Euskararen aurkako erasoa salatu dute 200 alkate eta udal ordezkarik, eta hizkuntza bultzatzeko konpromisoa berretsi

  • Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela salatu dute, eta batasunetik erantzuteko beharra azpimarratu. 

Euskaldunen aurkako epaien aurrean, euskara bultzatzeko konpromisoa agertu dute alkate eta udal ordezkariek. Euskalgintzaren Kontseilua

2025eko uztailaren 24an - 11:34
Azken eguneraketa: 16:05
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Voxek auzitara eraman eta gero, 2023ko irailean EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin zituen udaletan eta tokiko erakundeetan euskara normalizatu eta biziberritzea xede duten 179/2019 dekretuaren artikulu ugari. Ebazpen horri helegitea jarri zion Eusko Jaurlaritzak, eta joan den astean Gorenak ere atzera bota zituen ia guztiak. Sententzia hori salatu eta hizkuntza politiketan "jauzi bat" emateko garaia dela aldarrikatu dute berrehundik gora alkatek, udal hautetsik eta euskalgintzako ordezkarik ostegun goizean Bilbon, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean eginiko agerraldian. 

Berrehun ordezkarien artean, Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako prentsaurreko bateratuan izan dira Bilboko alkate Juan Mari Aburto, Martin Aramendi (UEMAko lehendakaria eta Ataungo alkatea), Irune Urbieta (UEMAko lehendakariordea eta Zarauzko alkatea) eta Esther Apraiz (Derioko alkatea eta Eudeleko lehendakaria), batzuk aipatzearren. Idurre Eskisabelek salatu du Gorenak ebatzitako sententziak udal gobernuei udalerri bakoitzerako hizkuntza politika "askatasunez garatzeko eskumena" ukatzen diela: "Euskal gizartearen eta euskal erakundeen gehiengo zabalaren borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena da".

Eskisabelek azaldu du euskararen egoera "larria" dela eta Gorenak emandako sententzien gisakoak ez direla bateragarriak euskararen normalizazioarekin: "Dela Lan Eskaintza Publikoak baliogabetuz, dela Eusko Legebiltzarrak adostasun zabalez onarturiko legeen aurka eginez, dagoeneko 30 inguru dira euskal erakundeen hizkuntza politika egiteko eskumena higatzen duten sententziak". Horrez gain, gaitzetsi dute "euskara minorizaziotik ateratzeko" ekintza positiboak behar direnean biderkatu egin direla neurri horien aurkako sententziak.

Batasunerako deia

Egungo egoeraren aurrean, batasunerako deia egin du Eskisabelek: "Euskal gizartearen jokaera proaktiboa sustatu behar dugu ahalik eta adostasun handiena eta zabalenarekin herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko eta euskararen erabilera normalizatzeko". Horretarako, euskararen erasoei "aurre egitera mugatu" beharrean, aurrera egiteko garaia dela aldarrikatu dute agerraldian.

"Euskara behar dugu eta euskarak behar gaitu. Euskara baita gure hizkuntza, euskaldun egiten gaituena", adierazi du Eskisabelek. Horregatik, prentsaurrekoan izan diren alkate eta udal ordezkariek konpromisoa hartu dute "euskararen erabilerak dagokion lekua izateko beharrezko neurriak" hartuko dituztela: "Bada garaia harago joateko, hizkuntza politiketan jauzi bat emateko. Pizkunde berri baten aroari bide emateko".

