Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

  • Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


2025eko abuztuaren 25ean - 09:34
Goiena
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Antzuolarra jaiotzez, Arrasaten bizi izan da Daniel Larrea Mendizabal. Asteburuan zendu da, Goiena tokiko komunikabideak jakinarazi duenez. Gaixoaldian zegoen, eta 65 urterekin hil da.

Lan mundua euskalduntzeko asmoz, 1997an eratu zen Emun kooperatiba elkartearen sortzaileetako bat izan zen Larrea. Hain justu ere, zuzendari kargua izan zuen 18 urtez, sorreratik bertatik 2015era arte. Debagoienan sortu zen elkartea, eta lehenengo euskara planak bertako kooperatiba eta enpresentzat egin zituen Emunek, hala nola lehenbizikoak Fagorrekin. Kooperatibak 25 urte betetzean, erreleboa eman zuen Larreak. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.