Palestinako hiri berria, negozioa ala proiektu nazionala?

  • Zisjordaniako lehen hiri planifikatua da Rawabi, azken xehetasuneraino diseinatua. Palestinako estatuaren lehen hazitzat jotzen dute aldekoek eta kolonia itxurako nukleo isolatutzat aurkakoek. Rawabiren bilakaerak Palestinako itxura alda lezake.

Vivien Sansour
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ramalatik 10 kilometro iparraldera atzeman daitezke garabiak. Bir Zeiteko mendixken artean ezkutatuta, eraikuntza prozesuan aurkezten da Rawabi. “Ongi etorri: bista ederrenak menditik Mediterraneora”, sinatzen du bidegurutzeko poster erraldoiak. Ez du gezurrik esaten. Bertatik Israelgo kosta guztia begiztatu daiteke, Tel Aviveko dorre altuetatik hasi eta Ashdodeko porturaino. Inguruan ez da checkpoint-ik ikusten, ezta base militarrik ere. Olibondoz beteriko terrazek, bestalde, paisaia bukolikoa eskaintzen dute. Zaila litzateke Zisjordania okupatuaren bihotzean gaudela ohartzea, alboko mendixkako Ateret kolonia juduarengatik ez balitz.

Palestinako lehen hiri planifikatua da Rawabi eta 25.000 herritarren etxea izango da lau urteren buruan. Hamabost urteren buruan berriz, 45.000 biztanle hartu nahi ditu. Sektore pribatuak Palestinan inoiz egin duen inbertsiorik handiena da: bilioi bat dolar 6,3 kilometro koadroko azalera bete ahal izateko. Proiektu faraoniko honek zenbakiz beteriko hizkuntza erakargarria du. 10.000 etxebizitza, hamar eskola, hiru meskita, bi eliza, 20.000 lagunentzako anfiteatroa eta oinezkoentzat egindako merkataritza-gune irekia. Hiri moderno eta sofistikatu gisa aurkeztu dute Rawabi erosleen aurrean. Edonork eros dezake bertan etxea, bai lurralde okupatuetako zein diasporako palestinarrek, baita atzerritarrek ere. Oraingoz, israeldarrek eta juduek ez, ordea. PAN Palestinako Aginte Nazionalaren etxebizitza-politika oso omen da zorrotza.

Baina Zisjordaniak ba al du halako hiri berri baten beharrik? “Noski baietz. Israelgo okupazioaren ondorioz ezin ditugu gure herriak handitu, beraz, ez dugu nukleo berriak eraikitzea beste aukerarik”. Gisa horretan argudiatu du Bashar Al Masri enpresari palestinarrak bere proiektu kuttuna.

Rawabiko show room edo saltokitik agurtu ohi ditu erosleak Al Masrik. Marokon egindako hirigintza plan erraldoiek bere izena indartu dute eta proiektu berria saltzeko ziur ageri da. Bigarren intifada amaitu bezain laster itzuli zen Al Masri Palestinara, eta segidan hasi zen eraikuntzan inbertitzen, lehenik Ramalan eta ondoren Rawabin. Enpresariak erraz pizten du erosleen arreta: “Jasanezinak dira Ramalako gainpopulazioa eta kaosa. Guk kalitate hobeko apartamentuak eskaintzen ditugu eta batez bestekoa baino %25 merkeago”.

Hala ere, inor gutxi mintzo da Rawabik irentsi dituen lurrez. Obra hasi baino lehenago, inguruko lursailak erosi zituen Al Masrik. Aurka agertu zitzaizkion nekazariek lurrak saldu behar izan zituzten ezinbestean. Billete-sortek auzotarren isiltasuna erosi zuten eta geroztik inork ez du lurren konfiskatzea salatu.

2011n hondeamakinak martxan jarri ziren, eta 2013ko abenduan lehen 700 familiak ezarriko dira Rawabin. Hiri berriaren ate-irekitzea bermatzeko egun eta gau lanean ari dira langileak. Bestalde, Palestinako testuinguru politiko aldakorrari ere aurre hartu nahi izan dio Al Masrik. Harrobi eta zementu-fabrika propioa ditu, eta intifada bat hasiko balitz ez litzateke hiriaren eraikuntza geratuko.

