Itsas tragedia erromantizismoaren ikono

Méduseren baltsa (1818-19), Jean Louis Théodore Géricault. Frantziar erromantizismoaren koadro ezagunenetakoak bi urte lehenagoko benetako gertakizuna du oinarri.
Méduseren baltsa (1818-19), Jean Louis Théodore Géricault. Frantziar erromantizismoaren koadro ezagunenetakoak bi urte lehenagoko benetako gertakizuna du oinarri.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Rochefort (Frantzia), 1816ko ekaina. Argus, Écho eta Méduse ontziek osatutako konboia portutik abiatu zen Senegalerantz. Méduse fragataren buru Hugues Duroy de Chaumereys bizkondea aukeratu zuten, irizpide garbirik gabe, hogei urte nabigatu gabe eman ondoren.

Espedizioaren helburua Senegal britainiarren eskuetatik berreskuratzea zen. Britainiarrek hala zuten onartua Parisko Itunean, eta ez zen gorabeherarik espero bidaian. Eguraldi ona lagun, Chaumereysek beste ontzien aurretik joatea erabaki zuen. Baina kapitainaren trebetasun herdoildua medio Médusek joaira galdu zuen, eta uztailaren 2an hondarpe bat jo zuen egungo Mauritaniako kostaldetik gertu.

Hiru egunez hondartutako ontzia askatzen saiatu ondoren, salba-txalupetan kostaldera iristen saiatzea erabaki zuten. Baina eskifaia 400 lagunek osatzen zuten eta txalupetan 250entzako tokia besterik ez zegoen; beste 150ek, presaka, almadia modukoa prestatu behar izan zuten.

Salba-txalupek baltsa atoian eraman behar zuten, baina bide laburra egin ondoren, erdi hondoratuta zegoen almadia txalupetara lotzen zuten amarrak askatu egin ziren (edo norbaitek askatzeko agindua eman zuen). Baltsan galleta pakete bat, bi bidoi ur, bi ardo upel eta ehundik gora gizon geratu ziren.

Jakiek egun bat besterik ez zuten iraun, baltsa gobernaezina zen, hondoratzeko arriskua oso handia zen, eta tentsioak eztanda egin zuen. Liskarretan hainbat gizon sastakatu zituzten, beste batzuk kareletik bota, eta tirabira horietan ardo upelak itsasoan galdu ziren. Bizirauteko aukera gutxi zutela ikusita bere buruaz beste egin zuenik ere izan zen. Beste elikagairik ezean, bizirik geratzen ziren geroz eta marinel urriagoak hildakoen haragia jaten eta haien odola edaten hasi ziren, laguntza iritsi arte eusteko itxaropenez.

Méduse hondartuta geratu eta hamahiru egunera, espedizio bereko Argus ontzia almadiaraino iritsi zen. Jitoan geratutako 150 lagunetatik hamabost geratzen ziren soilik. Ozta-ozta iritsi zitzaien erreskatea, baina bizirik ateratzea lortu zuten.


Irakurri gehiago: Historia
Historia kanalean gehiago
2026ko irailaren 2
Olatu herritarra Trantsizioko errepresioaren gainetik
1976ko irail gorria

2026ko abuztuaren 24
Basauriko Hamaikak
Abortuaren jazarpena, epaitua

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...