hipotesi batzuk beteko balira, hemendik hamar urtera ukanen genukeen errealitate soziolinguistikoari begiratuta, "egoera... [+]
Joxe Azurmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1941-2025) idazle, filosofo eta saiakeragilea zendu da. Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduetan engaiaturik eman zuen bizitza osoa. Besteak... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.
Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]
Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]
Imajinatu kiroldegiko igerileku bat, sei kortxo ilarekin. Lerro horietako baten aurrean zutunik zaude. Lehenengo kalean adineko bi andre-gizon ikusten dituzu, beraien taularekin astiro-astiro igeri egiten. Bigarren kalean, aldiz, bi neska gazte dabiltza bata bestea baino estilo... [+]