Silicon Valley palestinarra

Palestinako estatua sortzeko prozesuaren lehen hazia da Rawabi, Al Masriren iritziz: “Negoziazio mahaian baino, oinarritik eraiki behar dugu estatua”. Salam Fayyad jarduneko lehen ministroak proposaturiko sektore pribatua bultzatzeko ekimenarekin bat dator hiri berria, eta PANen bedeinkapena aise lortu du. “Palestinar berriak” ordezkatzen dituela ziur da Al Masri: “Gizarte urbano eta moderno bati bidea ireki nahi diogu. Arriskua handia da, baina proiektu nazional bat eraikitzen ari gara”.

Rawabi aurkeztu zuenetik “Palestinako Hariri” deitu ohi zaio enpresariari, baina funtsean ekimenaren aurpegia besterik ez da. Inbertitzaile nagusia aurkitzeko Qatarreko ateak jo ditu Al Masrik: Qatari Diar emirerri aberatsaren inbertsio departamentuak finantzatu du obra erraldoia.

Qatarren inbertsioak hautsak harrotu ditu palestinarren artean. Halere, inor gutxi agertu da Rawabiren aurka publikoki. Ez plataformarik, ezta ekimenik ere. Ahots kritiko bakanetakoa da Khaldun Bshara arkitektoa: “Zisjordaniako ekonomia gidatu nahi du Qatarrek, Gazan egiten ari den bezala”. Bsharak Palestinako ondare arkitektonikoa zaharberritzeaz arduratzen den Riwaq erakundea gidatzen du. Rawabi negozio hutsa iruditzen zaio, baina interes ezkutuak ere aipatu ditu: “Beldur naiz inbertsio ekonomikoen atzean Palestinako politikan eskua sartzeko intentzioa ez ote dagoen”.

Nolanahi ere, palestinarren onespena lortze aldera Al Masrik badaki berbaldi erakargarriak eskaintzen. Finantza krisia bete-betean sufritzen ari diren herritarrei 10.000 lanpostu sortuko direla zin egin die. Jadanik eraikuntza arloko 3.000 langile ditu Rawabik, gehienak ondoko herrixketako gizonezkoak. Baina obra amaitu ondotik 7.000 lanpostu sortu nahi ditu. Al Masriren ikuspegia ez da erromantikoa, anbizio handikoa baizik: “Ez dugu logela-hiria izan nahi. Horregatik, teknologia berrietara bideratutako inbertsioak erakarri nahi ditugu. Silicon Valley palestinarra sortzea da nire iparra”.

Nortasunik gabea

Bista ederrak eskaintzeaz gain, nortasunik gabeko edozein hiri berriren antzekoa da Rawabi. Areago, Israelgo kolonia baten funtsa hartzen diote askok. Kolonien diseinuari jarraiki, mendi magaletik abiatuta zirkuluak osatuz eraiki dituzte auzoak. Etxeek bi fatxada dauzkate, bakoitza kale banatara. Auzoak kalko hutsak dira. Zuhaitzak landatzeko egin dituzten zuloak ere zorrotz zenbatuta daude. Azken muturreraino eramandako planifikazioa sumatzen zaio Rawabiri.

Hala, Palestinako arkitektura tradizionalaren arrastorik ez da hiri berrian. Bsharak kezkaz aztertu du Rawabiren diseinua: “Erdigune historikorik gabeko hiria da, arimarik ez duen etxe-multzoa. Israelek gure herrietako erresistentzia espazioak suntsitu ostean, okupatzailearen gustura eraikitzen ari da Al Masri”.

Hedabideek ere “lehen kokaleku palestinar” gisa definitu dute. Hainbat desberdintasun baditu, ordea. Etxeak hainbat tamainakoak dira eta ez dituzte erabili kolonien sinbolo diren teilatu gorriak. Al Masriri ez zaio kokaleku definizioa gustatzen: “Rawabin ere inguruko kolonoen indarkeria sufritu dugu, beraz, ez ditut halako konparazioak gogoko”.

