Euskara ikusgarri astebetez Miarritzen

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Irailaren 16an hasi eta 20ra bitartean 50 hitzordu izango dira Miarritzeko (Lapurdi) hainbat txokotan Mintzalasai astearen barruan. Helburua argi dute antolatzaileek: euskara bistara ekarri behar da eta erakargarri izan behar du miarriztarrentzat.

Bigarren edizio honetan, Miarritzeko Herriko Etxea eta 20 elkarte ari dira antolaketa lanetan, 100 laguntzaile dituzte eta 150 partaide. Antolatzaileen esanetan, familia transmisioa apal eta hizkuntz paisaia nagusiki frantsesa den herrian, 50 ekitaldi inguru prestatu dituzte. Mota guztietako ekintzetan gozatu ahal izango da euskaraz: pailazoak, helduentzako TELP tailerrak eta bisita pedagogikoak, sukalde lanak, Itsasoaren Museora bisita, skate saioak, dantzak, kabaret afaria…


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EH-n
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!