Alkateen zerrenda osoa

EAEko udalerrietako alkate hauek izan dira ostegun goizeko prentsaurrekoan: Martin Aramendi (UEMAko lehendakaria eta Ataungo alkatea), Irune Urbieta (UEMAko lehendakariordea eta Zarauzko alkatea), Esther Apraiz (Derioko alkatea eta Eudeleko lehendakaria), Nadia Nemeh (Bermeo), Gorka Álvarez (Sestao), Xabier Lertxundi (Hernani), Iban Rodríguez (Leioa), Maider Morras (Arrasate), Iñigo Hernango (Galdakao), Juan Mari Aburto (Bilbo), Asier Iragorri (Basauri), Nagore Alkorta (Azpeitia), Mireia Elkoroiribe (Durango), Ainize Gastaka (Laudio), Maialen Gurrutxaga (Elgoibar), Teo Alberro (Pasaia), Leire Artola (Beasain), José Manuel Villanueva (Oion), Lander Aretxabaleta (Zamudio), Mikel Arregi (Zestoa), Roland Isoird (Berriz), Aitor Garagarza (Plentzia), Ekaitz Pau (Gorliz), Joana Mendiburu (Oiartzun), Kepa Zubiarrain (Lazkao), Gorka Artola (Bergara), Eric Gálvez (Legazpi), Mikel Urrutia (Abadiño), Alazne Txurruka (Deba), Naia Landa (Sondika), Igor Zapirain (Ibarra), Ekaitz Mentxaka (Ugao-Miraballes), Nerea Bengoa (Legutio), Iñaki Agirre (Legorreta), Mikel Larrazabal (Gatika), Txelo Auzimendi (Asparrena), Amaia Guenetxea (Sopela), Alberto Ugarritza (Zaratamo), Mari Tere Artetxe (Morga), Egoitz Luisa Urkola (Anoeta), Patrik Saitua (Gautegiz Arteaga), Haritz Alberdi (Getaria), Erlantz Urresti (Maruri-Jatabe), Eneritz Azpitarte (Zaldibar), Mikel Magunazelaia (Forua), Olatz Lezeta (Antzuola), Garbiñe Saenz de Buruaga (Ispaster), Enetz Ezenarro (Mendaro), Aiora Arrieta (Eibar), Gorka Murua (Irura), Jon Artabe (Amorebieta-Etxano), Ioritz Berra (Zaldibia), Eneko Lekue (Etxebarri), Asier Agirre (Aramaio) eta Aitor Basterretxea (Ondarroa).

Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia prentsaurrekoaren oharra irakurtzen, alkateak eta udal ordezkari guztiak atzean dituela, Bilbon. Euskalgintzaren Kontseilua

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunen aurkako erasoak
Euskarafobia ari du beste behin Lizarrako Udalean

Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]


Donostiako auzitegi batek ebatzi du zaharren egoitzako langile denek ez dutela euskarazko B2 maila eduki beharrik

Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia aldarrikatu dute milaka herritarrek udaletxeen aurrean

UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]


Epai euskarafoboen gainetik, euskaraz jarraituko dutela jakinarazi eta protestara deitu du UEMAk

​UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]


2025-07-17 | ARGIA
EH Bildu: “Ez da nahikoa salaketa, hizkuntza politika ausartak behar dira”

Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko". 


2025-07-17 | ARGIA
Jaurlaritzak esan du ez duela bat egiten Auzitegi Gorenaren erabakiarekin

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.


Udaletan euskara normalizatzeko dekretuaren zati handi bat baliogabe utzi du Espainiako Justiziak

Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]


2025-07-08 | ARGIA
Euskaraz aritzeagatik lotarako tokia hartzea ukatu diote Bilboko aterpetxe batean Lapurdiko eskola bati

Lapurdiko eskola batetik saiatu dira datorren ikasturterako Ganbara Hostel Bilbaon aterpea lotzen, baina Behatokian salatu dutenez, idatzizko komunikazioan euskaraz aritzeagatik zera esan diete azkenean: “Espainolez mintzatzen ez ginenez, ez gintuztela beren hotelean... [+]


Osakidetzak gazteleraz eskaintzen dizkie saioak Gasteizko Zabalgana auzoko D ereduko haurrei, eta bi ikastetxek uko egin diote zerbitzuari

Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]


2025-06-13 | Ahotsa.info
Euskararen Defentsarako Sarea
“Bidegabea da euskara lanpostu publikoetan ez baloratzea”

Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]


Gipuzkoako aterpetxeetan lan egiteko euskara eskakizuna “diskriminatzailea” dela berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Epaiak legez kanpokotzat jotzen du hizkuntza eskakizun egiaztagiria ez duten pertsonak Lan Eskaintza Publikotik kanpo geratzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitearen kontrako epaia izan da. CCOOk eman du epaiaren berri eta garaipen gisa hartu du.


2025-05-22 | ARGIA
Nafarroako D-PAI ereduan bideratu nahi diren aldaketak euskararen kaltetan doazela gaitzetsi du guraso talde batek

Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]


Euskara eskakizunak defendatuz Pasaiako Udalak aurkeztutako helegitea atzera bota du epaitegiak

2023an B1 maila eskatu zuen udalak kale garbitzailea posturako, baina horren kontrako epaiak eman zituten Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. eta 3. zenbakiko epaitegiek. Epai horien aurkako helegiteak atzera bota dituzte orain. Hizkuntza eskubideen urraketei... [+]


2025-05-06 | ARGIA
Beste epai euskarafobo bat, administrazio publikoko langileen euskara eskakizunen kontra

Administrazio publikoarentzat Gipuzkoako zahar etxeetan lan egiten duten langileen euskara eskakizunak (B1 eta B2 mailak) “neurriz kanpokotzat” jo zituen iaz Donostiako epaitegi batek. Epai horren aurka Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitea atzera bota du... [+]


2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Eguneraketa berriak daude