Izatez, mendixken gainean eraikitzeko eskubidea aldarrikatzen du Al Masrik. “Kolono juduak gure mendi magaletan eraikitzen ari dira. Berdin egiteak zergatik izan behar du okerra? Hori da palestinarroi ezarri zaigun zigorra”. Rawabi izena bera argudio hori trinkotzeko erabili ohi du, izan ere, arabieraz “muinoak” esan nahi du. “Palestinarrok erakutsi egin behar dugu hiri moderno bat eraikitzeko gai garela”, dio Al Masrik.

Zer adierazi nahi du, ostera, hiri moderno esapideak? Bsharak argi dauka: “Arkitektura eta espazioaren gaineko planteamendu koloniala da. Diseinuaren bidez gobernatu nahi gaituzte. Palestinarrok badakigu nola eraiki”.

Israelen esku-hartzea

Rawabiko lursailaren azalera osoa A eremuan kokatzen da, PANen kontrol administratibo eta militarraren pean. Israelek ez duela zer esanik nabarmendu nahi du proiektuaren webguneak, erosleak ez izutzeko agian. Ez da guztiz egia, haatik. Israelen kontrolpean dauden eremuetatik pasa behar dira Rawabira iristeko diseinatu diren lau errepideak. Oraingoz, errepide bakarra egokitu bada ere, beste hirurak eraikitzeko baimenaren zain daude eraikitzaileak. Al Masrik ez ditu ezkutatzen haren eta Israelgo agintarien arteko elkarrizketak. Baina ura da, zalantzarik gabe, ardura guztien iturria. Mahmud Abbasen Gobernua Tel Avivekin negoziatzen ari da Rawabik ur hornikuntza propioa izan dezan, baita hondakin-urak kudeatzeko baimena ere. Al Masrik ez ditu mirakuluak promestu: “Zisjordania okupatuan gaude, beraz, ondoko hiriek pairatzen dituzten arazo berdinak izango ditugu. Israelek edozein unetan moztu ditzake ura eta elektrizitatea”. Alabaina, bistakoa da harresiaren alde bateko zein besteko agintariek eskaini dioten aldeko tratua.

Rawabi proiektu handiago baten semea da, bestalde. Al Masriren iritziz, palestinarren egiazko subiranotasuna dago jokoan: “Ekimen hau inflexio puntua izan daiteke. Gure xedea da halako zenbait hiri eraikitzea, batez ere Jerikoko eta Janingo gune zigortuetan”. Hiri berriaren arrakastak, beraz, boom bat ekar lezake Palestinako hirigintza prozesuan.

Zisjordaniako errealitate zailetik urrun da Rawabi. Halaber, irla isolatu bat dela irizten dio askok. Proiektuaren handitasuna izaki, Bsharak kezkaz bizi du egoera: “Kontsumismo bortitz eta higiezinen espekulaziorantz garamatzate”.

Edonola ere, bertan biziko diren palestinarrek erabakiko dute hiriak zein nortasun izango duen. Erronka interesgarria da: okupazioari bizkarra emango dion gune isolatuan bizi ala hiria irauli. Palestinarrek eraldatu dezakete proiektua. Horretarako, ordea, Rawabiren jabe egin beharko dira lehenago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
Palestinako alderdi nagusiek batasun gobernurako akordioa lortu dute Txinan

Hamas, Fatah, Palestina Askatzeko Herri Frontea, Palestinako Jihad Islamikoa eta beste hamar taldek hitzarmena sinatu dute, genozidioa amaitu ostean “Palestinako lurralde guztien” gaineko agintea izateko. “Okupazioaren aurka borrokatzeko” eskubidea dutela... [+]


Polioa topatu dute Gazako uretan eta epidemia zabaltzeko arrisku handia dago

Palestinar errefuxiatuen kanpalekuen ondoko ur zikinetan Poliomielitis birusaren kontzentrazio altuak topatu dituzte. UNICEFek ohartarazi du “hondamendia” gertatzeko aukera asko daudela.


Sionismoaren kolapsoa

Hamasen urriaren 7ko erasoa eraikin zahar bat astindu duen lurrikararekin konpara daiteke. Arrakalak agertzen hasiak ziren, baina orain begi-bistan daude, oinarrietaraino.


Holokausto, apartheid, ‘nakba’

Estatu palestinar bat, bi estatu edo batere ez. Horiek dira Palestinako gatazkaz aritzean irudikatzen diren irtenbideetakoak. Egungo Gazak eta Zisjordaniak osa dezakete Palestinako Estatua; edo izan daiteke Zisjordaniako A eremua bakarrik –Palestinako Agintaritzako... [+]


AEBek “portu humanitarioa” kenduko dute Gazatik, bertatik laguntzarik ia sartu gabe

25 egun baino gutxiagoz egon da martxan hasieratik polemikoa izan zen portua. “Distrakzio neurria” izan dela salatu dute eragile ugarik.


Palestinako kolonizazioa nazioarteko legediaren aurkakoa dela ebatzi du Nazioarteko Justizia Auzitegiak

NJAk dio Israelek Palestinako lurralde okupatuetan duen presentzia “lurrak anexionatzea” dela, eta “ahalik eta azkarren” amaitu behar dela. Erabakia ez da loteslea.


Israelek Yemen bonbardatu du, gerra zabaltzeko arriskua areagotuz

Hodeidahko portuan gutxienez sei pertsona hil dituzte sionistek larunbatean. Ostiralean, Huthiek Tel Avivi eraso egitea lortu zuten lehen aldiz.


Hamabost urte beharko dira Gazako genozidioan Israelek sortutako 40 milioi tona hondakin jasotzeko

NBEren ikerketa baten arabera, lehertu gabeko artilleria, substantzia kaltegarriak eta palestinarren gorpuak daude hondakin artean. 50.000 bonba baino gehiago bota ditu Israelek urritik, eta 40 milioi tona hondakin sortu dituzte.


1.200 soldadu israeldarrek baino gehiagok egin dute beren buruaz beste azken 50 urteetan

Genozidioarekin lotutako suizidio ugari identifikatu dira, armada sionistak datuak ezkutatzen baditu ere.


Kontzientzia eragozle bat aske utzi du Israelek, sei hilabetez preso izan ostean

Tal Mitnick Hemezortzi urteko gaztea izan da azken hamarkadan kontzientzia eragozpenagatik denbora gehienez espetxeratu dutena.


Urriaren 7ko gertakariak ikertzeari uko egin dio Israelgo parlamentuak

Oposizioko taldeek proposatutako ikerketa batzorde ofiziala ez da aurrera atera, boz gutxiren aldearekin. Arrazoi ugari daude gobernuko kideek gertaerak ikertu nahi ez izateko.


Israelek zortzi zibil hil ditu Libanon azken bi egunetan

Horietatik hiru haur siriarrak ziren, eta haien etxearen kanpoaldean jolasean zeudela hil dituzte, NBEak gaitzetsi duenez. Hezbollahk mehatxu egin du Israelgo zonalde berriei eraso egingo diela, Israelek azken egunetan Libanon egindako hilketen ondoren.


Palestinarrez betetako NBEren beste eskola bat bonbardatu du Israelek asteartean, astebetean bosgarrena

Gutxienez 23 palestinar hil dituzte Nuseirat errefuxiatu kanpalekuko eskola batean. Genozidioa hasi zenetik “aste odoltsuenetakoa” izan da azken hau, UNRWAren arabera.


Gutxienez 141 palestinar hil ditu Israelek asteburuan, desplazatuen gune eta UNRWAren eskola bana bonbardatuta

Bonbardaketarik tragikoena larunbatean burutu zuen Israelgo Armadak, desplazatuen ehunka dendaren aurka, Al Mawasin, Gazako hegoaldean. Israelgo Armadak "eremu humanitario seguru" izendatu zuen eremu hori. Gutxienez 90 pertsona hil eta 300 zauritu zituen bost misil eta... [+]


Anibal direktiba
Urriaren 7an Israelgo Armadak bere soldaduak eta zibilak ere hil zituen, ‘Haaretz’-en arabera

Israelgo egunkari Haaretz-ek hilabeteetako ikerketa egin du Israelgo Armadak iragan urriaren 7an Hamaseko erasoari nola erantzun zion aztertzeko. Armadako soldadu eta ofizial ugarirekin hitz egin du eta ondorioa argia da: Israelek Anibal direktiba indarrean jarri zuen, aurretik... [+]


Eguneraketa berriak daude